entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Antton Iturbe 2009-10-13

IGNATZ “Nire musika fikzio baten sortzailea dela iruditzen zait, sinesgarria den fikzio bat”

Ignatz sagua. Ignatz sagua.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Ignatz-en “III” diska zoragarria entzun eta iruzkina prestatu eta gero Bruselako sasi-blues gitarra jole eta abeslari honetaz zerbait gehiago jakitearen irrika sentitu nuen. Aldi berean, misterio eta mirespen horren lilura apurtzeko beldur nintzen, baina azkenean kuriositateak gainditu egin nau eta Bram Devens (edo Ignatz) jaunarekin kontaktuan jarri naiz. Hona hemen kontatu diguna:

Honako hau zure hirugarren diskoa dela suposatzen dut eta egia esan, neuk entzun dudan bakarra. Aurrekoak antzeko tonua dutela irakurri izan dut, baina zein uste duzu dela azken honen bereizgarri nagusia? Eta nola deskribatuko zenituzke aurreko biak?
Zaila da esatea. Hiru diskoak trilogia baten moduan ikusten ditut, disko bakoitza aurrekoaren jarraipen bat balitz bezala. Lehenengoa, nolabait, elektronikoagoa da, instrumentalagoa eta zentzu batetan behintzat arinagoa, abstraktuagoa, estruktura finkorik gabekoa. Bigarrenak kitar akustiko gehiago ditu, baina distortsio handiz birmoldatuak eta estruktura trinkoagoa dauka. Azkena narratiboagoa dela esango nuke, kitar elektrikoak sartu ditut eta ahotsa naturalago grabatu det. Lasaiagoa da.


Zure benetako izena Bram Devenes dela uste dut. Nondik dator Ignatz? Beste mundu eta garai bateko alter ego bat edo? Izen ezberdinez beste lanik plazaratu al dezu?
Ignatz, George Herrimann-en Krazy Kat izeneko 1920. hamarkadako komiki baten pertsonaia da. Ignatz arratoiak harriak botatzen dizkio Krazy Kat-i eta azken honek maitasunaren seinale direla pentsatzen du, Krazy Kat Ignatzez maiteminduta baitago, baina Ignatz-ek berez, Krazy Kat gorrotatzen du. Oso komiki ona da, oso poetikoa eta surrealista eta dibertigarria aldi berean. Alter ego bat bilatzeko garaian nolabait nire musikari ondo zegokiola iruditu zitzaidan eta hala aukeratu nuen. Cassette/CD-R bat plazaratu nuen Miles Devens izenez Spencer Clarks seriearen barne, Skaters New Age zigiluan. Baina Ignatz moduan egiten dudan musikaren nahiko antzekoa da egia esan.


Zure soinu zikin eta gordin hori apropos (eta oso ondo gainera) bilatzen duzula suposatzen dut, baina aldi berean garai bateko soinua (antzinako amerikar blues-a hain zuzen ere) erreproduzitzea zure benetako asmoa ez dela iruditzen zait. Abiapuntu bat dela esango nuke, lekuz eta garaiz erabat kanpo dagoen eta zeurea den unibertso pertsonal aske bat sortzeko oinarria. Zein da zure ikuspuntua?
Ez noski, garai bateko soinua erreproduzitzea ez da nire helburua, baina bai bertatik inspirazioa jasotzea. Soinu horren ezaugarri batzuk hartzen saiatzen naiz eta testuinguru berri batetan jartzen. Nire musika fikzio baten sortzailea dela iruditzen zait, sinesgarria den fikzio bat, neuk sinetsi nahi dudan fikzio bat, baina fikzioa, azken batetan. Fikzio horretarako inspirazio eguneroko bizitzatik dator, egunez egindako ametsetatik, literaturatik. Iturri ezberdinak dauzka, istorioak, pertsonak, sentimenduak… eta guzti horiekin izaki berri oso eta berezi bat sortzen saiatzen naiz. Nire soinua etengabe arakatzearen emaitza da. Esperimentatzearena, anplifikagailuen preset berezien eta fx pedal merkeak erabiltzearena ere. Baliabide eta material urriekin lan egin eta moldatzearen ondorio da azken batetan.


Nola iritsi zara puntu honetaraino? Aurreko diskoak ez ezagutzean, nire irudimenaz ari naiz noski, baina destilazio eta perfekzio prozesu baten ondorio dela iruditzen zait. Hots, “III” Ignatz soinu puruaren adierazgarri dela. Baina beno, erabat oker egon naiteke, zein da zure pentsakera? Nola ikusten duzu prozesu hau?
14 urte nituenetik ibili naiz musika sortzen eta grabatzen, eta ia beti bakarlari moduan. Prozesu luzea da, non pertsona moduan aldatzen joan naizen. Nire bizitza aldatzen joan da eta ondorioz nire musika eta musika hori ikusteko modua ere. Ez daukat eta ez dut inoiz helburu berezirik izan nire musikari buruz, unetik unera doan gauza da. Aldakorra. Datorrena nire erara ikusten joatea da gakoa. Gauza batzuk gehitzen eta beste batzuk desagertzen doaz. Egia esan, gauzak ez dira erabat garbi niretzako ere. “III” grabatzeko nire lan metodoa aldatu nuen. Zuzenean 4 pistara grabatu beharrean, gelan hainbat mikrofono jarri nituen eta hauek anplifikagailu ezberdinetatik pasa arazi. Zuzeneko emanaldiekin antzekotasun handiagoa du era honetara. Funtsezko aldaketa izan zen niretzako, gitarra jo eta abestu behar bainuen aldi berean. Soinuaren gaineko askoz kontrol gutxiago nuen eta emaitza ez dauka kasu askoetan buruan nuen lehen asmoarekin zerikusi handirik. Baina, aldi berean, aurikularrik ez erabiltzean soinua naturalago eta berezkoagoa zela sentitzen nuen eta oso pozik nago.


Zure lana beste artistekin antzekotasunak bilatzeko garaian, Jandek da burura datorkidan lehena. Bere izena komentatzen dizuten lehen aldia ez dela suposatzen dut, baina bere musika entzun al duzu?
Bai hala da, Jandek-ekiko alderaketak sarritan jasotzen ditut eta bere musika ezagutzen dudan arren ez ditut bere diskoak ia inoiz entzuten. Ez daukat bere diskorik eta ez nintzen Belgikan eman zuen kontzertura joan. Baina entzun dudana gustukoa dut eta bere pertsona / musika/ istorioren inguruko misterioa oso interesgarria dela iruditzen zait.


Azkenik K-R-A-A-K zigiluak artista oso interesgarriak dituela ematen du eta oso kontzertu interesgarriak antolatzen dituela Bruselas / Gante / Amberes inguru horretan. Zenbateraino parte hartzen duzu zigiluaren kudeaketan? Zer iruditzen zaizkizu zigiluko beste artistak?
Kontzertuen antolaketan edo zigiluaren kudeaketan ez daukat zerikusirik, baina bere kontzertu askoetara joaten naiz. Asko gustatzen zait beraien lana, oso anitza da eta oso jarrera irekia dute musikarekiko.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!