entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Xebax 2004-12-03

IRA ET DECESSUS 15 urte zakar

Ira et Decessus Ira et Decessus
Hasieratik, 1989. urtetik, Ira Et Decessus talde mitikoa izan da eta da hardcore eta punk munduan. Eta ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainian eta Europako beste hainbat tokitan ere. Hori baieztatzen dute eskaini dituzten kontzertu kontaezinek, kontinente zaharrean eginiko itzuliek, euren musika indartsuak, grabaketek eta disko-bildumetarako eginiko hamaika ekarpenek. Hamabosgarren urteurrena ospatzeko hainbat grabazio kaleratu dituzte, formatu ezberdinetan. Egungo hardcoreari buruz ere aritu gara beraiekin.
Hasi zinetenetik, zer-nolako aldaketak sumatu dituzue hardcore munduan?

Galdera gogor samarra egin diguzu hasteko. Garai hartan hardcoreak gizarte aldaketarekin zerikusia zuen, kontzertuak autogestionatutako lokaletan ziren… Gaur egun bada bide hori jarraitzen duenik, baina beste askok pop talde batekiko —adibide bat jartzearren— duten bereizitasun bakarra musika estiloa da. Hori da aldaketa nagusia.

Nola lor liteke taldekideak aldatuta musika ildo berean jarraitzea?

Ez dakit ba. Nik uste dut taldekideak aldatzeak baduela eragina estiloan; batzuetan rockzaleagoa da, bestetan grind-agoa, bilakaera begiratzen baduzu… Nahiko jarraian izan ditugu aldaketak, baina ez dira estiloan gehiegi nabari, beti zortea izan dugulako eta taldea osatzeko ideia zabaleko jendea topatu dugulako.

Crust core eszenak originaltasuna galdu duela uste al duzue?

Normala da crust-a bere horretan mantentzea, ez baita aldaketa handiak onartzen dituen musika. Baina, oro har, musika zakarra osasuntsu dagoela uste dut. Izaera eta maila handiko taldeak daude inguru honetan.

Nolakoa izan da Europan barrena eginiko azken bira? Non jo duzue? Nolakoak izan dira kontzertuak? Zein beste talderekin aritu zarete?

Aspaldi ez gara Europan ibili, izan ere, aurten Holandan barrena egin asmo genuen itzulia bertan behera geratu da. Alemanian izan ginen eta bost kontzertu egin genituen: tabernetan, gune okupatuetan…Ez ginen talde ezagunekin aritu: Hepatitis B, Morte eta bakarkako kantari berezi batekin. Esperientzia polita izan zen, beti gustagarria da bidaiatzea, jendea ezagutzea eta beste lekuetan zer nolako gauzak egiten dituzten ikustea.

Zuen grabazio gutxi editatu dira. Zergatik?

Agian, ez dugulako gehiago grabatzeko aukerarik izan. Hasieran lau langabetu ginen, eta gainera pobreak, eta ondorioz ezin ginen grabaketa estudio batetara joan. Bestetik, ondoren ez diogu halako garrantzia eman materiala editatzeari. Pertsonalki zoriontsuagoa naiz zuzenean jotzen, beste disko bat grabatzen baino.

Hala ere, disko bilduma askotan agertzen dira zuen abestiak.

Garai batean disko bilduma mordoan atera ginen eta azken bi urteetan ere hala gertatzen ari zaigu. Lehenengo esperientzia SOS Europa post-92 izan zen. Garai berean War: the nigthmare continues ere atera zen, eta hor mundu osoko crust eta HC talde asko zeuden. Gogoan ditut baita ere preso anarkistentzat dirua biltzeko eginikoa eta abar. Ongi dago disko bildumetan parte hartzea, batez ere diru etekinak bidezko kausa baten aldekoak badira.

Laster La Idearentzat CD oso bat grabatuko duzue. Non izango da grabaketa?

Ez da soilik CDa, LPa ere izango da. Gure burua biniloan ikustea oso garrantzitsua da guretzat. Mallorcan grabatzeko asmoa dugu, Mottek-eko gitarra jotzailea izandakoarekin. Ziurrenik, gure hogeita hamar kantu izango dira, eta baita Escombro, Barrakos, Circle Jerks eta Extreme Noise Terror-en bertsioak ere.

Baina ez da editatuko duzuen gauza bakarra, ezta?

Ez. Militantes de la vida-z gain, 10 hazbeteko bat grabatuko dugu Looking For An Answer-ekin batera. Talde hau ezagutzen ez dutenentzat, esan beharra dago iberiar penintsulan inoiz izan den grind talde onenetako bat izan dela. Lana Yon Rogg Sindicatek editatuko du, eta hau ere pertsona ikaragarri batena da: Laudioko Alain. Gainera, CD bat prestatzen ari gara garai bateko material guztia biltzeko; guztira 50 abesti 74 minutotan. No queremos la paz de l@s fuertes…queremos la victoria de las personas desposeídas. Badago hortik ere partekatutako ep bat kaleratzeko asmoa, baina oraindik nahiko airean dago, beraz, nahiago dut gehiago ez zehaztea.

Orain arte grabatutakoa kontuan izanda, ez al da gehiegitxo?

Bai, agian arrazoia duzu, baina gauzak egiterako orduan ez gara inoiz talde tipikoa izan, eta ez duzu nahiko 15 urte eta gero aldatzea, ezta? Kar, kar… Ez, ez dut uste hainbesterako denik. Bi binilo eta ondoren bilduma CDa kaleratu da, beraz, ez dut uste nahasketarik izango denik.

Non lor dezakegu zuen taldearen materiala, orain arte kaleratutakoa eta laster kaleratuko duzuena?

Uf! Pentsatzen dut izena merezia duen edozein disko salmenta puntutan, banatzaile alternatiboetan eta baita agian taberna edo dendaren batean. Baina, etzazula honen alde apustu egin, gu ghettoan zoriontsuak gara, oso gozoa izan da beti! Beharbada errazena zuzenean gurekin harremanetan jartzea da. Ez genuen elkarrizketa hau amaitu nahi zuri gutaz gogoratzeagatik eskerrak eman gabe eta urte hauetan guztietan bizitza atseginagoa egin digun jende hori guztia agurtu gabe.

2004 -05, ABENDUA - URTARRILA
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!