J.C.Perez
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jazzy ukitu nabarmeneko lana da Hiriko istorioak Juan Carlos Perezen disko berria. Euskal Herriko musikari eta konpositore eklektiko eta osoenetakoak azken urteetako zuzeneko errepertorioa jaso du; estudioan grabatu du eta inoiz argitara eman gabeko bi kantu, bi pieza berri, eta Itoizen lehen diskoko Astelehen urdin batean (Itoiz, 1978) dakartza berritasun bezala.
Disko honen bitartez nire azken urteetako zuzeneko errepertorioa grabatu nahi nuen. 2001ean utzi nion zuzenean jotzeari. Orduan hirukoa ginen. Ni pianoan, Gonzalo Tejada kontrabaxuan eta Fernan Irazoki baterian. Orain dela urtebete-edo, Tolosako Leidor Zineman egindako zuzeneko baten grabaketa bat iritsi zen nire eskuetara, eta pena ematen zidan hori grabaturik ez lagatzeak