entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Xabier Doncel 2006-06-06

JOSETXO ANITUA eszenatokira berriz igo zenekoa

Josetxo Anitua Josetxo Anitua
Nahasgailu bat hartu. Bertan modako taldea sartu. Gehitu garaiko frontman potenteena. Sartu Caetano Veloso, Velvet Underground eta T-Rex. Ondo nahastu. Emaitza zuzeneko kutxa bat da, kontzertu errepikaezin batena: Atom Rhumba Josetxo Anitua ahotsetan lagun izan zuenekoa hain zuzen ere. Anituarekin, Cancer Moon taldeko abeslari ohiarekin aritu gara solasean.
Azaldu, ahal baduzu, zeintzuk izan ziren Cancer Moon, eta zer izan zen 90. hamarkadako Getxo Sound hura. Cujoko partaide bati behin entzun nion Getxo Sound-en kontu hori prentsaren asmakizuna izan zela, ez zela halakorik egon, alegia. Ados?

Cancer Moon Bilbon 88 urtean sortu nuen taldea izan zen, Jon Zamarriparekin batera. Eibarren hasi ginen entseatzen, eta modu aktiboan zortzi urtez aritu ginen. Bi zinta eta hiru disko argitaratu genituen, bakoitza zigilu batekin, eta rocka egiten genuen. Esan daiteke nahiko psikodelikoa eta esperimentala zela, baina ez daukagu zerikusirik Getxo Sound-arekin, askotan esan den bezala. Cujokoek dioten moduan, prentsaren asmakizuna izan zen, nahiz eta Getxoko hainbat kolaboratzaile izan genituen gure ibilbidean zehar.

Dirudienez, Anariren Zebra diskoan kolaboratu behar zenuen, baina denbora arazoak direla eta azkenean ezin izan zen burutu. Bide batez, jarraitzen al duzu euskal panorama?

Bai, nik ere halako zerbait entzun dut Anariren elkarrizketa batean, eta harritu ninduen, izan ere, ez dakit ezer horri buruz. Halere, oso gustura jasoko nuke gonbitea, Anari oso gustukoa baitut. Noski, ez naiz euskal panoramari bizkarra emanez bizi Ruper, Montoia, Kuraia eta Inoren Ero Ni oso gustukoak ditut. Zea Mays ere jarraitzen dut eta Akauzazterekin Azalberritan diskoko Irrika kantuan kolaboratu nuen.

Nola sortu zen Atom Rhumbarekin batera kontzertu berezi bat burutzearena?

Ruta 66 aldizkariak Bilbon dituen kolaboratzaileen burutazioa izan zen. Fernando Geg
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.