entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Inaxio Esnaola 2010-10-05

KALEGINEZ atea ireki nahian

Kaleginez, Sakantik zerura. Kaleginez, Sakantik zerura.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Asko dira eta gutxi batzuk izaten dute bozgorailuen babesa. Hain zuzen ere, komunikabideek, zenbait eragilek eta mugimenduk baldintzatzen dute talde hasiberrien oihartzuna. Noski, Euskal Herrian gauza bera gertatzen da. Nafarroako Kaleginez taldeak Bueltarik Gabe estreinako lan duina aurkeztu zuen pasa den urtean, baina ez dute bozgorailu horien babesik izan. Hortaz, existitzen ez direla dirudi. Errealitate triste horri aurre egiteko tartea egin diegu gurean.

Soilik bi urteko ibilbidea egin arren, eskarmenturik baduzue musika munduan.
Kaleginez sortu aurrez Dubet, Vendetta, Sukar Beltza edo Segada bezalako taldeetan ibili ginen. Dena dela, sekula ez ginen elkarrekin aritu eta hardcore melodiko goseak proiektu hau eratzera bultzatu gintuen. Abesti ugari osatu eta gero Olaztiko Maisuenea gaztetxean eman genuen lehenengo kontzertua harrera oso onarekin. Hurrengo urtean, makina bat kontzertu eskaini eta taldean aldaketa izan genuen. Pello bateria jotzailearen ordez, Stupenda Jones taldean ibilitako Anjel sartu zen. Iazko iraila bukaeran diskoa atera ondotik ziklo berriari hasiera eman genion.


Entsegu lokalean zehaztutako norabidea Bueltarik Gabe aurreneko diskoan jaso duzue. Ondo definitzen du zuen proposamena?
Bai, oso gustura gaude egindako lanaz. Musika mota diferenteak nahasten ditugu lan honetan gure estilotik aldendu gabe. Ez dugu sinpletasunean erori nahi. Nahiz eta hardcore talde bat izan, gure kantuei
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.