entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2017-04-11

La Basu KALEKO ERREGINA

Lotura erlazionatuak
Barakaldotik datorkigu La Basu, Ni naiz Izotz Erregina (Taupaka, 2016) lan berriarekin. Umetxoa zela, gaitz batek ohera lotu eta orduantxe hasi zen poesia eta errimak idazten. Gaixotasun larria gaindituta, Elena Caballero La Basu bilkatu zen, eta jada 20 urte joan dira rapeatzen hasi zenetik. Oraingo honetan euskaraz abestera animatu da, Barakaldon ere gauzak asko aldatu baitira bi harmarkada hauetan. Orain arte bezala, Taupaka sortzaileen plataformaren eskutik kaleratuko du diskoa, nahiz eta hainbat diskoetxeren eskaintza jaso duen gauzak ezberdin egiteko.

Uda partean hiru kanta biltzen zituen Izotz Erregina EPa (Taupaka) plazaratu zenuen aurreaurreratu zenituen. Oraingo disko hau ere ildo beretik doa? Zer aurkituko dugu Ni naiz Izotz Erregina horretan?
EPa atera nuenean jendeak galdetzen zidan nor ote zen Itzotz Erregina, beraz diskoaren izenak NI naiz Itzotz Erregina izan behar zuela erabaki nuen, zalantzak argitze aldera. Lerroa bera da, agian abesti instrumental mantsoago batekin eta ukitu desberdinekin, baina mezu indartsuak eta egitura landuak mantenduz.

Uda bizia izan duzu, ezta?
Egia esan, bai.  Bira zela eta, zaila egiten zitzaidan tarte bat ateratzea idazteko eta konposatzeko. Aldaketa batzuk egin ditugu eta beste gauza asko geratu dira diskotik kanpo, baina aterako dira, aurrera begira lanean jarraituko dugu. Sortzea beti da plazera.

Non grabatu duzu? Norekin? Kolaboraziorik?

David Naclares eta Unai Mimenza aritu dira grabazioak eta masterizazioak lantzen, Barakaldoko Hala Dzipo musika eskolak duen estudioan. Kolaborazioetarako Maria Rivero (Siroka, Hutsa bikote akustikoa) eta Selektah Stepi  (Bad Sound) izan ditut alboan. Asko gustatu zait beraiekin lan egitea eta esperientziak partekatzea. Musikaz era sanoan gozatzen duten pertsonekin lan egitea gustatzen zait, eta nik egiten dudana gustuko dutenekin.

Gaztetxoa nintzenean poesia idazten nuen, baina halako batean rapa topatu nuen, bonbo eta erritmo kutxa artean egiturak osatzearen plazera; izugarri interesgarria iruditu zitzaidan, eta kultura honekin engantxatu nintzen

Taupaka plataformaren eskutik kaleratu duzu diskoa, beraz, autoekoizpena dela esan daiteke. Baina, jaso duzu eskaintzarik gazuak beste era batera egiteko?
Taupakarekin bi urte daramatzat eta ibilbide oso interesgarria izan da, asko ikasi dut. Beste proposamen batzuk ailegatu zaizkit, bai, baina gauzak nire erara egitea gustatzen zait, eta horrela nire sorkuntzaren esentzia mantentzea. Musika ez dut egiten aberasteko edo beharrak bultzatuta, baizik eta plazer hutsagatik. Musika librea maite dut, eta nirea edozeinen eskura jartzea.

20 urte daramatzazu rapeatzen baina orain arte ez zara animatu euskaraz egitera. Zergatik?
Gaztetxoa nintzela euskaraz konposatu nuen abesti bat, baina 90eko hamarkada zen, Barakaldo ez zuen inork ulertu. Garai hartan talde bakarra zebilen Euskal Herrian rapa euskaraz egiten. Horregatik, nire bidea gazteleraz urratu nuen.  Hala ere, Aire es Vida (Taupaka, 2015) diskoan euskarazko Trakamatraka abestia sartu nuen Aneguriaren laguntzarekin; ilusio handia egiten zidan euskaraz rapeatzeak eta, gainera, ordurako gure eszena hazia zen Euskal Herrian. Izotz Erregina-n euskaraz aritzea pentsatu gabe etorri zen euskal raparen mapan emakumeak ikusarazi behar genituen eta nolabait nik neuk nire burua jarri nuen horren alde egiteko.

Hitz neurtuak badu bere xarma, halako lilura bat. Hitzak ondo aukeratu behar dira, errimak neurtu, poesiatik gertu dago
Gaztetxoa nintzenean poesia idazten nuen, baina halako batean rapa topatu nuen, bonbo eta erritmo kutxa artean egiturak osatzearen plazera. Izugarri interesgarria iruditu zitzaidan, eta kultura honekin engantxatu nintzen. Niretzako rapa bizitzeko modu bat baita, bizitza bera joko bat da non estrategia eta oroimena funtsezkoak diren.



Ez dakit bertsolaritzatik eraginik jaso ote duzun. Badute zerikusirik rapak eta bertsolaritzak? Bata tradizioaren ordezkari bestea modernitatearena agian?
Ez naiz inoiz ausartu bertsolaritzarekin, rapa baino askoz zailagoa iruditzen zait! Metrika ezberdinak erabiltzen dituzte, baina biak dira bat-batekoak Agian egunen batean saiatuko naiz bertsoak egiten, auskalo! Tradizioak gorde eta eguneratu behar ditugu beti.

Euskal raparen mapan emakumeak ikusarazi beharra zegoela aipatu duzu. Nolakoa da egoera?
Ni hamar urtez ia-ia bakarrik aritu naiz rapa egiten Euskal Herrian. Orain esan genezake gauzak poliki-poliki aldatzen ari direla eta emakume bat baino gehiago animatu dela. Duela hiru urte, Aneguriak eta biok Eskina Femenina proiektua sortu genuen  emakumeek hip hopari egindako ekarpenak zabaltzeko asmoz. Une honetan, YouTubeko kanalean 1.200 bideo dauzkagu, idazketa tailerrak antolatzen ditugu eta Bazterfest jaialdia prestatzen dugu urtero. Errealitatea aldatu behar dugu! Rapa indar handiko musika estiloa da, kalekoa, mezu gogorrak darabiltza normalean burmuinak iratzarri behar ditugu!

Euskal raparen mapan emakumeak ikusarazi behar genituen


Urte bizi-biziak izan dira hauek: bi disko, kontzertuak Euskal Herrian nahiz kanpoan Eutsiko diozu erritmo geldiezin honi?
Urte potenteak izan dira, bai. Gaixotasuna gainditu nuenean, jarrera aldatu eta gozatzeko momentua heldu zela erabaki nuen. Proiektu berriak dauzkagu esku artean bai taldean eta baita Eskina Femeninan ere ezin dugu erritmoa jaitsi, bizitza topera bizi behar dugu!!!
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.