entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Iaki Esnaola 2006-07-03

KALITE Psilocybe gogorrena

Kalite Kalite
Kostaldetik Buia egiteko asmoarekin datoz Kalite taldekoak. Azkenean, Hondarribiko laukoteak lortu du beren olatu bortitzei norabide bat ematea. Metal musikari izaera astuna gaineratzea. Horretarako, Mastodon maisuek zaindutako Moby Dick balearen itsasoan murgildu dira. Guzti hau, Psilocybina zigiluaren babesarekin. Ur korronteetan zorabiatu baino lehen Ortzi bateria jotzailearekin izan gara.


Labur bada ere, aurkeztu irakurleei Kalite taldea

2003ko irailean hasi ginen. Denek gustu jakin bat genuen, metal musika jorratzea, eta halaxe osatu genuen taldea. Egun lau musikarik daramagu aurrera Kalite: Ramon (ahotsa), Igor (gitarra), Ortzi (bateria) eta Guto (baxua).

Baliteke talde bezala nahiko gazteak izatea musika munduan, baina osatzen duzuen musikariek esperientzia baduzue aurretik beste talde batzuetan, ezta?

Taldea gaztea da, hiru urte beteko baititu laster. Baina taldekideok badugu esperientzia apur bat mundu honetan. Igor gitarra jotzailea, Lif taldekoa da. Ramon abeslaria, berriz, Semtex taldean ibilitakoa da. Bestalde, Joseba baxu jotzailea Cosecha Propian dabil eta Ortzi bateria Goom eta Delhi Considera taldeetan. Orokorrean, hamar urtetik gorako bilakaera musikal apala dago taldekideen atzean.

Zuen estreinako lanari Buia izenburua jarri diozue. Ba al du loturarik taldearen estilo eta jarrerarekin?

Erabat, Ramonen ahotsak segituan markatu zuen norabidea. Gitarren erritmoek eta bateriaren kolpeak gure arteko hizkuntza bat sortu zuten. Egunero orroka genbiltzan. Izenburua bat batekoa izan zen.

Zortzi kantu bildu dituzue bertara. Denak euskaraz abestuak, bat izan ezik. Zuen ustez, entzuleak zer aurkituko du diskoan?

Erritmo pisutsu eta azkarrak, ahots bortitzak eta jarrera indartsua. Lehenengo lan honek Kaliteren sustraia azaleratzen du. Alabaina, lan gehiago egin behar da, musika sendoa eta gogorraren bila baikoaz.

Metal musika egiten duzuela diozue. Dena den, metal musikaren zein adar?

Akerrak adarrak okerrak ditu. Taldearen erreferentzia metala da, baina beste adar asko gurutzatzen dira. Badirudi gure lehen lana hardcorea eta metalaren artean kokatzen dela.

Hondarribia ez da sekula oso metalzalea izan.

Hondarribiko panorama musikalak estilo anitzak eman ditu baina ez oso zaratatsuak. Dut taldekoek gogor zapaldu zuten, baina metaletik apur bat urrun. Orgasmic Thoopicks ere indartsuak ziren, baina beste adar musikal batetik zihoazen. Talde indartsu txikiak egon izan dira. Adibidez, Semtex, Goom eta Lif taldeen aurreneko diskoek metalaren arrastoa dute.

Abestien letretan, aldarrikapenak eta bestelakoak topa daitezke, Danger kasu.

Halaxe da. Beste gai batzuk ere jorratu ditugu, hala nola energia nuklearra, proiektu ekonomiko handiak, norbanakoaren mendekotasuna, bortizkeri poliziala Nagusiki, salaketa eta hausnarketarako gaiak landu ditugu.

Psilocybina diskak zigiluaren laugarren lana zuena izan da

Psilocybe elkartekoak gara, beraz, elkarteko kide bezala zure lana Psilocybina zigiluarekin kaleratzeko aukera eta eskubidea duzu. Alabaina, oinarrizko filosofia taldearena da. Hau da, bakoitzak bere lana kudeatzearena. Hori bai, promozioan laguntza izan dugu. Aupa Psilocybe!

Zigilukoak ondo portatu al dira?

Bai noski! Merezi duen lan dinamika bat da. Aukera onaren zain egon ordez, hoberena elkartetik, herritik, sortzea da. Diskoetxeen gainbeheraren aurrean, zer esan ugari emango duten proiektuak dira.

Aurrera begira, zeintzuk dira Kaliteren abentura berriak?

Udan, bideoklip bat grabatzeko asmoa dugu. Irudiak jaso eta emaitzarekin gustura geratzen bagara, aurrera!



2006, EKAINA UZTAILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.