entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Rafa Cabeza 2005-06-14

KLORATITA Hortzak estutu eta koska egin

Kloratita Kloratita

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kloratita duela bi urte sortu zenetik ez da gelditu. Besoak gurutzatu eta zain egotea ez da beraien estiloa. Aurkakoa baizik. Musika arma bezala ulertzen dute. Kontzientziak mugiarazteko gailua, gizartea aldatzeko. Bere garaian Negu Gorriak eta Etsaiak-ek egindakoaren jarraipena, baina bakoitza bere estiloan. Panfletoak, komunikazio zuzena, autoekoizpena, gazte antolakuntza... dira beraien gailuak.
Musikalki punk eta hardcore metalikotik gertu dabiltza eta soinu duina lortu dute beren estreinako diskoan. Oso ikusgarria da CDarekin datorren liburuxka zaindua, non kantuen hitzak, argazkiak eta testu zabalak agertzen diren. Asko eta merke. Hau da gazte hauek eskaintzen digutena.

Noiz elkartu zineten?

2003ko udan atera zen elkartzeko ideia, hasieran txantxa modura, baina udazkenean hasi ginen entseatzen eta 2004ko urtarrilean eman genuen gure lehenengo kontzertua.

Non burutu duzue diskoaren grabaketa?

TALA estudioetan, Deustuan. Giro ezin hobean lan egiten duzu eta emaitza polita da. Hala ere, grabazio egunetan estudioko “rollo” ona, kalean zegoen itzal berdedunen salbuespen egoerak zapuztu egin zuen.

Hasiera batetan, iaz, Durangorako atera behar zenuten...

Durangoko azoka erreferente bat da eta gu bezalako taldeentzat leku aproposa da materiala ateratzeko. Baina kopiak egin zizkigun enpresak txarto egin zituen eta Durangora joan behar izan ginen diskoak kentzera. Azkenean, duela hilabete bat atera berri dugu diskoa.

Nola zabalduko duzue?

Leku batzuetan modu iraunkorrean utzi ditugu, banatzaile alternatiboak, tabernak… gero, eskuz esku eta komunikabide desberdinetara joanez (hau adibidez). Baina lekurik garrantzitsuena kontzertuak izango dira.

Ikusgarria da liburuxka eta diseinua...

Dauzkagun baliabide guztiekin kalitatezko produktuak egin daitezkeela demostratu dugu, prezio ahalik eta txikienekin jendeari merke eskaini ahal izateko. Gainera, kantetako gai bakoitzak irakurketa sakonago bat merezi duela uste genuen, batzutan mezua hankamotz geratzen baita; liburuaren argazki eta hitzak hutsune hori betetzeko dira.

Musika gailu bat dela esaten duzue. Zehazki zertarako?

Musika unibertsala da eta guztion ondarea. Musikarekin mezua erraztasunez transmititu dezakegu eta badakigu musika erreferente bat dela jendearentzat, entzuteko erreza delako. Beraz, beste komunikazio tresna bat ere bada.

Musika arma bezala ulertzen duzue, baina kontzientziarako anestesia edo lasaigarri bat ere izan daiteke...

Gure intentzioa jendearengana mezu garbi batekin heltzea da. Egia da musikak zentzu guztiak aktibatu edo desaktibatzeko gai dela, baina gure proiektua kontzientzia hartzeko dei bat da, jendea tentsionatuta mantentzeko deia. Gure kontzertuetan panfletoak, diskurtsoak… erabiltzen ditugu helburu hori lortzeko.

Musika komunikazio tresna bezala. Jazza eta tribuen musikari buruz hitz egiten duzue. Guk, Europako azken tribuak, rocka erabiltzea zilegi dugu? Instrumentu eta komunikazio modu zaharrak erabiltzea pentsatu al duzue?

Kultura batek ez hiltzeko eboluzionatu egin behar du, osagai berriak sartuz eta berrasmatuz, gainera guk rockarekin eroso sentitzen gara. Ez dugu baztertzen hemengo instrumentuak erabiltzea ez eta gauza berriekin esperimentatzea ere.

Zer da Ezgae? Hitz egidazue Copyleft-i buruz.

“Ezgae”, SGAEri ezetz esateko modu bat da. Ezetz propietate pribatua bultzatzen duelako erabilera merkantilista batekin eta diru nahiko duen jendearentzat zuzenduta. Kultura herri guztira heldu behar da eta horregatik Copyleft-ari lotu gara, SGAEk sortzen dugun kulturarekin erabilerarik egin ez dezan. Copyright eskubide guztien erreserba den bitartean, Copyleft-ak sortutako materialarekin nahi duzun guztia egitea ahalbidetzen dizu. Hala ere, guk, Creative Commons lizentziapean jarri dugu eta hartutako mugak materialaren egilea aipatzea eta materialarekin ez komertziatzea dira.

Zer entzuten duzue? Zer duzue gustuko?

Denetarik. Momentuaren arabera musika desberdina bilatzen du bakoitzak. Komunean, punk-rocka, Kuraia, Habeas, Kortatu, Anestesia, Kop… bezalako musika daukagu.

Orain, jo ta fuego aurkezpen kontzertu pilo bat egingo dituzue ezta?

Bai. Jendea deitzen ari da eta eskertzekoa da kontzertuak baitira talde baten esparru naturala.

2005, EKAINA - UZTAILA
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!