entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Iñaki Esnaola 2008-05-10

KÜM bidasoa core

KÜM KÜM

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
“Gure eskualdean bada berezko musika estilo bat”. Dut edo Lisabö taldeen inguru berean sortu ziren eta nabari da. Dieresia kasu. Alabaina, Moskuko boskoteak urrats bat gehiago eman du. Hardcore indartsua atsegin dute, beste eragin eta musika tresnak baztertu gabe. Theremina bezala. Anabasa aberatsa.

“Zure soslaia osatzen duten usain guztiek desorekatzen nautenean” estreinako diskoa apirilean plazaratu zenuten. Izenburu sakona...

Eta iradokitzailea, hezea... diskoan agertzen diren sentipenak hobekien islatzen dituen izenburua topatu genuen. Luzea izanik geldialditxo bat egin beharko duzu esanahia ulertzeko.


Denera zortzi kantu. Gordinak, luzeak, esperimentalak... Zaila taldea definitzea.

Guk gure burua hardcore musikan sustraitua ikusten dugu, nahiz eta orokorregia edo eta era berean mugatzailea iruditzen zaigun inongo etiketarik jartzea edozein musika motari.


Halere, bederatzigarren abesti bat ere sartu nahi zenuten, ezta?

Bederatzigarrena, Kashbad taldearen bertsio bat zen, baina SGAEk zapuztu zigun plana, ez baikatoz haien eskubide politikarekin.


Soinu egokia, Tolosako Bonberenean topatu zenuten Karlos Osinagarekin. Etxeko jendearekin, emaitza duina?

Ezin hobea. Gure doinu eta erritmo nahasiak ederki josi ditu Karlosek. Joseba Ponceren (Dut) laguntzak ere bere garrantzia izan du. Izan ere, harrera polita izan baitu diskoak.


Kontzertuei begira taula gainean animali basatiak omen zarete...

Gureak doinu hauskor, azkar eta korapilatuak dira. Beraz mugimendua izaten da eszenatokian... Posesio antzerako bat. Ez dago ezer egiterik adierazi nahi duzunak irensten zaituenean.


Bide berriak? Disko berrirako lanean?

Hala da. Bigarren diskoa prestatzen ari gara. Partaide berria dugu, freskotasuna konposaketa berrietarako. Agian etenaldi bat egingo dugu abesti berriak egiteko. Baina zuzenean aritzeko gogoa eta eskaintzak ez zaizkigu falta.



Taldekideak:
Apala (ahotsa)
Mono (gitarra)
Bortx (baxua)
Imanol (bateria)
Nerea (theremin)
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!