entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Xebax 2004-10-08

KOKEIN sinistu eta ekin!

Eibarretik mundura Eibarretik mundura

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kokein Ep-aren edizioa eta gero (Gaztelupeko Hotsak), 2003. urteko kontzertuen egendetan gehien iragarri diren banden artean dago. Asperduratik, lan eta sormenera. Bere bidetik doazen autoetatik, nabe trinko batetara. Maketa batetik hasi, eta Lotuta egon arren arte. Lau urte ekinez, taldea utzi duenik izan den arren. Orain hemen dira berriro, eta denbora luzez izan dadila espero dugu, tristeziarekin baino zoriontasunarekin. Erraietatik eratorriko 11 kutiziekin gozatuko gaituzte orain, eta urritik aurrera hainbat herritan izango dira, gure belarrien gozamenerako. Hala nahi izanez gero!
Hasteko, zein ezberdintasun aurki ditzakegu Kokein eta Lotuta egon arren lanen artean?

Disko rockzaleagoa da. Distortsioa aurrekoan baino gehiago erabili dugu eta abestiak beste era batean landu ditugu. Lokalean geure buruari egindako grabaketek abestiek zer sentsazio ematen ziguten jakiteko balio izan digute eta horrela nahi genuena bilatzeko aukera izan dugu. Talde bezala hazi egin gara eta indar gehiago dakargu oraingoan.

Nondik dator diskoaren izenburua?

Lotuta Egon Arren izenburu nahiko irekia dela uste dugu. Diskoan agertzen den abesti baten izenburua da. Kasu askotan lotuta sentitzea gerta dakizuke eta guk adierazi nahi duguna zure askatasunagatik eta sinisten duzun horregatik aurrera egin behar duzula da. Horren adibide izan daitezke euskal kultura, euskal musika taldeak, Iruñeko Euskal Jai gaztetxea… edota norberaren zoriontasuna lortzea ere. Izorratu nahi gaituzten arren guk eutsi egingo diogu. Eguna iritsiko da.

Disko hau aurrekoa baino rockzaleagoa bada, lehenagoko Kokein melodikoak agurtu behar al ditugu?

Ez! Melodiak jarraitzen du eta ezaugarri hori beti izango dugula uste dugu. Indar gehiago duen diskoa da hau. Melodia eta indarra guztiz bateragarriak dira.

Taldean izan diren aldaketek eragin dute (estilo) aldaketa?

2003ko hasieran Aintzira Gorosabel batu zitzaigun gitarra jole moduan taldeari sendotasuna emateko, baina abuztuan taldea utzi zuen. Ikerrekin (Julio Kageta, PAM) hitz egin genuen eta boskote bilakatu ginen berriz ere. Egia esan oso naturala izan da, momentuko zerbait. Euren eragina nabaritzen da talde bezala funtzionatzen dugulako eta denok hartzen dugulako parte.

Gero eta kantu gehiago sartzen dituzue grabazioetan. Aurreko alditan baino inspirazio handiagoz aritu al zarete?

Ideia batzuk bidean gelditu dira eta Ep-aren aurretik genuen abestiren bat berreskuratu dugu, baina ideiak ez dira inoiz falta. Inspirazioa eta bidea aurkitzearen tarteko zerbait izan da oraingoa.

Azkenean Gaztelupeko Hotsak-en aldeko aukera egin duzue beste behin…

Bai, beti izan dugu harreman ona eurekin eta elkarrekin jarraitzeko ez genuen inongo arazorik. Ep-arekin beraiek izan ziren gure aldeko apustua egin zutenak eta oraingoan ere hala egin dute. Dena pentsatu moduan joanez gero diskoa urriaren erdialderako egongo da.

Baita Rafa Rueda hautatu produkzio lanetarako eta Pi-LT estudioak.

Aurreko aldian asko ikasi genuen eta oraindik ere badugu zer ikasi. Rafak argi dauka abesti bakoitzarekin zer egin eta bere ikuspuntua zein den esaten digu. Denon artean komentatu eta ondoren zein bide hartu erabakitzen dugu. Estudioarena Xanperen (Pi-LT) Estudio Mugikorra deitu beharko litzateke hiru toki ezberdinetan egin baitugu grabaketa: Sei Urteren Berrizko lokalean, Pi-LTren Bilboko lokalean (munipek bota egin gintuzten bolumenarengatik) eta PAMen Mallabiko lokalean. Argi geneukan Xanpe izan behar zela lan hau egin behar zuen pertsona.

Aurreko edizioan bideoklip bat banatu zenuten. Opari berdina eskuratuko dugu lan berri honekin batera?

Hori da asmoa. Ikus-entzunezko lan hau zabaltzeko modu on bat da Euskal Herrian dagoen komunikabide urria ikusita. Gainera eskertu egiten da musika baino zerbait gehiago duen CD bat.

Imaginatu dezakegu diskoa aurkezteko kontzertuekin Euskal Herri osoan ibiliko zaretela beste behin, ezta?

Jakina! 60 kontzertu inguru egin ditugu Ep-arekin. Diskoarekin beste hainbeste ematea gustatuko litzaiguke eta gainera gogo askorekin gaude. Euskal Herritik kanpora irtetea ondo legoke aurrekoarekin ez baikenuen egin. Oraingoz pare bat data ditugu Urrian, Durangaldean eta Arrasaten.

Zuzenekotan, zer espero dezakegu Kokein berrietaz?

Dena emango dugula.

2004, URRIA - AZALA
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!