entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Iaki Esnaola 2006-06-04

KONTER Azkar eta astun

Konter, Bizkaitik gogor. Konter, Bizkaitik gogor.
Bizkaitarrak eta amorruz beterikoak. Honako definizioa zuzenena litzake Konter taldea aurkezteko. Metal doinuak lagun, boskote honek Aro Berria izeneko lehen diskoa kaleratu zuen iaz, Durangoko Azokan. Musikherria ekimen berriaren berrikuntzetako bat izan zen. Hau da, autoekoizpenaren bidea posible dela adierazten duen beste eredu bat. Sufrituta kaleratu zuten diskoaz zerbait gehiago jakiteko, Gotzon abeslariarekin izan ginen.
Laburtu ezazue Konter taldearen orain arteko ibilbidea
Ibilbide nahiko korapilatsua izan dugu. Hasierako formaziotik bakarrik Iker gelditzen da. Estiloari dagokionez aldaketa nabarmenak izan ditugu, heavy metal doinuetatik doinu astun eta gogorrenetara pasa gara. 2001. urtean maketa bat grabatu genuen lau abestiz osatutarikoa, eta oraintsu kaleratutako diskoaren aurrekari bakarra litzateke. Bestalde, urte hauetan 50 kontzertu inguru eman ditugu eta Euskal Herriko txoko asko ezagutzeko aukera eman digu taldeak. Orain ostera, gure lehen lan luzea aurkezten gabiltza.

Iaz, Aro Berria izeneko lehen diskoa aurkeztu zenuten Durangoko Azokan. Nolakoa izan zen prestaketa prozesua?
Abestiak hilabete batzuk prestatzen egon ondoren, 2004ko abenduan estudioan sartu ginen. Bi hilabete eraman gintuen grabaketak eta nahasketak. Hurrengo hilabeteetan arazo ezberdinengatik (badakizue lan merkatua zelan dagoen gaur egun) geldirik egon ginen. Uda ostean berriz ekin genion diskoaren maketazio eta edizioari. Horrela, 2005eko abenduan kaleratu genuen gure lehenengo diskoa.

Zeren aro berria aldarrikatzen duzue?
Aro berria izenburuarekin bi gauza aldarrikatu nahi izan ditugu, alde batetik geure taldeko bizitzan egon diren gora beherak eta beste aldetik, gaur egungo gizarteak daraman ibilbide teknologikoa; honekin gizakiak teknologia eta zientziarekiko daukan menpekotasuna kritikatzen saiatzen gara.

Zer aurkituko dugu lehen lan honetan?
Riff gogorrak, erritmo astunak eta azkarrak nahastuta eta gure izaera markatzen duen ahots urratu eta guturala.

Kolaborazio interesgarriak izan dituzue
Halaxe da. Alde batetik, MARS (Habeas Corpus), aurretik ezagutzen genuen eta gustura aurkitu zen guk planteatutako ideiekin, gainera abesti baten hitzak berak egin zizkigun. Laila eta Podri (Nok), estudioan bertan ezagutu genituen eta naturalki atera zen beraien ekarpena.

Musikalki, metal eta hardcorearen artean koka genezake Konter taldea. Doinu gogorrak lantzen dituzten zein talde dituzue gogokoen?
Taldeko kide bakoitzak bere preferentziak ditu, Euskal Herriko taldeetatik (Anestesia, Parasma, Etsaiak, Brutal Melody), atzerriko talde gogorrenetaraino (Sepultura, The Haunted...).

Musikherriarekin kaleratu duzue diskoa. Zer du Musikherriak zuek bertan egoteko?
Musikherrian sartu ginen beraien printzipioekin bat egiten genuelako. Euskal Herriko talde askoren elkarlanaren emaitza da, inor ez da inor baino gehiago ez gutxiago. Gainera, uste dugu gaur egun autogestioa dela biderik egokiena gu bezalako taldeentzat.

Euskal musika aro berri batean murgildurik dago, edo oraindik iraganeko oroitzapen asko ditugu (talde erreferentzialekiko, gure herrian)?
Bai, edozein tabernetan edo jaietan joaten zarenean betiko kantuak eta betiko taldeak entzuten ditugu. Badirudi oraindik ez dugula gainditu 80ko hamarkadaren boom hori. Euskal musika genero gehiagoetara zabaldu behar dela uste dugu.

+ www.konter.net / www.musikherria.org + kontermetal@hotmail.com


2006KO APIRILA-MAIATZA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.