Lauroba
Intxaurrondoko gaztetxean dute basea Laurobako kideek, bertan egiten dituzte entseguak, bertan sortzen dira ideiak eta garatzen dituzte proiektuak. Taldea, Lauroba anaiek, Iker eta Haritzek, sortu zuten; ondoren Iraitz baxu jolea eta Alain gitarra jolea gehitu zitzaizkien. Aurten, estreinako maketa kaleratu eta gero, Donostiako pop-rock lehiaketa irabazi dute. Hauxe da historia.
Noiz hasi zineten?
Duela bi urte inguru. Anaia eta biok hasi ginen kantuak prestatzen eta hiruzpalau hilabete geroago besteak elkartu
zitzaizkigun.
Nolakoa izan zen hasiera?
Abestiak prestatu genituen eta kontzertu batzuk ematen hasi ginen gaztetxe eta tabernatan. Aurrerago maketa prestatzen hasi ginen. Hiru hilabete inguru pasa genituen grabatzen hasi ginenetik amaitu arte.
Non burutu zen grabazio hau?
Intxaurrondoko gaztetxean grabatu genuen. Gero Beran nahastu genuen Maikel teknikariaren estudioan.
Zenbat ale egin zenituzten?
Bostehun ale atera genituen eta erdia saldu dugu jada.
Banaketa, azala eta guzti hori zuek egin zenuten?
Bai. Azala nire ordenagailuan. Efektuak probatzen hasi ginen: