entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Aritz Ibañez 2006-07-05

LEIHOTIKAN Inoiz baino “taldeago”

Lehiotikan Lehiotikan
Hamalau urteko eskarmentua eta laugarren diskoa poltsikoan. Denboraren joan-etorriak haien espazioa topatzeko balio izan die. Betiko estiloari eutsi diote, ez dute aldatzeko beharrik. Topikoetatik aldentzen saiatu dira Ilunago, ederrago honetan ere. Gorka abeslariarekin solastu gara honetaz guztiaz.


Ilunago ikusten al duzue zuen burua?

Ilun hitzak ez du zertan kutxu ezkorrik izan. Zeozer intimoagoa, poetikoagoa izaten ahal da ilun dagoen hori. Bide horretatik doa gure ideia. Ilunago, ederrago diskoari izena ematen dion abestiaren titulua da eta ez diogu kutxu txarrik bilatzen horri.

Orduan, aurreko lanak baino ederragoa da hau?

Ez naiz ni izanen hori esanen duena. Lokalean biltzen garen bakoitzean saiatzen gara ahalik eta hoberen lan egiten. Jendeak zer pentsatuko duen ez dakigu. Pozik gaude emaitzarekin: letrak, konponketak, musika… uste dugu txukun geratu dela.

Eta saiakera bat egon al da, zuk diozun bezala, disko poetikoago bat egiteko?

Agian letretan. Lan egiteko modua aurreko bera izan da, egia esan. Antzekoa behintzat. Letrak etxetik prestatuta eraman ditugu oraingoan eta musikarekin uztartzeko modua ezberdina izan da akaso. Letrek pisu handiagoa izan dezakete, garrantzi handiagoa. Baina, esan dudanez, ia beti bezala landu dugu alor hau ere.

Aurreko lanekin konparatuz ez da alde handirik. Betiko Leihotikan izaten jarraitzen duzue.

Guk jorratzen dugun estiloa punk-rock edo hard-core melodikoa da, laurok hasiera-hasieratik egin duguna. Nahiz eta musika estilo asko entzun eta gustatu, badakigu Leihotikan hori dela eta hori izan behar duela. Alde horretatik ez da aldaketarik. Soinuaren aldetik edo kantak lantzeko prozesuan argi dugu zer nahi dugun, gure estiloa finkatu dugu eta agian hori izaten ahal da aldaketatxoa.

Hala ere, bada sorpresatxorik…

Bai. Ezin izan taldearen bertsio bat sartu dugu: No oirás. Haiek izan dira musika molde hau jorratzen izan dugun erreferentzia ia bakarra, haiekin jo izan dugu. Bertsio hau aspaldian egin izan dugu zuzenean, haiek ere gure abestien bertsioak jo izan dituzte. Eta horregatik sartu dugu. Kolaborazioei doakienez Skalariak taldeko metalek parte hartu dute, Julen nire laguna, Kerobiako Xabi abeslariak... Gertuko jendea, diskoari kolore apur bat gehiago emateko. Instrumentazioari ere garrantzi gehiago eman nahi izan diogu pasarte batzuetan eta uste dugu horrek eraginkortasun handiagoa ematen diola lanari.

Hamalau urte daramatzazue jotzen, 4. diskoa duzue, heldutasunera heldu al zarete?

Gauzak ez ditugu hasieran bezala ikusten, hori egia da. Egiten ditugun gauzak, non gauden, zer nahi dugun jakinez egiten ditugu. Hori heldutasun puntu bat izan daiteke. Duela 10 urte baino “taldeago” garela esanen nuke nik, 14 urte elkarrekin eman baditugu zerbaitengatik izanen da.

Ibilbide sendoa zuena. Hala ere, agian ez duzue beste talde batzuek duten oihartzuna. Zein da zuen ustea?

Ingelerazko punk-rocka arrakastatsua izan da eta ez dakit. Egia da inoiz ez dugula ospea bilatu. Arrakasta zer den ere ez dakit: ez dakit zenbat disko saltzea? Ez dakit zenbat kontzertu ematea? Guretzat hobbya da hau. Talde minoritario bat garela badakigu, baina gustuko gaituen jendea bada, herrietatik deitzen gaituzte eta hori eskertzekoa da.

Dena den, bada baloratuago izan beharko zinatekeela dioenik.

Ez dakit ba. Bada Leihotikan gustuko duen jendea eta ni baloratua sentitzen naiz.

Topikoetatik aldentzen saiatzen den taldea omen zarete. Zuek esana.

Euskal punka beti egon da letra gogorrekin lotua. Guk ere letra sozialak egiten ditugu, baina puntu intimoago bat dutela esanen nuke, egunerokotasuna beste modu batez ukitzen dutenak. Punk-rocka eta kaña, binomio horretatik edo topiko horretatik aldentzen gara pixka bat.

Bukatzeko, galdera filosofikoa: zer eskatzen diozue musikari?

Musika gure ezinegonak-eta adierazteko tresna da. Barruan duguna adierazteko modu bat da. Aldi berean, ongi pasatzeko aukera ematen digu. Gustura lan egiten jarraitzea eta emaitza jendeari interesatzea, hori eskatuko nuke nik.



2006, EKAINA – UZTAILA
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!