entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Joxi Ubeda 2007-02-09

LOGELA MULTIMEDIA sormen askea

Logela Multimedia Logela Multimedia
Logela Multimedia taldeak urte batzuk daramatza ikus-entzunezko emanaldiak egiten. 2001ean, Belarritakora sartu ikuskizuna sortu zuten, Non Demontre taldearekin. 2003an, berriz, Ohe handi bat. 2005etik, Klonk dantza ikuskizuna taularatzen dabiltza, Adictos Break konpainiarekin. Halaber, BreakOnStage jaialdiko bost edizioetako musika, bideoa eta eszenaratzea egin dute, baita hainbat performance eta lan esperimental ere. Aipatu lan horien guztien laburpena DVD batera bildu dute. DVD hori Mokaua taldearen CDarekin batera kaleratu dute.
Mokaua, Logela Multimediaren arlo musikala da. Ander Garaizabal (ahotsa, hitzak, sekuentziak, bateria), Gorka Molero (gitarra, teklatuak, konponketak), Karlos Gomez (baxua, kontrabaxua) eta Imanol Garaizabal (diseinua, bideoa, video-jockey lanak) dira Mokaua.

Zer azpimarratuko zenukete azken lanaren inguruan?
Elementu elektronikoak eta akustikoak nahasten ditugu, aldiro hip-hopa, elektronika, eta rock musika estiloetatik gertu. Erritmo kutxa, ordenagailua, gitarra, baxua eta bateria dago gure musikan, eta batez ere, hitza. Entzuteko atseginak, ausartak, dantzarako aproposak eta komunikatzen duten kantuak sortzea izan da gure asmoa. Ahotsari eta oinarri erritmoari lehentasuna eman diogu, orokorrean horrela konposatu baititugu kantu hauek. Hitzetan, gaur egungo gaiak jorratzen dira, poesia kutsu batekin, euskaraz eta barrutik idatziak. DVDaren kasuan, berezitasunak asko dira, izan ere, bideoklip berriak, lan esperimentalak, musika, dantza, graffitia, antzerkia, animazioa eta abar biltzen duen lan mardula da.


Zein desberdintasun edo berritasun daude azken lanean aurrekoekin alderatuz?
Aurreko lan ia guztietan alboan izan ditugu aktoreak, dantzariak, graffitigileak... Hainbat diziplina nahastu ditugu, eta itzaletik egon gara lanean. Oraingoan, gure abestiak, gure gaiak, gure bideoak, gidoitik kanpo sortzeko aukera izan dugu. Askeagoa da sormena.


Nola ekoitzi duzue?
Logela Multimediak ekoitzi du Mokauaren CDa. Guk geuk egin dugu dena. Arriola Antzokiak grabaziorako aretoa eta lan hau kudeatzeko bulegoa utzi digu. Trukean, hainbat ikuskizun antolatzen ditugu bertan: kontzertuak, video-jockey erakustaldia, beat-box lehiaketa... Hartu-eman ederra da. Lan berria Interneten ere badago, www.logela.org webgunean.


Gustura zaudete aurreko lanek eta saioek ikus-entzuleen artean izan duten harrerarekin?
Bai, gustura. Gure lanak txalotuak izan dira aretoetan, eta adin ezberdinetako jendea bildu dugu (eta gu nahiko proposamen ausartak zirelakoan
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.