entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

SAGARDANTZA 2004-04-10

LÁTEX punk eta hardcore arriskutsua

Látexko abeslaria Látexko abeslaria
No hay raza peligrosa (Gor) da Látex taldearen bigarren diskoa. Hiru urteko lanaren emaitza, punk eta hardcorearen bidetik, nahiz eta rock eta metal eragin batzuk ere entzun daitezkeen zenbaitetan. Unaik (ahotsa), Manuk (bateria), Pampinek (baxua) Eliasek (gitarra) eta Ibonek (gitarra) osatzen dute Gasteizko talde hau. Zuzenean ikusi ditugu eta indarra eta soinu sendoa erakutsi digute. Kontuz ibili, arriskutsuak baitira.


Kontaiguzue taldearen historia. Nola sortu zenuten?

Látexen jotzen hasi baino lehen taldekide guztiek, Pampinek izan ezik, Backside taldean jotzen genuen. Talde honetan Manu, Unai eta hirurok hasi ginen jotzen. Hilabete batzuk beranduago Ibon eta Diego batu zitzaizkigun. Backsiden hardcorea egiten genuen gehien bat eta letrak ingelesez ziren. 1997an, baxu jole batzuen joan etorrien ondotik Pampin sartu zen taldean. Orduan izenez aldatzea eta gaztelaniaz idaztea erabakitzen dugu. Urte horretan hasi ginen Látex bezala funtzionatzen.

Zuen lehen lana Potencial Harcore zigiluaren eskutik argitaratu zenuten. Nolakoa zen? Zer desberdintasun zituen zuen disko berriarekin alderatuz?

Gure lehen diskoa Gasteizko El Pez estudioetan grabatu genuen. Hainbat kantu ingelesez ditu eta estilistikoki bariatuagoa da. Diskoa ez da horren heldua, gazteagoak ginen eta ez zuen izan bigarren diskoak, No hay raza peligrosa, eduki duen moduko produkzio eta estudiorik. Halarik ere, Fernandori (Potencial Hard Core) gustatu zitzaion eta argitaratu zigun. Gu beti esker onekoak izango gara, azken finean, gure alde apustua egin zuen lehenetarikoa izan baitzen.

Hitz egiguzue zuen inspirazio iturriei buruz eta baita entzun izan dituzuen taldeei buruz…

Hitzei dagokienean bizipen pertsonaletan eta gizarteak dituen eta guri gustatzen ez zaizkigun portaeretan oinarritzen gara. Musikari dagokionean beti eragin dute gugan betiko hardcore taldeek: Bad Religion, NoFX, Sick of it All eta abarrek. Gertuko taldeen artean berriz, Sálvate si puedes, S.A, Hiperkore… aipatuko genituzke.

Zer esan nahi duzue “arraza arriskutsurik ez dagoela” diozuenean? Akaso benetako arraza arriskutsua gizakia dela?

Bai, hortik doa ideia. Txakurrena adibide gisa jarrita, aditzera eman nahi dugu ez dagoela arraza arriskutsurik, baizik eta gizakiak direla arraza batzuk holakoxeak bihurtzen dituztenak.

Berriki Segismundo Toxicómanoren disko berrian lan egin duzu Elias. Kontatuko diguzu zer nolako harremana duzun beraiekin eta zein izan den zure lana?

Segis-ekoekin dugun harremana punk eszenan bi taldek izan dezaketen onenetakoa da, batere lehiakortasunik gabekoa eta urte luzeko laguntasunarekin. Nik Latexen gitarra jotzeaz gain taldeei grabatzen jarduten dut, bai diskoak bai maketak edota prebioak. Kasu honetan bi prebio grabatu nizkien. Bata denak batera eta bestea banan-banan, Escapa diskoa topera lantzeko.

2004, APIRILA-MAIATZA
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!