entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
MIKEL LIZARRALDE 2004-04-05

MORAU talde gorputza

"Txukalda" du izena Morau ta Agotak eginiko lanak "Txukalda" du izena Morau ta Agotak eginiko lanak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bere ibilbideko pausorik garrantzitsuena eman duen uste sendoarekin itzuli da Andoni Tolosa Morau. Agotak taldeak lagunduta, Txukalda diskoa kaleratu berri du Hernanikoak, orain arteko laugarrena. Rock amerikarraren soinutik gertu, pop lelo itsaskorrak eta doinu barnerakoiak uztartu ditu modu bikainean, ironia finari bizkarra eman gabe. Mattin marrazkilariak, bere aldetik, lan ederra egin du Morauren kantuak ilustratzeko orduan.


Diskoaren aurkezpenean zenioen Txukalda zure diskorik kontzienteena dela. Zergatik?

Alde batetik, lan gehien eskatu didan diskoa izan delako eta, bestetik, pauso bakoitza ondo pentsatua eman dudalako. Kantuei hamaika buelta eman dizkiogu, diseinu grafikoa ere asko zaindu dugu eta bi urteko prozesua izan da. Bide oso pentsatua izan da, garbi neukalako laugarren diskoak berezia izan behar zuela. Erronka handia zen, taldea sendotu behar zelako eta bakoitzaren ekarpena neurtzea ere garrantzitsua zelako. Erne ibili naiz. Aurreko diskoak instintiboagoak izan ziren.

Diskoa bera Morau ta Agotak izenpean azaldu da. Hor ere aldea egongo da zuretzat.

Bai, alde handia dago, beste musikari batzuei utzi baitiet sartzen orain arte nirea zen esparru batera, batez ere kantuak moldatzerakoan. Niretzat hor bazegoen zalantza handi bat, neure burua oraindik kantautore edo songwriter gisa ikusten dudalako, eta ez nekielako nola emango genion forma horri guztiari. Nortasunari eutsi nahi nion.

Zaila izan da taldearen ekarpenak eta zure nortasuna uztartzea?

Batzuetan bai. Zaila egin zait niri, aurreiritzi batzuk nituelako eta beldur pixka bat ere bai. Niretzat egokitze lan handia izan da eta kostatu egin zait. Taldean lan egiteak beste lan erritmo bat eskatzen du, baina oso interesgarria da, eta emaitzak ematen ditu. Gainera horrekin lortu dugu diskoa uniformizatzea. Aurrekoarekin alderatuta alde handia dago maila horretan. Nabaritzen da nortasun bera dagoela kantuen atzean eta ez dago gora-behera estilistikorik.

Talde baten beharra zeneukan?

Naturala izan da; beharrik ez neukan, baina heldutasun kreatiboaren menpe ere badago. Kontuan hartu behar da aurreko diskoan Be
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.