entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Inaxio Esnaola 2011-06-12

NUMEN negua pasatu zain

Numen dira: Jabo (gitarra), Xabi (gitarra), Aritz (ahotsa), Patxi (teklatua) eta Lander (baxua). Numen dira: Jabo (gitarra), Xabi (gitarra), Aritz (ahotsa), Patxi (teklatua) eta Lander (baxua).

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Lorrozoan eta itzalean. Duela lau urte hirugarren diskoa plazaratu zutenetik ez da Numen taldearen berririk izan. Abestiak zuzenekoetara eramateko oztopoak ez dira sekula gozoak izan Arrasatekoentzat. Taldekideen joan-etorriak gaindituta badirudi oreka topatu dutela. Gipuzkoarrak taula gainera igo dira urtarrilaren bukaeran, Frantzian, eta otsailean Durangon dute bigarren zita. Aritz Navarro eta Lander Olazabalaga taldekideek hurrengo hilabeteetako asmoak azaldu dizkigute.

Isilune luzearen ondoren taldea osatu eta entseguak egiten hasi zineten. Hain zuzen ere, noiz berrosatu eta jarri zenuten martxan berriz ere Numen? Eta egun zeintzuk osatzen duzue taldea?
Duela urte eta erdi inguru taldean jarraitzen zutenek berriro ere Numen martxan jartzeko apustua egin zuten eta jende ezberdinarekin hizketan hasi ziren. Horrela, Lander hasierako baxu jotzailea berreskuratu, Xabi gitarra jotzaile berria sartu eta bateria jotzaile ezberdinak probatzen ibili ostean Alfred Berenjena kataluniarra fitxatzea erabaki genuen. Gaur egun, honako kideek osatzen dugu Numen: Jabo eta Xabi gitarrak, Aritz ahotsa, Patxi teklatua eta Lander baxua. Bateria jotzailea momentuz ez da finkoa.


Atsedenean edota taldea bereizita zegoela uste zen.
Bereizita, nola baina! Taldearen muina inoiz ez da desagertu, eta ingurukoek ere hor jarraitzen dute. Ez, orain itzultze fasean gaude. Numenen hurrengo etapa da hau ere. Jende berria dago; bateria, gitarra eta bueltan datorren baxu jotzailea. Entseatzen ari gara baina orain arte nahiko lasai. Maila onean jotzeko pilak jarri behar dira eta horretarako orduak sartu.


Zuzenekoetara itzuli zarete. Aurrena Frantzian jaialdi esanguratsu batean eta gerora Durangon. Noiz eta nola erabaki zenuten azkenean taula gainera jauzi egiteko asmoa?
Lau bost urte pasa dira azkenekoz jo genuenetik, eta esan daiteke taldea hilik egon dela urte eta erdi inguru. Ondoren lokalean probatzen ibili ostean, Parisko kontzertuaren aukera atera zen, eta aukera hau klabea izan da gure buruari helburu bat ezarri, ganoraz pentsatu eta aurrera egiteko erronka eta aitzakia bezala. Taldea oraindik berde samar egon arren, abesti batzuetan zentratu, klaketari eman eta hiru hilabeteren bueltan forma hartu dugula nabarmena da. Horrela taldearen motibazioa ere suspertu egin da eta egutegian data batzuk zehazteak konpromisoa eskatzen duenez, konturatu orduko pilak jarri eta taldea berriz ere martxan da.


Hasieratik bateria jotzaileekin arazoak izan dituzue. Zaila da egiten duzuen musika jo dezakeen bateria bat topatzea. Etsigarria bilakatu da hau zuentzat?
Ba neurri batean bai. Egia da bateria onegia behar dela musika honetan eta ez dagoela edonon neurriko bat bilatzea. Hainbat pasa dira dagoeneko lokaletik, eta arrazoiak arrazoi banan banan erortzen joan dira. Horregatik azken lanak ere denbora gehiago eroan du. Hala ere aurrera egitea lortu da eta bizirik gaude.


Zuzenean disko guztietako abestiak tartekatuko dituzue? Zer prestatu duzue?
Horretan gabiltza. Lehen diskoko baten bat, eta bigarren eta azken diskoko abestiak izango dira joko ditugunak. Egia da disko batetik bestera eboluzioa egon dela, eta jendeak hasierako abestiak ere gogoko dituela. Baina batez ere azken diskoko esentzia da kontzertuetan nagusituko dena. Hori bai, nostalgikoentzat ere zer edo zer egongo da.


Kontzertu asko emateko asmoa duzue?
Momentuz sesioko bateria jotzaile bat hartu dugu eta berarekin hiru lau kontzertu joko ditugu. Pariskoa eta Durangokoa izango dira aurrenik, eta ondorengoak lotzear daude oraindik. Ondoren ez dakigu zer egingo dugun, ikusi beharko da horrela ibiltzeak konpentsatzen duen.


Disko berria prestatzen hasiak zarete edo oraindik denbora gehiago hartuko duzue?
Oraindik goiz da disko berrietan pentsatzeko. Taldean jende berria dago, martxan jartzea lortu dugu eta ilusioa berreskuratu. Gauzak ongi egiten ari gara eta daukaguna mantenduz gero etorriko da haize freskoa kantu berriei heltzeko. Ez daukagu inongo presarik eta datorrena datorrela eboluzionatuz jarraituko dugu.
Taldekideak: Jabo (gitarra), Xabi (gitarra), Aritz (ahotsa), Patxi (teklatua) eta Lander (baxua). Web: www.myspace.com/numenhorde Testua: Inaxio Esnaola Lorrozoan eta itzalean. Duela lau urte hirugarren diskoa plazaratu zutenetik ez da Numen taldearen berririk izan. Abestiak zuzenekoetara eramateko oztopoak ez dira sekula gozoak izan Arrasatekoentzat. Taldekideen joan-etorriak gaindituta badirudi oreka topatu dutela. Gipuzkoarrak taula gainera igo dira urtarrilaren bukaeran, Frantzian, eta otsailean Durangon dute bigarren zita. Aritz Navarro eta Lander Olazabalaga taldekideek hurrengo hilabeteetako asmoak azaldu dizkigute.

Isilune luzearen ondoren taldea osatu eta entseguak egiten hasi zineten. Hain zuzen ere, noiz berrosatu eta jarri zenuten martxan berriz ere Numen? Eta egun zeintzuk osatzen duzue taldea?
Duela urte eta erdi inguru taldean jarraitzen zutenek berriro ere Numen martxan jartzeko apustua egin zuten eta jende ezberdinarekin hizketan hasi ziren. Horrela, Lander hasierako baxu jotzailea berreskuratu, Xabi gitarra jotzaile berria sartu eta bateria jotzaile ezberdinak probatzen ibili ostean Alfred Berenjena kataluniarra fitxatzea erabaki genuen. Gaur egun, honako kideek osatzen dugu Numen: Jabo eta Xabi gitarrak, Aritz ahotsa, Patxi teklatua eta Lander baxua. Bateria jotzailea momentuz ez da finkoa.


Atsedenean edota taldea bereizita zegoela uste zen.
Bereizita, nola baina! Taldearen muina inoiz ez da desagertu, eta ingurukoek ere hor jarraitzen dute. Ez, orain itzultze fasean gaude. Numenen hurrengo etapa da hau ere. Jende berria dago; bateria, gitarra eta bueltan datorren baxu jotzailea. Entseatzen ari gara baina orain arte nahiko lasai. Maila onean jotzeko pilak jarri behar dira eta horretarako orduak sartu.


Zuzenekoetara itzuli zarete. Aurrena Frantzian jaialdi esanguratsu batean eta gerora Durangon. Noiz eta nola erabaki zenuten azkenean taula gainera jauzi egiteko asmoa?
Lau bost urte pasa dira azkenekoz jo genuenetik, eta esan daiteke taldea hilik egon dela urte eta erdi inguru. Ondoren lokalean probatzen ibili ostean, Parisko kontzertuaren aukera atera zen, eta aukera hau klabea izan da gure buruari helburu bat ezarri, ganoraz pentsatu eta aurrera egiteko erronka eta aitzakia bezala. Taldea oraindik berde samar egon arren, abesti batzuetan zentratu, klaketari eman eta hiru hilabeteren bueltan forma hartu dugula nabarmena da. Horrela taldearen motibazioa ere suspertu egin da eta egutegian data batzuk zehazteak konpromisoa eskatzen duenez, konturatu orduko pilak jarri eta taldea berriz ere martxan da.


Hasieratik bateria jotzaileekin arazoak izan dituzue. Zaila da egiten duzuen musika jo dezakeen bateria bat topatzea. Etsigarria bilakatu da hau zuentzat?
Ba neurri batean bai. Egia da bateria onegia behar dela musika honetan eta ez dagoela edonon neurriko bat bilatzea. Hainbat pasa dira dagoeneko lokaletik, eta arrazoiak arrazoi banan banan erortzen joan dira. Horregatik azken lanak ere denbora gehiago eroan du. Hala ere aurrera egitea lortu da eta bizirik gaude.


Zuzenean disko guztietako abestiak tartekatuko dituzue? Zer prestatu duzue?
Horretan gabiltza. Lehen diskoko baten bat, eta bigarren eta azken diskoko abestiak izango dira joko ditugunak. Egia da disko batetik bestera eboluzioa egon dela, eta jendeak hasierako abestiak ere gogoko dituela. Baina batez ere azken diskoko esentzia da kontzertuetan nagusituko dena. Hori bai, nostalgikoentzat ere zer edo zer egongo da.


Kontzertu asko emateko asmoa duzue?
Momentuz sesioko bateria jotzaile bat hartu dugu eta berarekin hiru lau kontzertu joko ditugu. Pariskoa eta Durangokoa izango dira aurrenik, eta ondorengoak lotzear daude oraindik. Ondoren ez dakigu zer egingo dugun, ikusi beharko da horrela ibiltzeak konpentsatzen duen.


Disko berria prestatzen hasiak zarete edo oraindik denbora gehiago hartuko duzue?
Oraindik goiz da disko berrietan pentsatzeko. Taldean jende berria dago, martxan jartzea lortu dugu eta ilusioa berreskuratu. Gauzak ongi egiten ari gara eta daukaguna mantenduz gero etorriko da haize freskoa kantu berriei heltzeko. Ez daukagu inongo presarik eta datorrena datorrela eboluzionatuz jarraituko dugu.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.