entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Ion Etxebarria Kortabarria 2016-05-05

HAN Oraina gozatuz

HAN taldea zuzenean. Argazkia: HAN HAN taldea zuzenean. Argazkia: HAN

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Besteak beste, Yakuzi, Ama Say, Mokaua edota Tunnel486 taldeetan aritutako lagunek osatzen dute Elorrioko Han taldea. Laukoteak pasa den udazkenean kaleratu zuen bere estreinako diskoa, eta egun, berau aurkezteaz aparte, 2634 ikuskizuna ere taularatzen dabiltza. Taldearen nondik norakoak ezagutzeko, Entzun!-ek galderak luzatu dizkio Gorka Molerori.


Ez zarete hasiberriak musika munduan. Baina, nola sortu zen Han taldea?
Han taldea Karlos Gomez eta biok sortu genuen 2013 eta 2014 urteen artean. Aurretik, Mokaua proiektuan elkarrekin ibiliak ginen eta hura bukatu ondoren, denboraldi luze batean elkar topo egiten ez genuela ikusita, astelehen gabetan geratzea erabaki genuen. Horrela, apurka-apurka, eskuarteko ideiei forma ematen hasi ginen eta konturatu orduko, bateria-jole baten beharra zegoela ikusi genuen. Gauzak horrela, Kanariar uharteetatik Elorrixora bizitzera etorri zen Miguel Leon batu zitzaigun proiektura, ordurako geneuzkan kantuei forma ematen jarraitu genuelarik. Handik gutxira, kantek ahots eta mezu bat behar zutela ikusirik, Nerea Lersundi gehitu zen taldera.

Taldea gure bizitzetara egokitzen da eta ez alderantziz

Zuen diskoa entzun eta ezinezkoa egiten da 90. hamarkadako indie-rocka burura etortzea. Taldea sortu zenutenean, estilo hori lantzea zenuten helburu edo denborak eraman zaituzte horretara? 
Taldea sortu genuenean, ez genuen inongo estilotan pentsatzen, jotzea eta ondo pasatzea izan da beti helburua, orainaldia disfrutatzea, etorkizunean gehiegi pentsatu gabe. Egia da gure kantuetan 90. hamarkadako indie-rocka ageri dela. Eta beste estilo ezberdinetako pintzeladak ere badaudela uste dut. Taldekide gehienok, 90. hamarkadatik gaur arte, beste musika proiektu askotatik gatoz, batzuk aipatzearren Yakuzi, Ama Say, Mokaua, Tunnel486, Las Ratas... eta ondorioz, estilo ezberdinetatik edan izan dugu. Esango nuke gure abestietan, asmo gabe, baina nabari dela beste proiektuetan bizi izan duguna.

Nerearen ahots sendoak pertsonalitatea ematen dioa taldeari. Gitarren melodia eta bihurrikeriak ere gozagarri bezain itsaskorrak dira. Bateria eta baxuaren irmotasunak  ere taldearen ezaugarri dira. Lan ordu asko dago atzean? Edo urteetako esperientzia nahikoa da?
Urteetako esperientziak asko lagundu digu bakoitzak jotzen edo abesten dugun moduan. Astean entsegu bakarra egiten dugun taldea gara. Taldea gure bizitzetara egokitzen da eta ez alderantziz. Horrek, zuzenean jotzeko data asko murrizten dizkigu, baina aldi berean, gogo gehiagoz hartzen ditugu zuzenekoak.

Bonberenea Ekintzak ez da zigilu arrunt bat. Bonberenea berak bere osotasunean duen proiektu anitz horren parte izatea ere dakar, eta asko eskertu eta baloratzen dugu

Diskoa Tolosako Bonberenean grabatu zenuten Karlos Osinaga Txap teknikariaren laguntzarekin, musika tresnak zuzenean eta aldi berean grabatuz. Zer bilatzen zenuten modu horretara grabatuz?
Argi genuen hasieratik grabaketa horrela egin nahi genuela, Txapekin eta musika, gutxienez, zuzenean eta aldi berean grabatuz. Ondorioz, kantak landuagoak joan behar ziren estudiora, baina denbora aurreztuko genuela ere bagenekien. Gainera, nahiz eta taldekideok beste proiektu batzuekin hainbat disko grabatuak izan, modu honetan egitea erronka berria zen guretzat. Grabaketan, gure zuzeneko esentzia islatzea bilatu genuen, hori zen gure helburua eta Txapek oso ondo ulertu eta lagundu zigun zeregin horretan. Aipatu behar da ere, diskoa grabatu genuenetik hona, nire ustez, zuzenekoetan garapen txiki bat lortu dugula eta ondorioz, taldea zuzenekoetan diskoan baino "elektrikoago" entzuten da.

Kantu guztietako musika zuek konposatu duzue, baina kolaborazio ezberdinak izan dituzue hitzak egitean, ahotsetan, diskoaren azalean
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Hurrengo zuzenekoak

  • Maiatzak 14: 2634 ikuskizuna, Tolosa, Bonberena
  • Maiatzak 21: Abadi

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.