entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Elkarrizketak
2016-05-05

HAN Oraina gozatuz

“Zuzenekoetan espero baino disko gehiago saldu ditugu, eta hor ikusten da ere jendearen erantzuna”

Peiremans+ Madrilgo MobyDick aretoan zuzenean. Argazkia: Taldea

Peiremans+ Madrilgo MobyDick aretoan zuzenean. Argazkia: Taldea

2016-04-06

Peiremans+ “Oso garrantzitsua da 'gureak' ez diren plazetan muturra sartzea”

Bartzelona eta Madriletik etorri berri, Imanol Ubedak Peiremans+ taldearekin izandako esperientzia kontatu digu. “Vinyl telesaileko Richie Finestrak berak ere ez luke guregatik deus ere emango”. Peiremans+ ez dadila izan egun bateko lorea!
Broken Brothers Brass Band,

Broken Brothers Brass Band, "where the action is! Argazkia: Sagardantza

2016-02-18

Broken Brothers Brass Band “Himno berriak sortzeko garaia da”

Broken Brothers Brass Band (BBBB) taldeak Ildoa landuz hirugarren diskoa argitaratu berri du (Gaztelupeko Hotsak). Zortzi kantuko lan beroa, kiskalgarria, alaia, jasoa, festazalea eta politikoa. 2015 urteaz geroztik, Iruñeak bizi duen klima, giro edota izpirituaren (deitu nahi duzuen bezala) soinu banda da Ildoa landuz. Kaletik behera datorren haize berria astintzera dator. Sentitu daiteke. Ikusiko da ordea, harrotzen edo apaltzen den. Zer gerta ere, guk Ion Celestinorengana jo dugu, disko puska honi buruz eta Iruñerriak bizi duen une bereziari buruz luze eta sakon hitz egiteko. Goazen bada ildoa lantzera:
Joseba Irazoki eta Lagunak zuzenean. Argazkia: Juan G. Andrés.

Joseba Irazoki eta Lagunak zuzenean. Argazkia: Juan G. Andrés.

2015-10-06

Joseba Irazoki "Superhit-ak egiten ez ditudanez, jendea pixkanaka urbiltzen joan zaidala uste dut"

Bakarka ikusi dugu, han-hemen bere gitarrari txinpartak ateratzen, baina orain lagunez ongi inguratuta datorkigu musikari nafarra. Felix Buff, Iban Urizar, Ager Isunza, Igor Telletxea, Jaime Nieto, Iñigo Irazoki eta Johannes Buff-ekin batera disko mamitsua argitaratu du berriki, ausarta eta askea, eta ohi duen moduan errazkeriei keinurik egiten ez diona. Hipnotikoa da –definizio hori gustatzen zaiola aitortu digu Josebak– eta entzunaldiz entzunaldi, lakar edo leun, bizi edo intentsu, beti ere errepikakor  eta mila detailez josia, entzulearen gogoa harrapatzen joango da. Kontuz beraz, hemen baitira Joseba Irazoki & Lagunak, 2014ko diskorik interesgarrienetakoa atondu duen koadrila.
Oraindik zuzenean aurkezten ari den lan honetaz eta hamaika gauza gehiagoz hitz egiteko, Josebari galdera batzuk luzatu dizkiogu. Honatx:
Antihumano bere estreinako kontzertuan. Argazkia: Noemy NFM.

Antihumano bere estreinako kontzertuan. Argazkia: Noemy NFM.

2015-04-24

Antihumano Azkar, gogor, indartsu

Golpe de Estado, Sospechosos eta CC627 taldeetan aritutako hiru kidek osatu dute banda berri hau

Punk/hardcore talde berria sortu da Oñatin. Joan den apirilaren 18an taula gainera igo zen estreinakoz. Oinarrizko hirukotea da: baxua, gitarra eta bateria. Formatu basikoa gizakiaren eromen suntsitzailea arbuiatzeko. Abiadura eta haserrea baliatuta.
Anger taldea.

Anger taldea.

2014-12-01

Anger Sute musikal perfektua

17 urteko ibilbidea du Arrasateko laukoteak. Hasieran, rock-metaletik hurbilago bazeuden ere, azken urteetan sonoritate anitzeko post-hardcore dotorera hurbildu dira. Urria eta azaro bitartean, Sute perfektua (Bonberenea Ekintzak) grabatu zuten, 10  txinparta musikalez osatutako leherkaria, inoiz baino anitzagoa dena. Entzun! taldeko abeslaria den Arkaitzekin izan da.