entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Elkarrizketak
Shipping Newsen lana: "Three-Four"

Shipping Newsen lana: "Three-Four"

2003-02-10

SHIPPING NEWS irudimenaren sonoritatea

Jeff Muller Estatu Batuetako musika alternatiboak eman duen musikari handi horietako bat dugu. Bere irudimenak soinuaren mugak zeharkatu zituen June of 44 taldean. Hura deseginda buru-belarri dabil Shippin News-ekin, eta inoiz baino gusturago nabari zaio. Bere mundura hurbiltzeko aukera izan dugu.
Onisciente colectivo azken diskoaren azala.

Onisciente colectivo azken diskoaren azala.

2003-02-05

RATOS DE PORAO gero eta zikinago, gero eta oldarkorrago

Ratos de Porao aski ezagunak dira Euskal Herrian: gurean kontzertu ugari egin dituzte (gainera, betiko ohiturari eusten diote eta, hona datozenean, areto handietan jotzeaz gain leku txikiagotan iragarri gabeko emanaldiren bat edo beste egiten saiatzen dira), Euskal Herriko hainbat taldek RDPren bertsioak jo izan dituzte (Beer Moshek eta Soziedad Alkoholikak, esaterako) eta, orokorrean, lotura handia dute, Euskal Herriko musika panoramarekin ez ezik, gure errealitate soziopolitikoarekin ere, duela bost bat urte Entzun!-en egin genien elkarrizketan frogatu bezala. Orain, disko berria dute esku artean, Onisciente Coletivo izenekoa, eta, hori dela-eta, eurekin mintzatu gara berriro.
Joseba Tapia trikitilaria

Joseba Tapia trikitilaria

2003-02-04

TAPIA ETA LETURIA zuzenean lubakietara

Duela gutxi Tapia eta Leturia taldeak Hain Zuzen disko berria plazaratu du. Aurretik egindako ibilbidea jarraitzen dute, zuzeneko soinuak ematen duen freskotasunaren laguntzaz. Disko berriaz eta beste kontu batzuetaz hitz egin digu Joseba Tapia trikitilariak.
"Maite Out", pop-rock soinuak

"Maite Out", pop-rock soinuak

2002-12-12

BIDE ERTZEAN ekaitza eta irria

"Sweet movimiento" da bartzelonarren bigarren lanaren izena

"Sweet movimiento" da bartzelonarren bigarren lanaren izena

2002-11-13

FUNDACI

Bartzelonako funk taldeak estudioko bigarren diskoa, Sweet Movimiento, argitaratu du berriki. 70. hamarkadako sustraiak eta soinu garaikideak uztartuz, hamabi kantu berri dakartzate, batere bertsiorik gabe.