entzun.com


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Elkarrizketak
Adio diskoaren azala.

Adio diskoaren azala.

2010-10-01

JONNY GERRIWELT inoiz ez da berandu

Azkenik, kalean da Jonny Gerriwelt Ondarroako taldearen azken diskoa, “Living with class” (Teletetxo Records, 2009). Denbora luzea igaro da taldea diskoa grabatzen hasi zenetik gure belarrietara iritsi den arte; luzeegia seguru asko, diskoa kaleratu denerako taldea deseginda baitzegoen. Eta penagarria da, “Living with class” oso lan ona baita, indartsua, street punkaren mugak gainditu eta heldutasunera iritsi den talde baten berri ematen diguna. Taldeko baxu jotzailea den Josebarekin hitz egin dugu, horretaz gehiago jakin guran.
Ruper Ordorika. Argazkia: Galder Izagirre.

Ruper Ordorika. Argazkia: Galder Izagirre.

2009-10-23

RUPER ORDORIKA Bi buru zituen gizona

“Haizea Garizumakoa” (Elkar, 2009) aurkeztu berri du Ruper Ordorikak Durangoko Azokaren atarian. Une bilatua, dudarik gabe, jada ohituta gaituen atmosferak biltzen dituen disko pertsonala, bai edukian zein edukiontzian, kaleratzeko. Baina disko honetan badira bilatutako beste hainbat gauza ere. New Yorkeko lagunekin bildu –Ben Monder (gitarra), Skuli Sverrisson (baxua) eta Kenny Wollensen (bateria eta perkusioa)–, eta sistema analogikoko tresneria erabilita diskoa grabatu du, bere ohiturari jarraituz estudioan zuzenean, Brooklyneko Bedford Studios-etan. Sonoritate sendo, sakon eta beroen bila aritu da oñatiarra, aspaldiko partez, berak sortutako hitzak baino ez erabilita eta horretarako propio egindako musika grabatzeko. Nahasketa Jean Phocasen eskutik egina dator, aspaldiko laguna ere Ruperren grabaketetan. Oinarrizko konbo bat erabili du abeslariak bere baitan zituen gauza asko esateko.
Lobo Eléctrico.

Lobo Eléctrico.

2009-10-18

LOBO ELÉCTRICO otsoa beti mendian

Otsoak kreatura berria du erakusteko: Bi abestiko binilozko singlea. Alde batetik Fantasma, beste aldetik Luna roja. Taldearen ibilbidearen bi garai desberdinetan grabatutako abesti bi, oraingoan bat eginda 7 hazbeteko honetan. Lobo Eléctricok fruitu berria entzulearekin konpartitu nahi du. Guk otsoarengana jo dugu jakin minak ukiturik.
Taldekideak: Eñaut (ahotsa, gitarra eta programazioa), Amancay (ahotsa), Alejo (sinteak), Raul (baxu

Taldekideak: Eñaut (ahotsa, gitarra eta programazioa), Amancay (ahotsa), Alejo (sinteak), Raul (baxua), Diniz (bateria).

2009-10-12

GRISES dantza koloretsua

Ametsak badituzte, denek bezala. Baina orain Grises dira bakarrik. Iluntasunetik argitasunerako bidea egin dute, musika zein irudi aldetik. Iraganeko rock gotikoa, rock elektronikoa da, egun. Alaiagoa eta dantzatzeko aproposa. Zestoakoek estreinako lana argitaratu dute, diskoetxea edo babesa topatzeko. Merezi dute.

Berri Laburrak

  • Vinyland Donostiako 63. Zinemaldian estyreiantuko da. Irailaren 18tik 26ra.
  • Leize gipuzkoarrek urriaren 16an argitaratuko dute beren disko berria: Cuando te muerden. www.produlamrecords.es
  • BILBAO LIVE’16 2016ko uztailaren 7, 8 eta 9an egingo da Kobetamendin. Bonoak jada salgai: www.bilbaobbklive.com
  • Kaos Urbano madrildarren Estatuak hil zituen kantuan Fermin Muguruzak ta Podri Rat-Zinger-ek kolaboratu dute.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak