entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Elkarrizketak
Ruper Ordorika. Argazkia: Galder Izagirre.

Ruper Ordorika. Argazkia: Galder Izagirre.

2009-10-23

RUPER ORDORIKA Bi buru zituen gizona

“Haizea Garizumakoa” (Elkar, 2009) aurkeztu berri du Ruper Ordorikak Durangoko Azokaren atarian. Une bilatua, dudarik gabe, jada ohituta gaituen atmosferak biltzen dituen disko pertsonala, bai edukian zein edukiontzian, kaleratzeko. Baina disko honetan badira bilatutako beste hainbat gauza ere. New Yorkeko lagunekin bildu –Ben Monder (gitarra), Skuli Sverrisson (baxua) eta Kenny Wollensen (bateria eta perkusioa)–, eta sistema analogikoko tresneria erabilita diskoa grabatu du, bere ohiturari jarraituz estudioan zuzenean, Brooklyneko Bedford Studios-etan. Sonoritate sendo, sakon eta beroen bila aritu da oñatiarra, aspaldiko partez, berak sortutako hitzak baino ez erabilita eta horretarako propio egindako musika grabatzeko. Nahasketa Jean Phocasen eskutik egina dator, aspaldiko laguna ere Ruperren grabaketetan. Oinarrizko konbo bat erabili du abeslariak bere baitan zituen gauza asko esateko.
Lobo Eléctrico.

Lobo Eléctrico.

2009-10-18

LOBO ELÉCTRICO otsoa beti mendian

Otsoak kreatura berria du erakusteko: Bi abestiko binilozko singlea. Alde batetik Fantasma, beste aldetik Luna roja. Taldearen ibilbidearen bi garai desberdinetan grabatutako abesti bi, oraingoan bat eginda 7 hazbeteko honetan. Lobo Eléctricok fruitu berria entzulearekin konpartitu nahi du. Guk otsoarengana jo dugu jakin minak ukiturik.
Taldekideak: Eñaut (ahotsa, gitarra eta programazioa), Amancay (ahotsa), Alejo (sinteak), Raul (baxu

Taldekideak: Eñaut (ahotsa, gitarra eta programazioa), Amancay (ahotsa), Alejo (sinteak), Raul (baxua), Diniz (bateria).

2009-10-12

GRISES dantza koloretsua

Ametsak badituzte, denek bezala. Baina orain Grises dira bakarrik. Iluntasunetik argitasunerako bidea egin dute, musika zein irudi aldetik. Iraganeko rock gotikoa, rock elektronikoa da, egun. Alaiagoa eta dantzatzeko aproposa. Zestoakoek estreinako lana argitaratu dute, diskoetxea edo babesa topatzeko. Merezi dute.