entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Rafa Cabeza 2009-10-15

PLAN B

Mundu, action man. Mundu, action man.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Joan den urte amaieran plazaratu zen Plan-B eta Mod Time taldeek elkarrekin atera duten ep singlea. Munduk, Plan-B ko abeslari eta konposatzaileak hitz egiten digu lan honi eta taldearen egoerari buruz.

Mundu, aldaketak egon dira taldean. Zeintzuk dira?
Aratzek, Aitor baxularia ordezkatzen du. Duela pare bat hilabete hasi zen gurekin entseatzen eta jada lau kontzertu eman ditugu berarekin. Orain errepertorioa matxakatzea falta zaigu eta aurrera!


Baxulari lehorte handia dago. Zaila izan al zen Aratz aurkitzea?
Egia esateko, zorte handia izan dugu orain Aratzekin eta lehen Aitorrekin. Oso zaila bait da baxulari onak aurkitzea. Mundua baxulariz beteta dago baina gehienek nahi dutena gitarra jotzea da. Oso jende gutxi dago bere burua baxularitzat jotzen duena eta ia denak taldeetan daude jada. Gure kasuan oso erreza izan zen askotan jo bait dugu Afoniarekin eta hor jotzen zuen orain arte. Deitu genion eta baiezkoa eman zigun.


Zer abenturatan sartuta zabiltzate? Disko berria gertu?
Hemendik aurrera, kontzertuak emateaz gain, disko berria prestatzen hasiko gara. Ez naiz ausartzen epeak jartzen. Kantuak erditzen pasatzen dugun denboraren arabera. Ez dut gustuko gauzak presaka egitea. Diskoa betetzeko kantuak egiteari ekiten diozu eta azkenean kaka bat dira.


Single formatua gustuko duzue ezta? Eroso sentitzen zarete formatu horrekin?
Aurreko gaiarekin jarraituz, uste dut bi kanta on sortu badituzu ez zarela beste hamar egitearen zain egon behar hauek plazaratzeko. Horregatik, single formatua bikaina da. Honek ez du esan nahi, aurrerago, ez direla singleko kantak disko luzean sartuko.


Hitz egidazu grabazioari buruz
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.