entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Sagardantza 2006-02-10

PUNKAMINE “Hurrengo belaunaldiek beteko dituzte psikiatrikoak”

Punkamine Punkamine
Ilusioz eta gogoz, Maci, Jonu, Asel eta Jorge laukoak hamar abestiz osatutako estreinako diskoa argitaratu du berriki Musikeherriaren laguntzaz. Punk rocka eta mezua bateratzen dute, eta generoaren alderdi klasikoan koka genitzake: Sex Pistols, Dead Kennedys, The Adicts, Angelic Upstarts, La Polla, Eskorbuto eta RIP dituzte eragin iturrietako batzuk. Aselek atenditu gaitu.


Nola sortzen da Punkamine?

Punkamine 2003an sortu zen. Musikan esperientzia desberdinak izandako lagunen artean, elkarrizketa paraleloetan, euskaraz punk egiteko gogoaz, punk anarkoaz, haren faltaz... hitz egiten hasi ginen, eta azkenean elkartzea eta zerbait egiten hastea erabaki genuen, urte hartako uda aldera, ezer berririk asmatuko ez genuela argi izanda.

Punkak mina egiten du? Edo eragiten du?

Punkak, eragin baino gehiago, jaso egiten du mina, gizartean dagoen mina. Baina izenak beste zentzu bat dauka. Lehen aipatu legez, garai bateko punk izpirituaren falta sentitzen genuen, eta beraz, batzuek herrimina duten bezala, guk punkamina sentitzen genuen. Hortik Punkamine izena.

Non, nola, grabatu duzue zuen lehen diskoa den hau?

Lagun batek egin digu CDa grabatzeko mesedea, Bilbon duen estudiotxoan. Xanti Punkamineren sortzaileetariko bat izan zen, gero taldea utzi behar izan zuen arren, ikasketak Gipuzkoan egiteko. Eta itzuli zenean grabatzeko aukera eskaini zigun, zerbait egiteko gogoa geneukala zekielako. Oso lan profesionala egin du eta gauza piloa irakatsi digu!

Japonieraz eta portugesez abesti bana sartu dituzue. Zer dela eta?

Arraroa egiten da, bai. Japoniera neure kontua da, garai bateko obsesioa, gura bada. Hogei bat urte nituenean japoniera ikasi, Son Goku eta holako marrazki bizidun eta komiki asko irentsi... eta joan ere joan nintzen Japoniara eta han lagun oso onak utzi. Kanta Tokion ikustea oso erraza den neska mota tipiko bati buruzkoa da, kogyaru. Bestea, ordea, Sao Pauloko lagun baten omenez eginda dago, eta hango fabeletako umeen egoera latzaz berba egiten du, horregatik pentsatu genuen egokiena portugesez abestea zela.

Pilulak aipatzen dituzue behin baino gehiagotan. Zer iritzia diezue drogei?

Gure artean ez da drogarik mugitzen eta ez diegu batere beharrik ikusten. Bakoitzak jakingo du zelan suntsitu gura duen bere burua. “Kontrolatzen” zuen lagun bat baino gehiago geratu da bidetik, eta orain psikiatrikoak hurrengo belaunaldiek beteko dituzte, diseinuzko drogek burmuinak janda. Baina baten batek zentzua ikusten badio, libre da. Dena dela, legalizatuko balira seguruenik hobeto jakingo lukete zer ari diren gorputzean sartzen eta marjinazio arazo bat baino gehiago desagertuko litzateke. Nori interesatzen zaio egoera hau? Nori interesatu zitzaion lehen ere hemen heroina barra-barra ibiltzea? Nor aberasten da eta nor akabatzen?

Dead kennedys-en Kill the poor kantuaren bertsioa sartu duzue. Abestiak gaurkotasuna galdu ez duen adibide gisa edo?

Kanta, Dead Kennedys-en lehen disko oso hura legez, mundiala da, eta harritzekoa da ikustea orain dela hogei urte abesten zutenak zelako antzekotasuna duen gaur egun AEBk sortzen jarraitzen duten egoerarekin. Tristeena da hogei urte barru segituko duela gaurkotasuna izaten. Bush honen atzetik beste batzuk etorriko dira, ez hobeak.



Belaunaldi barria

Ama, ama merienda emoidan
lagunakaz bolatokira ñoan
esaidan flekilloa zelan dekodan
txalupa buruan, hauxe dagola modan.
Hau dok hau, lagunei esatekoa
hamar penko, ta Olentzerok motorra.
Auauau! Eta hau dok nire mundu txikia (…)
Auauau! Zertako borroka, hori dok bide etsia
Auauau! Behar dotan guztia aita ta amak itzia.
Aita, aita, itxi telebista
playstationean ni nok artista
bidali eik pikutara dentista
nik behar dotana dok alkimista.
Dantza lekuan ni nok errege bakarra
Non stop, baina pilulen beharra.
Ama, ama berba ein zuzendariagaz
irakasle aluan zigorra kendu behar jostan
nik egin jonat heuk agindutakoa
pikutara bidali eta esan ixteko ahoa.
Hau laguntza benetan apartekoa
gurasoena lantzeko ene porrota.



2006, OTSAILA – MARTXOA
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Munster Records-ek 30 urte bete ditu. Zorionak!
  • Derrame Rock jaialdia Ourensen eginen da ekainaren 28 y 29an. www.festivalderramerock.com
  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!