entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
SAGARDANTZA 2002-10-19

Makala "90etako azken urteetan jendeak elektronika bakailaoarekin nahasten zuen"

Mikel Makala zarauztarra Mikel Makala zarauztarra

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Sei hilabete luze joan zaizkigu Novophonic diskoetxeak Makala plays Novophonic diskoa argitaratu zuenetik. Berez, Donostiako zigilua hornitzen duten kantu eta proiektuen bilduma bat da, CD-Mix formatuan eta dj baten sesioa bailitzan aurkeztua. Sukaldari buru Mikel Makala zarauztarra ageri zaigu, berak nahastua eta aukeratua baita soinu-entsalada hau. Diskoa argitaratzear zuela, bira bati ekin zion bere lana zein Novophonic-en proiektuak erakusteko, Euskal Herrian lehendabizi (Gasteiz, Bilbo, Elorrio...), Estatuan ondoren (Madril, Bartzelona, Zaragoza...) eta Europan barrena azkenik (Suitza, Berlin, Praga...).


Zein da biraren inguruan egiten duzun balantzea?

Nahiz eta gu oso txikiak izan, Alemanian badago jendea ezagutzen gaituena. Aurretik joan izan gara bai ni bai P3z eta baita Charly ere, eta dendetan geure diskoak ikusi ditugu. Orduan, diskoak ailegatuta, egokia zen emanalditxo batzuk egitea. Han zigilua aurkeztu genuen. Etxeko disko orokor guztiak eta baita ere argia ikusi ez duten Novophonic-eko beste produktu batzuk eraman nituen maletan jendearen erreakzioa zer nolakoa zen ikusteko. Trio Kempes proiektu berriaren abestiak jartzen zenituenean jendeak onartzen zituen, baina gero, Digi Onze edo Kamping Gaz jartzerakoan, jendeak ezagutzen zituela ikusten zenuen. Flipatzen duzu eta hori nahikoa pozgarria da guretzako.

Abuztuaren hondarrean Alemaniako Popkomm jaialdian ere izan zinen.

Dei bat eduki genuen SGAErena. Kaixo, Makala? Aukeratu zaitugu Electronic spanish perfomace emanaldian parte hartzeko. Niri bost Spanish-ena. Eurovisin elektronikoa edo underground-a balitz bezala deitu ziguten (irriak). Brometaz aparte, ohore handia da. Gurekin batera, Wagon Cookin, Ander Beat... aukeratu zituzten. Esperientzia ona izan zen eta promozio aldetik, bai pertsonalki bai gure zigiluarentzako, oso ondo joan zen.

Nola sortzen da diskoa egiteko ideia?

P3z-k eta Charlyk esan zidaten: Zure momentua da, zerbait egin beharko duzu zigiluarentzako, bada unea bigarren bilduma bat egiteko. Novophonic 94an jaio zen eta 97an lehen bilduma egin genuen... Hola sortu zen eta apirilerako CDa kalean zen jada.

Musiken aukeraketa egiteko zer irizpide erabili zenuen?

Novophonic-en bigarren uzta erakutsi nahi nuen, hau da 98tik 2002ra egin ziren lan, erremixak eta kolaborazioak. Talde guztiak daude, lehengoak eta berriak, Trio Kempes eta abar. Bestalde, nire ikuspuntua disko jartzaile bezala erakutsi nahi nuen. Esate baterako, sesio baten modura dago egina. Tempoari dagokionean, hasieran lasaiagoa da: reggae, soul, trip-hop, hip hop..., eta pixkanaka gora doa erritmo aldetik: break beat, drum and bass...

Saio batean zaudela, teknika berezirik erabiltzen duzu?

Nire teknika saio berean estilo ezberdin asko erakustea da. Paisai oso zabala egitea gustatzen zait. Dj batzuek bi-hiru ordu ematen dituzte house edo hip-hopa bakarrik ipintzen. Ni musika estilo guztiak jartzen saiatzen naiz, abesti potoloak eta onak jartzen. Teknika garrantzitsua da, baina askoz garrantzitsuagoa da abesti bortitzak eta onak jartzea.

Euskal Herrian elektronikaren munduan ibili zaretenok sentitu al duzue jendeak ulertu ez zaituztela?

Hombre... orain dela urte batzuk... bai... Baina, alde batetik, hori interesantea zen ere. Guretzako underground izatea beharrezkoa da. Ezin da estilo batekin hasi eta berehala jendeak harrera handia edukitzea. Gauzak pixkanaka egin behar dira eta badakigu edozein istorio berrirako denbora behar dela. Niretzako nahaste handiena 90ko hamarkadako azken urteetan gertatu zen, jendeak elektronika bakailaoarekin lotzen baitzuen.

2002, URRIA-AZAROA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.