entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2015-06-18

Ekhi Erremundegi (EHZko komunikazioaren alorreko kidea) "Inguruan diren beste festibal komertzialek, enpresa pribatuek diruz akuilaturik egiten dutena, guk auzolanean egiten dugu, laguntzaileen indarrez eta herri proiektu bat oinarri hartuz"

20 urte, urtero sortzen! 20 urte, urtero sortzen!
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 20. edizioa uztailaren lehen asteburuan eginen da Lekornen. Ez da marka txikia, musika festibal komertzial erraldoiez inguratuta 20 urtez bizirautea eta, are, etorkizunari begira lan egiteko ilusio eta gogoz beteta segitzea. Horregatik, 1996. urtean (Entzun! sortu zen urte berean portzierto) martxan jarri zen jaialdiko egungo antolatzaileengana jo dugu, urteurrena nola bizitzen ari diren jakiteko. EHZko Komunikazioaren alorrean aritzen den Ekhi Erremundegik erantzun ditu gure galderak.


20 urte! Ospatzeko asko izanen duzue ezta? Edo beste moduz erranda, pozarren egonen zarete...
Festibala sortu zutenean inork espero al zuen 20 urteren buruan oraindik urtero milaka jende bilduko zituen ekitaldi bat izaten segituko zuela? Guretzat, urtebetetzea bete ahal izatea bera, garaipen bat da, guk proposatzen dugun ereduaren garaipen bat. Inguruan diren beste festibal komertzialek, enpresa pribatuek diruz akuilaturik egiten dutena, guk auzolanean egiten dugu, laguntzaileen indarrez eta herri proiektu bat oinarri hartuz. 
Era berean, horrelako urtebetetze batera iristean ohikoa den bezala, atzera begirada bat egiteko aukera ere bada. Gaur egun EHZren antolaketan dabiltzanak, EHZ abiatu zenean sortu berriak ziren. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den tresna bat da, Ipar Euskal Herriko herri dinamika indartu duena. Auzolanean oinarritutako festibala da EHZ, osoki laguntzaileek aitzina eramaten dutena. 20 urtez, herri mugimenduaren eskola izan da.

Gaur egun EHZren antolaketan dabiltzanak, EHZ abiatu zenean sortu berriak ziren. Belaunaldiz belaunaldi transmititu den tresna bat da, Ipar Euskal Herriko herri dinamika indartu duena

Hala ere, ibilbidea ez da erraza izan. Lan handia egiteaz aparte, zein izan da sekretua 20 urte bete ahal izateko?
Herrian eta bere lurraldean txertatua den eragile bat izatea eta autokritikaz jardunez uneoro proiektua berrikusi eta bultzada berri bat emateko gai izatea. 20 urte, urtero sortzen lema hautatu dugu 20. urteurrenaren ospakizunarentzat, gure ustez EHZren bi hamarkadetako ibilbidea laburbiltzen duelako. Sortzaileak izan gara, arlo anitzetan berritzaileak izan garelako (ingurumenari begira eginiko pausoak
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Lekua, eszenatokiak, zerbitzuak, akanpalekua, tokiko janaria...

 "Hirugarren urtez Lekorneko (Lapurdi) Garroa gazteluaren eremuan izanen gira

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.