Pierrot.
Pierrot izen artistikoaren atzean, Jon Urrutia musikaria ezkutatzen da. Azken boladan han-hemen dabil, geldiezin, Traces of Live izenburuko bere estreinako EPa aurkezten. Bost kantu bildu ditu lan honetara, folkaren bidetik eta ingelesez kantatuak.
Aurretik hainbat taldetan ibilitakoa bada ere, bakarka egin du salto plazara. Berak dioen bezala, "jarleku txarreko ipurdia dut".
Nor da Pierrot? Nor ezkutatzen da ezizen horren atzean?Pierrot