entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Mikel Lizarralde 2006-06-17

SEXTY SEXERS rock & rollaren errepidean

Rocka eta garajea Rocka eta garajea
Rock & rolla daramate zainetan. Borborka. 70eko hamarkadan Blue Oyster Cult, Led Zeppelin eta UFO gisako taldeek piztutako sua zaintzen dute, baina rockak ordutik hona izan duen bilakaerari bizkarra eman gabe. Sexty Sexersek rock & rollarekiko grina du, eta ederki erakusten du bere lehenengo diskoan (Gaztelupeko Hotsak). Gazteak dira Mike Strangelove (ahotsa), Electric Child (gitarra), Jazz Suicide (gitarra), Loverman (bateria) eta Freezer (baxua). Gazteak baina pasio handikoak, abeslariak erakusten duen moduan.


Sexty Sexers baino lehen Ameba izan zineten. Taldekide berak zaretela kontuan izanik, zer aldatu da izena aldatzeko?

Bi faktore egon dira. Alde batetik, jakin genuen bazeudela beste talde batzuk izen berarekin. Bestetik, orain dela bost bat urte sortu genuen taldea, eta garai hartan ez genuen ildo musikala oso definitua. Orain finkatua dago, baina prozesu bat egon da. Eta Ameba izena apur bat anbiguoa gelditzen zen; ez zuen definitzen egiten duguna eta garena. Sexty Sexersek, aldiz, beste izaera bat du.

Rock & rollari oso lotua

. Bai, rock & roll izaera hori islatu nahi genuen. Route 66-ren ikonoari tiraka eta sexu hitzarekin jolastuz sortu zen Sexty Sexers.

Nola iritsi zarete disko honetara?

Beti ari gara kantuak egiten eta, ondorioz, horiek nonbaiten erregistratzeko ordua iritsi zitzaigun. Aurretik maketak genituen grabatuak, baina denborarekin ikasten joan gara, talde gisa hazten eta kantu hobeak egiten, eta horrek eraman gaitu baldintza hobeagoetan grabatzera. Sortu zitzaigun Garate estudioan grabatzeko aukera eta hara joan ginen. Guk hartu genuen diskoaren ardura eta dena bukatua zegoela jo genuen diskoetxeetara. Eta zortekoak izan gara. Baina inork nahi izan ez balu, guk aterako genuen diskoa. Arazorik gabe.

Diskoan nabarmena da, beste ezeren gainetik, 70eko hamarkadako hard rockari diozuen miresmena. Hortik abiatu zarete?

Niretzat hor dago zuku guztia, gerora egin den guztia
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.