entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Iba 2006-06-20

SKALARIAK

Skalariak Skalariak
Hamar urte. Bost disko. Eskarmentu handia. Aurreko hiru diskoek osatzen zuten trilogia amaituta, aro berri bati ekiteko indarrik ez zaie falta. Itxaropenez ekin diote gainera. Ereindako fruituak jasotzen ari diren honetan (Txilen izan dira berriki eta Victor Jara estadioa bete zuten) olatua probestu nahi dute urrunago heltzeko. Hiart Leitza Skalariak-eko kideak kontatu digunez, proiekturik ez zaie falta.


Bosgarren diskoa. Aurreko lanekiko ezberdintasunik?

Aurreko lanen jarraipena da. Lau disko ditugu aurretik. Bigarrenarekin trilogia moduko bat hasi genuen (Klub Ska, En la calle eta Radio Ghetto) eta laugarrenarekin itxi. Beraz, bosgarren disko honekin zerbait berri irekitzen ari garen sentsazioa dugu. Oinarria betikoa da, ska musika, agian ukitu latinoago batekin. Garapena ere antzemangarria da. Hamar urte daramagu jotzen eta horrek ere bere isla du disko honetan.

Luz Rebelde izena jarri diozue diskoari.

Luz Rebelde arestian aipatutakoagatik. Aro berri bat zabalduko dugu lan honekin. Ate berriak zabaltzen ditugunean iluntasunari beldur izaten diogu, baina guk itxaropenaren argia sumatzen dugu. Argi bihurria edo errebeldea da gainera, eta hortik izenburua.

Abestien letretan ere aipamen bat baino gehiago egiten diozue argi horri.

Abesti batzuek (Coraz
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.