entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2008-02-11

SKALARIAK Skaren beharginek

10 urte musika egiten 10 urte musika egiten

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Skalariak-ek bere jarduna eten egin du. Hamar urteko ibilbide zoroaren ondotik, bi urteko atsedenaldia hartzea deliberatu dute. Planeta erdia bisitatu ez ezik, estudioko bost disko luze argitaratu dituzte eta labetik atera berri den zuzeneko disko bikoitza: Ska Republik Concert, DVD batez lagunduta datorrena. Lan txukuna inondik inora hamar urteko jarduna behar bezala ixteko. Juantxo Skalarirengana jo dugu taldearen etorkizunaz eta lan berriaz galdetzeko. Hau da kontatu diguna.

Zein da Skalariak-en etorkizuna? Behin betiko agurra da edo atsedenaldi luze baten hasiera?

Printzipioz bi urteko atsedenaldi baten gisara hartu dugu. Eta printzipioz diot, ez dakigulako denbora gehiago edo gutxiago izanen den. Garbi dagoena da 2008an ez dela birarik egonen, Ska Republik Concert Ska Republik Tour-aren kolofoia delako. Ohikoa denaren alderantzizkoa egin dugu, diskoaren aurkezpen bira berau merkaturatu baino lehen.


Skalariak gabezi bati aurre egiteko sortu zenuten. Musika jamaikarra ezagutarazi eta hutsune hori betetzea izan zen hasierako asmoa. Azkenean aldiz, zuen ogibidea bilakatu zen; are gehiago, zuen bizitza bihurtu zela esango nuke. Zer ekarri dizu taldeak? Zer eman?

Bai, bai, nire anaia Peio eta biok horrela egin genuen hasieran. Ordutik gauza asko gertatu dira
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.