entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Ion Etxebarria 2010-10-17

SOKAIDE, oinak ortozik eta dantzan

Sokaide. Sokaide.
Euri Ttanttak, Amaiur, From Lost to the River eta bestelako taldeetan aritutako lagunek osatzen dute Sokaide, hasiera batean biolina (soka) eta trikiaren (airea) arteko nahasketa gisa sortutako proiektua. Gaur egun, bateria, gitarra, baxua, ahotsa eta aipaturiko bi horiez gain, txalapartak, albokak eta perkusioak ere presentzia dute taldean, horrela abestiek sentimendu eta indarra irabaziz. Sokaiden musikaz gain, dantzak ere badu bere protagonismoa, zuzenekoek kolore ezberdinez atonduz. Udaberrian Ortozik diskoa argitaratu zuten eta berriki, Bartzelonako EHSona euskal musika jaialdia irabazi dute, gaixo samar aurkitzen den euskal folka alaitasun batez berpizteko prest dauden azken adierazpena. Honatx Urko biolin joleak, Igon trikitilariak eta Naroa abeslariak Entzun!-i esanikoak:

Hilabete batzuk pasa dira Ortozik taldearen lehen diskoa kaleratu zenutela. Nolako harrera izan du?
Emaitza oso ona izan da eta eginiko lanarekin oso pozik gaude. Batzuetan zailena eginiko lana disko on batean islatzea da, eta gu horrekin ere pozik gaudela esan dezakegu. Apirilaren amaieran aurkeztu genuen Ortozik diskoa eta dagoeneko bigarren edizio bat egin da Durangoko Azokarako. Gaur egun, CDak desagertzear daudela diote musika oso erraz eskura daitekeelako. Beraz, argitaratutako ale ia gehienak saldu izanak asko pozten gaitu.


Diskoa 2009ko abendua eta 2010eko urtarrila bitartean grabatu zenuten. Taldea zazpi lagunek osatzen duzuela kontutan hartuz, eta diskoan bost kolaboratzaile ezberdin izan zenituztela, nolako esperientzia izan zen grabaketarena?
Kar, kar, kar, oso esperientzia ona! Hotz handia pasa genuen egun haietan, Urdu
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.