entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Sound System 2005-06-18

STARLITES maitasunaren bidean

Starlites Starlites
Estatuan egiten den musika jamaikarraren beteranoak dira Starlites. Banana Boats taldean ibilitako jendeek 90eko hamarkadaren amaieran ska, rocksteady eta early reggae doinuak zabaltzeko asmoz osatu zuten taldea, eta dagoeneko, errioxar hauek hirugarren diskoa aurkezten ari dira. Ardoaz bustitako jamaikar gutiziak dastatu nahi? Ezequiel mintzatu zaigu taldearen disko berriari buru.
Roads of love (maitasunaren bideak) izenburua jarri diozue diskoari eta maitasuna hitza da diskoan zehar gehien errepikatzen den hitza. Zergatik?

Diskoaren kontzeptua maitasunean oinarrituta dago, kantu bakoitzak harremana du maitasunarekin eta gai horren bueltan osatu dugu disko osoa.

Maitasun mezu horiek zabaltzeko garaian ingelesa erabili duzue. Zergatik hizkuntz hori?

Jamaikar musika egiten saiatzen gara eta jamaikarrek ingelesez abesten dutenez, guk ere hizkuntz hori musika hau egiteko aproposena dela pentsatu dugu. Jamaikar doinura ahalik eta gehien gerturatu nahi dugu eta gerturatze prozesu horretan hizkuntzak garrantzi handia du, nahiz eta tarteka hanka sartzeren bat egiten dugun hizkuntzarekin.

Starlites taldeak kaleratzen duen hirugarren diskoa da hau eta egia esan, nahiz eta oinarrian estilo bera mantentzen duzuen, aurrekoekin desberdintasun nabarmenak aurkitu ditugu. Aldaketa horretan zerikusi handia izango zuen Roberto Sanchez teknikariaren lanak ezta? (R. Sanchez BDF, Loud & Lone, Lone Ark, Nortones... eta hainbat taldetan aritutakoa da).

Izugarria. Maisua da Roberto. Asko lagundu digu diskoa grabatzerako orduan eta eman dizkigun aholkuek disko ederragoa egiten lagundu digute. Teknikoki aditu handia da eta horretaz gain, ahotsak sartu eta konponketa batzuk egin dizkigu kantuetan. Asko ikasi dugu berarekin.

Aldaketak aipatzen genituen arestian; musikalki agian reggaeagoa atera zaizue diskoa?

Bai, hasieran egiten zen reggaea
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.