entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Ion Etxebarria Kortabarria 2014-04-09

Viva Bazooka Sua darion biko instrumentala

Hasier eta Rafa. Zuzenak, gezia bezala. Argazkia: VB. Hasier eta Rafa. Zuzenak, gezia bezala. Argazkia: VB.
Hasier eta Rafa, Rafa eta Hasier. Modu instrumentalean, 2012. urteaz geroztik gitarrari sua atera eta bateria astintzen duen Gasteizeko bikoa. Orain arte ekoitzitako abestiak biziak dira, post-punkaren lurraldetik harago, erritmo azkarrekoak, eremu eta atmosfera ezberdinen arteko jolasa. Zuzenekoak, guzti honen erakusle gozagarriak dira. Hemen sei kordak dantzan jartzen dituen Hasierrek Entzun!-i esandakoak.


Gasteiz eta inguruetan ezagunak zarete. Baina, aurkeztu zuon buruak Entzun!en irakurleei. 
Rafa eta biok 2010 amaieran ezagutu genuen elkar, kasualitatez. Rafa paraguaiarra da eta egia esan, denbora gutxi zeraman Gasteizen. Ez zuen hiriko musika eszena askotxo ezagutzen, baina gogotsu zegoen zerbait egiteko. Momentu hartan, Erizo taldean nenbilelako ezagutzen ninduen eta pare bat alditan geratu ginen lokalean elkarrekin inprobisatzeko. Lehen unetik ikusi genuen elkarren artean kimika ona zegoela. Hala, eta jakinda Erizo azken hilabeteetan zela, Viva Bazooka izango zen horretan lanean hasi ginen, nahiz eta 2012ko urtarrilera arte ez ginen hasi astero entseatzen.

Zergatik biko formatu instrumentala? 
Argi genuen edonon edonola jo zezakeen taldea izan behar zela Viva Bazooka, material guztia azkar eta merke grabatu eta ekoiztu zezakeen taldea. Eta bestalde, kolaborazioei esparrua utzi eta moldatzeko gai izango zena ere. Bi hauek ziren bikote instrumentala osatzeko arrazoi nagusienak.

Adelante punk, bailame el d
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.