entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

SAGARDANTZA + C. EKISOAIN 2002-10-12

THIEVERY CORPORATION eremu zabalak

Rob Garza eta Heric Hilton, edo "Thievery Corporation" Rob Garza eta Heric Hilton, edo "Thievery Corporation"
Elektronikaren alorrean urteko ekoizpenik inportantenetako bat aurkeztu berri dute Rob Garzak eta Heric Hiltonek. Azken urteotan euren eragina etengabean hedatuz joan da mundu zabalean, nahiz eta komunikabide handien lagun-tzarik jaso ez duten. Orain, lan berri batekin datoz, The richest man of Babilon, benetako harribitxia, bikaina eta elegantea, non, betiko moldez, hainbat generori erreberentzia egiten dieten.


Eremu zabaletan igeri egitera usatua da Thievery Corporation, zabalak baitira bikote honek baliatzen dituen soinu eta estiloak bere musika egiteko. Rob Garzak eta Eric Hiltonek leun eta samurki tratatu izan dituzte orain arte argitaratutako lan guztiak, latin jazzari, bossa novari nahiz ekialde urruneko soinuei zor dieten mirespena arnastu ahal delarik nota bakoitzean. Hala gertatzen da kaleratu duten azken disko luzean ere, The Richest man of Babilon, non Garzak eta Hiltonek beren emozioak eta sentimenduak bideratzeko hainbat genero baliatzen dituzten: rocka, psikodelia, duba edota soinu latinoak, musika brasildarra, afro-kubanoa, jamaikarra eta persiarra tartean. Aurretik doa, entzuten den oro elektronikak harilkatua dela, nahiz eta ahantzi ere egiten dugun askotan elektronika-disko bat entzuten ari garela. Eta zaila da modu berean, horren koherentzia handiaz hainbeste genero nahastea saiakeran ito gabe. Eta Thievery Corporation ez da inoiz hondoratu. Hiru lan besterik ez, euren abilezia azpimarratzeko: Sounds from the Thievery Hi-Fi, The Mirror Conspiracy eta Verve-ren katalogoaren berrirakurketa diskoa: Sounds from the Verve Hi-Fi. Entzunek Thievery Corporation-i elkarrizketa egin dio. Honatx emaitza.

Zein da disko berriaren soinu ekarpen nabariena?

Heldutasuna.

Hainbat hizkuntza sartzeaz gain, ematen du gero eta garrantzi gehiago eskaini diezuela abestien letrei. Funtsean, zer da zuen abestiekin esan nahi duzuena?

Kantuetako letrak gero eta pisu gehiago ari dira hartzen. "State of the union" eta "Richest man" abestietan esaterako, kontzientzia politikoa eta soziala nabarmena da. Egungo giroa dela eta, apur bat erreflexioboago jokatu nahi izan dugu.

Noiz eta nola sortu zen zuen arteko erlazio musikala?

1995ean elkar ezagutu ginen, biona zen lagun batek aurkeztu ondoren. Gure eragin musikaletaz mintzatu ginen, zeinak garai horretan ez ziren egungo musika eszenan daudenak. Beraz, gu saiatzea erabaki eta musika egiteari ekin genion. Eta hemen gaude ia zortzi urteren buruan.

Nondik datorkizue bossa nova edo jazz latinoa bezalako erritmo beroen zaletasuna?

Musika hau beti fina, ederra eta polirritmikoa izan da. Musika honetaz inguratua hazi nintzen, baino gerora berreskuratu egin nuen, nire nerabetasunaren azkeneko urteetan.

Zuen musikak ere Ekialdeko kulturen ukituak ditu. Nahiko aldenduta dauden musika ezberdinen arteko topalekua izan daiteke elektronika?

Nik uste dut musika guztiak direla kultura, idei eta estilo ezberdinen isla. Are gehiago, elkarri eragiten diete, nahiz eta Elvis izan, Manu Chao edo Joao Gilberto.

Nora doa beraz musika elektronikoa?

Gu guztiok joan behar dugun toki berdinera.....INFERNURA (brometan ari naiz).

Zein da zuen abestiak sortzeko eta konposatzeko bidea?

Abesti guztiak modu ezberdinean garatzen dira, horregatik hain zuzen nik asko disfrutatzen dut musika egiteko erabiltzen dugun metodoarekin. Inspirazioa hainbat lekuetatik etortzen ahal da; erritmo, instrumentu, beats edota ahots batetik. Edonondik.

"Sounds from the Verve Hi-Fi" diskoan bada arkeologia musikala egiteko nahia, hau da, gazte jendeak ezagutzen ez dituen hainbat artista berreskuratzeko helburu bat?

Norbaiti gogora ekarriko bagenio musika mota hau, atenporala dena, hori soilik gauza polita izanen litzateke guretzako.

Nondik ibili zarete musika jartzen?

Leku guztietatik. Gehiegi dira hemen esaterako eta gainera orain ez dut nostalgikoa jarri nahi.

"Mirror Conspiracy"k izan zuen harrera ona ikusita, zer nolako aukerak ikusten diozue orain aurkezten ari zareten lan berri honi?

Guk gehiegi ez itxarotea nahigo izaten dugu, horrela gehiago disfrutatzen da.

2002, URRIA-AZAROA
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!