entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
XEBAX 2004-08-09

TZESNE soinu asmatzailea

Tzesne Tzesne
Auto ekoitzitako diskoa kaleratu berri du. Bere kontzertuak sentsazioz betetzen dira, soinu harresi ikusezina sortuz. Emozio koltxoiak batzuetan eta gainbehera doan errealitatearen irudi distortsionatuak besteetan. Xabier Erkiziarekin batera ere aritu da uhin apurtzaile gisa. Bere jakinduria Tanta proiektuaren esku jarri du, Joxi Ubedarekin (Batzuk/Bukaera), Patxirekin (Batzuk) eta Mantxirekin (Humus) batera. Bad f-Lineren melodiak apurtu ditu haien kanta baten nahasketa eginez. MartikotaGaraten konpas deszifra ezinak egin ditu eta Karl Toones Band-ekin ere kolaboratu du. Orain bere aurreko taldearen, Guturalen, CD bikoitza kaleratu berri da (irakur Entzun! 37), desagertutako Taboo eta Why not? taldeetako jendearekin. Bonberenea Ekintzak-ek kaleratu du lana. Musikaren ameslaria, artista industriala, distiraren punka: Tzesne.


Guturalen lana kaleratu berri da, baina zu Tzesneren azken lanean ari zara buru belarri.

Guturalen bilduma bikaina da. Pena da taldea desegin zela eta jada ez dela arrakastaz gozatzeko inor geratzen (kar, kar, kar!!). Txantxak alde batera utzita, beste jende bat dago disko horren atzean eta horiek ari dira diskoari aterabidea ematen. Kraken-ekin ez da hori gertatzen, eta orain da aterabidea emateko unea, fresko dago eta. Esperientziak erakutsi digu gauzak berehala herdoiltzen direla.

XX. mende erdialdeko soinuak, naiz eta baliabide teknikoak ezberdinak izan, gaur egungo oinarri bera mantentzen al du?

Honetan hasi nintzenean, eta maila batean nire ezjakintasunagatik, ez nuen aurreko erreferentziarik, tristea zen gogoeta egiteko gelditzeko aukerarik ez izatea! Ustekabean soinu aktibista korronte batekin topo egin nuen eta bat gentozen planteamenduetan. Nik haien lanarekin jarraitu nahi dut. Gauza beretara iritsi gara bide eta bitarteko ezberdinak erabilita, eta elkar ezagutzeak indartsuago egingo gaitu.

Zure sorkuntzaren oinarri zu zeu zara, baina batzuetan laguntzaileak ere izaten dituzu inguruan.

Ima Paralux proiektuaren alde bisuala diseinatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen da. Topaketa hauetatik sortzen den materiala zuzenekoetan erabiltzen dugu.

Sorkuntza bakoitza disko kontzeptual bat al da?

Bai. Lan batetik bestera tartea izaten da eta tarte horretan gauzak gertatzen dira. Gertaera horiek soinu bidez islatzen ditugu.

Cuchara kaleratzeko grabaketa ordu asko egin zenituen, baina azken emaitza 38 minututakoa da. Orain arteko lanik neketsuena izan al da?

Biziki maite dut disko hori. Elkarrekin ordu asko eman genituen, bai grabaketan eta bai edizio lanetan. Une hartako erronka izan zen, baina gerora izan dira beste batzuk eta askoz zailagoak. Ez da beharrezko gauzak galbahetik pasatzeadena aldatzen da besteak zuk sukaldatutakoa dastatzera gonbidatzen dituzunean. Hor sartu behar da, nire ustez, xehetasuna. Cuchara zopa lodi eta nekagarria izan daiteke, baina tamainan

Soinu artearen jaialdietan ohikoa zara. Zein duzu gustukoen?

Ertz-en ikasi dut gehien eta oso gustura izan naiz. Oso gauza onak eskaintzen dituzte. Hala ere, argi utzi nahi dut ez dudala bat bera ere baztertzen.

Soinu artista asko dabil azken aldian. Zein duzu gustuko?

Hurbilenekoak aipatuko ditut, haiekin baitut harreman gehien eta ongi baitakit zeinen gaizki pasatzen duten. DJ Amsia eta Tusri gaztea. Xabier Erkizia ere, baina bera beste kapitulu bat da.

Azkenaldian txibi erraldoiak zure inspirazio iturri dira. Lan hauek girotzeko zein da zure ikuspegia?

Irakurtzen eta pelikuletan ikusten dudana hartzen dut oinarritzat. Beste pertsona batzuen barruko mundu aberatsean bila ibiltzen naiz, eta haien beldurrak nire bihurtzen ditut eta soinu istorioak asmatzen ditut, beste pertsona batzuen imajinazioa pizteko.

Programa eta tresna berrien asmakuntza ona izango da zuretzat, ezta?

Oso dibertigarria da, orduak ematea programa baten tripetan ibiltzen.

Sorkuntza, grabaketa, edizioa, banaketa, zabalkundea Lan galanta pertsona bakar batentzat, zu zeu arduratzen baitzara guztiaz. Diskoetxeren baten laguntzarik gabe eginiko lan honek merezi al du?

Nahi nuke bestela izatea, baina uste dut nik egiten ez badut ez duela inork egingo. Zeu zeronek egin, hori ere dibertigarria da niretzat, eta uste dut badela komunikaziorako biderik. Artisauen antzeko lana da, urratsez urrats egin beharrekoa. Maitasun handiz egin daiteke eta emaitza onak lor daitezke. Gakoa banatu nahi den kopia kopuruan datza, horrek ahalbidetzen dizu aurrera egitea, zure lana ezagutaraztea eta ondorioak ateratzea.

Nola doaz lana Europan zabaltzeko asmoak?

Egin beharreko erronka da, diskoetxeekin harremanetan jarri, beste publiko baten aurrean jo, beste pertzepzio bat sumatu. Badago zerbait

2004, ABUZTUA-IRAILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.