entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Gartzia 2010-10-19

ZAIN piraten istorio bat

Zain taldea. Zain taldea.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskadi Gazteako maketa lehiaketako aurtengo irabazle Zain taldeak, bere lehen diskoa merkaturatu du, XXI. Mendeko Piratak (Baga Biga, 2010). Berriztarrek argi dituzte ideiak, eta betidanik jo nahi izan duten musika egiten dutela diote. Pop energetikoa, egun ilun bat argitu dezakeen disko horietako bat, den dena abiadura azkarrean gertatzen dena.

XXI. mendeko pirata eta marrazoen estetikarekin datozkigu Zain taldekoak, gorbata eta guzti, gogor kritikatuz egungo gizartea, besteak beste, BBK Live-ko kontzertuan VIP eremuan gertatu zitzaiena. Entzun bestela 2010/07/10 abestian kontatzen digutena.


Kontaiguzu taldearen historia, noiz sortu zen, taldekideak, zein zen zuen hasierako asmoa...
Zain, 2005/2006ko neguan sortu zen Berrizeko lau lagunen bitartez. Asier eta Unai klaseko ordu hilak apaintzeko isilik abesten zuten kantuei forma emateko batu ziren. Justo Berrizko gaztetxien ikasten zebilen bateria jole gazteari, Frouferi proposatu eta martxan hasi ginen. Aste pare baten, Asierrek At! musika taldean berarekin jotzen zuen Alberto erreklutatu egin zuen eta orduz geroztik gara Zain.


Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi duzue, nola eta zergatik aurkeztu zineten lehiaketara?
Zergatia, gehien bat bizi guztian entzun dugun maketa lehiaketa dalako, gainera premixo handixe duelako eta beti probatiarren ez. Egia esanda, urte biten maketa entregetako data pasau jakun eta hirugarrenean akordatu ginen bidaltzeaz. 10 kantuko maketa sobre baten sartu eta holantxik bialdu genuen. Beti pentsatu dugu arina bialdu bagendun ez ginela hemen egongo.


XXI. mendeko piratak (Baga Biga, 2010) duzue disko berria, gustura emaitzarekin? Nolakoa izan da sormenezko lana eta gero grabazioa?
Emaitza uste dugu ona dala, kontutan hartute nahiko estu ibili garela denbora aldetik, gehien bat sormeneko lanean sakontzeko. Oso gustura bai, ez gara kexatuko. Estudio onenetariko baten ibili gara (Lorenzo Records), Aitor (Ari
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.