harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



Adio kontzertuaren afixa.

NUN zazpi bizitzak intentsitatearen arrastoan agortu zituen taldea

Zortzi urteren bueltan, Bizkaiko Nun taldeak desegiteko erabakia hartu du. Agur esateko, adio kontzertua eman zuten 2010eko martxoaren 6an, non eta 2003an beren lehen lana grabatu zuten leku berean, Gorlizeko Zehatz Kultur Elkartean alegia. Kontzertura agertu zirenei beren estudioko azken lana oparituko zieten, zazpi kantuz osaturiko agurra. Entzun!ek Xabier Doncel baxu jotzailearengana jo zuen agurraren nondik norakoak azaldu ziezazkigun.
Sagardantza


Angerreko taldekideak.

ANGER boterearen sedukzioari stop

Bost urte pasa dira Biluztu kaleratu zutenetik, taldearen estreinako lan luzea. Baina ez dira geldirik egon: kontzertuak, MusikHerria, Ikasle Abertzalearen 20. urtemugako abestia... Horrek taldearen doinuetan aldaketa ekarri du eta bilakaeraren fruitua dugu Sedukzioaz.
Ion Etxebarria


DJ Dusty.

DJ DUSTY jazz musika eta esnea

Jazz&milk diskoetxea katalogo interesgarria egiten ari da. Dusty da arduradun nagusi. Alemaniako Munich hiriari indarra ematen dio eta bertako eszenak momentu ona bizi du. Chris Dusty-rekin hitz egin dugu, gaur egungo funk, soul eta jazz doinuek bete dituzte elkarrizketa.
J.L.


Kaleginez, Sakantik zerura.

KALEGINEZ atea ireki nahian

Asko dira eta gutxi batzuk izaten dute bozgorailuen babesa. Hain zuzen ere, komunikabideek, zenbait eragilek eta mugimenduk baldintzatzen dute talde hasiberrien oihartzuna. Noski, Euskal Herrian gauza bera gertatzen da. Nafarroako Kaleginez taldeak Bueltarik Gabe estreinako lan duina aurkeztu zuen pasa den urtean, baina ez dute bozgorailu horien babesik izan. Hortaz, existitzen ez direla dirudi. Errealitate triste horri aurre egiteko tartea egin diegu gurean.
Inaxio Esnaola


KenZazpi momentu goxoa bizitzen ari da.

KEN ZAZPI “Trantsizio garaia da, eta trantsizioan geldi dagoenak galtzen du gehien”

Buru belarri Euskal Herriko biran murgilduta harrapatu dugu Eñaut Elorrieta. Saio bat baino gehiagoren ondoren, azkenean tarte bat eskaini digu Ken Zazpiko abeslariak –bere ahots garden eta beroa bustiagoa dirudi telefonoaren haritik bestealdean–. Aurten, Durangon disko gehien saldu duen taldearen hurrengo lanak badu datarik: uda partean grabatu nahi dute Los Angelesen Rafa Sardina ekoizlearekin eta urte bukaerarako kaleratzea espero dute. Beraz, azken zuzenekoa autoekoizteko gernikarrek sortutako Argiak zigiluak datorren Durangoko edizioan ere zer esana ematea espero dugu. Honek hasi baino ez du egin...
Myriam Garzia


Erizoren danborrak. Arg: DosPorDos.

ERIZO “Txiroek alaitasunari eta esperantzari abestu egiten diete eta guk gustatzen ez zaigunaren inguruan egiten dugu”

Erizo Gasteizko taldea da. Lau kidek osatzen dute: Asier (gitarra eta ahotsa), Mikel (baxua eta ahotsa), Aritz (bateria) eta Álvaro (baxua) eta Euskal Herriaz gain, Madril, Bartzelona, Zaragoza eta Lisboa bezalako lekuetara heldu dira haien musikarekin. Disko berriaren grabazioan pentsatzen ari dira; hemendik ekainera gertatuko den zeozer izango dela aitortu digute musikariek. Gasteizko Gora tabernan Entzun!-i elkarrizketa eskaini diete haien preferentzia musikalak eta proiektuak zehaztuz.
Maider Lacalle


KEPA JUNKERA ameriketako ahots gertukoak

Amerikako Euskal Diasporari eskaini dio Kepa Junkerak azken lana, “Kalea” (Warner, 2009) diskoa. Euskal kantutegi zaharra oinarri duen trilogiaren bigarren zatia, aurreko urtean kaleratu zen “Etxea” (Warner, 2008) diskoaren oinordeko eta hurrengo urtean argitarako den “Herria”-ren aitzindari dugu azken hau. Amerikako 82 artistek parte hartu dute, musikari eta abeslarien artean, Bilbo, Buenos Aires, Caracas, La Habana, Mexiko, Lima, Oakland, Rio de Janeiro, Sao Paulo eta Seattlen egindako grabazioetan. Proiektu honetan kolaboratu duten musikari eta abeslarien zerrenda amaigabea da. Mestizaia etengabea, euskal kantutegi zaharrak kontinente honetako folka eta jazzaren ahots garaikide eta berrietan, inoiz baino berrituago dirudi. Diskoa aurkezterakoan, Kepa Junkerak Amerikan egun dagoen kalitate musikal eta interpretatiboa nabarmendu du: “Herri bakoitzean aurrera atera daiteke horrelako proiektu bat”, eta euskal kantutegi zaharra ez zaie guztiz arrotz egiten, “inorena ez eta guztiona den heinean”.
Myriam Garzia

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ...

 

Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

LAUROBA TALDEAREN SINGLE BERRIA DESKARGATU NAHI DUZU?

Donostiarren azken lanaren lehen singlea, Egunarekin, doan deskarga dezakezu Gor diskoetxearen webgunetik.

DONOSTIA R&B MOJO WORKIN’ FESTIBALA BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ MARTXOAREN 19 ETA 20AN

Bi egunez, R&B-esak Donosita hartuko du. Izan ere, hiriko Gure Gauza kolektiboak Donosita R&B Mojo Workin’ festibalaren lehen edizioa antolatu du. Hitzordua martxoaren 19 eta 20an da. Kontzertuak eta dj saioak egonen dira bi egunotan.

Sadly The Future is no longer what it was

Leyland Kirby • Ambient
Lau ordutik gaineko iraupena eta hiru CD betetzen dituen neurri epikoko lana da hau. Barnean unibertso musikal oso bat gordetzen duela dirudi, urtetarako entzumen eta gozamenerako adina emanez. James Kirby-ren aurreko proiektuetan bezala (The Caretaker) oinarria Stockport-eko diska denda zahar batean aurkitutako 78rpm disken soinu zikinean dago.

Sesion #2

Soziedad Alkoholika • Hardcore-metal...
Beltza zena txuri bihurtu da. Zuzenak ziren mezuak, zeharkakoak dira, orain. Gazte gaiztoak ziren hasiberritan Soziedad Alkoholika taldekoak. Egun, gaizto badira, baina ez horren gazte.

Pintxatu

Askoren artean • askotarikoa
A fuego negro aspalditik ezagutzen dugunok, badakigu hango sukaldean doinu beltzak nagusi direla. Taberna eta jatetxe izateaz gain, argitalpen ezberdinei esker, Donostiako eragile kulturala ere bilakatu da. 2008an A Fuego Negro, pintxos y viñetas komiki liburua kaleratu zuten. Marrazkiei esker, tabernaren sorrera ezagutu genuen. Orain aurkezten diguten Pintxatu diskoan, bertan entzun daitezkeen doinuez gain, bere sukaldeko giroekin bat datozen kantuak entzun ditzakegu. Fermin Muguruzak bildutako kantuak dira, guztira 19, eta A fuego negroko sukaldariek jaki bat sortu dute kantu bakoitzarentzat.

 
     
footer