harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


GIORGIO BASSMATTI “Bankuek ez dute sekula galtzen”

Giorgio Bassmatti donostiarra abeslari ezohikoa da. Eszenatokira lotsati keinuarekin igotzen da, jende gutxi hurbiltzen da bere kontzertuetara, abestiak egiten ditu baina segituan aspertzen da haietaz. The Pastels zein Teenage Fanclub taldeak omentzen ditu zuzenean bere gitarrarekin. Ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz kantatzen du eta ez du behin ere kontzertu bera errepikatzen, eta batzuetan, ikuskizuna kasik surrealista izan daiteke… Berriki Jerome Kerviel izenburuko abesti bat zintzilikatu du Youtuben eta Le Figaro, ABC News, Publico eta orain Entzun!en arreta bereganatu du. Sarearen gauzak?



Arg: La Máquina de Huesos

Giorgio Youtuben



Giorgio jauna

Noiz egin zenuen abestia eta zergatik zintzilikatu zenuen bideoa Youtuben?

Nire lan egiteko modua hori da. Ez ditut abestiak grabatzen. Egiteko prozesua gustatzen zait soilik. Kontzertua eman baino hiru egun lehenago hasten naiz entseatzen, eta beti dago denbora hiru abesti berri egiteko. Youtube maketa kutxa gisa erabiltzen dut. Hor uzten ditut abestiak inoiz ez ahazteko, memoria nahiko txarra daukat eta. Gehienetan 200 ikusle izaten ditu bideo bakoitzak, honek, ordea, 3.000tik gora izango ditu. Horrek ez du lan egiteko modua aldatzen.


Zergatik Jérôme Kerviel? Zergatik hari buruzko abesti bat?

Fijatu al zarete bere lehenengo argazkietan? Begi erdi itxiak, malaostiako irudia, haserre dirudi, gizon gaiztoaren antza zeukan argazki haietan. Ez al zegoen irudi normalagorik? Ez dakit, parranda batean, lagunekin afari batean. Enpresa handien makinaria martxan abiatu zela iruditu zitzaidan: Turko-burua aukeratu dezagun, eta hobe esan hasieratik, lehenengo iruditik, Jerome gizon txarra dela. Gero gerokoak. Ideia horren kontra jo nahi nuen, Justiziak-edo esango du gero zer nolako errua egin duen Kervielek.


Gaur egungo Robin Hood bat da Jerome zure ustez?

Agian hori gehiegi esatea litzateke gaur egun. Eta “loser”-aren pertsonaiak ohitura handia dauka folk eta pop munduetan, erakargarria da oso. Berak gauzak gaizki egin zituen, baina ez bere onurako. Arraroa, ezta? Batzuk alaitu dira bankuari kalte egiteagatik. Nik hasieran horrela pentsatu nuen, baina gero konturatu naiz bankuek ez dutela sekula galtzen, eta diru horren falta eguneroko bezero txikiek (edo estatuek) ordainduko dutela.


Le Figaro eta ABC News zurekin jarri dira kontaktuan. Zer esan dizute?

Le Figarokoek bideoaren asuntoari buruz hitz egin zuten Jerome Kervielen interneteko arrakastari buruzko artikulu batean. Gero ABCko kazetari batek idatzi zidan Facebookeko nire txartelaren bitartez, eta 25 minutuz egon ginen hitz egiten. Abestia asko gustatu zitzaion, parrez lehertzen zen tipoa. Tipo majua.


Público egunkarian ere artikulu bat eskaini dizute... Harrituta sortu duzun ikusminarekin?

Ez hainbeste. Zuen kasuan bezala, Interneteko kontua oso serio hartzen duten enpresek deitzen edo idazten didate. Hombre, Publico aldizkarian agertzea, eta atxilotuta egon gabe (:-D) gauza ederra da. Badakit nire kontua bost minutuko gauza izango dela, eta Interneteko gauza bitxian geratuko dela. Ez zait inporta, ez du nire bizitza aldatuko, ezta kontzertuak emateko istorioa (ez ditut abestiak errepikatzen). Dibertigarria da oso, hori bai.


Abestia sinplea da, baina freskoa, bat batekoa eta erakargarria aldi berean... Nola dakusazu?

Horrela ikusten dut nik ere. Hasieratik hasi ginen. Blues Brothersen tronpetak imajinatu nituen Suediako pop talde batean, Irene taldean. Soinu hori neukan buruan, teklatuekin egina baina ez sintetikoa. Eta gero pixkanaka beste guztia agertu zen. Ordu batean egin nuen abestia. Hori freskoa izatea ez bada… Hori bai, aste bat pasa eta gero konturatu nintzen errepika zatia ez zeukala. Tira, hurrengoan igual egingo dugu. Gainera pop edo folk abestien alde alaia errekuperatu behar da. Ikusi al duzu El Fary-ren Mandanguita bideoa Youtuben? Hori bai parrak! Ez dut antzekotasunik Faryrekin, baina Rumbak izan ohi duen alaitasuna gustatzen zait. Horrelako zerbait badauka nire Jerome Kervielek.


Denbora daramazu abestiak egiten, zure artista atseginenak bertsioneatzen, kontzertuak ematen. Ez duzu ezer grabatua?

Esan dudan bezala, ez zait interesatzen. Birra y perdiz zigiluko lagunak (www.birrayperdiz.com) nire atzetik dabiltza, eta ez dute lortu. Ez pentsa enpresa handiagoa etortzen bada nire ideia aldatuko denik. EMIren deia izango banu erantzuna berbera izango litzateke. Abestiak behin eta berriz jotzea aspertzen nau. Eta imajinatu, ni aspertzen banaiz, zer ez dute egingo nire entzuleak. Nahiago dut bi abesti berri egitea abesti zahar bat 1.000 aldiz entseatzea baino. Eta pentsa grabatu behar baduzu soinu guztiak imajinatu behar dituzula: bateriaren erritmoa, baxua, beste gitarra, atzeko ahotsak. Pufff…


Lucio Urtubia, Erriberako anarkista ezagutzen duzu? Hark ere hankaz gora jarri zuen Frantzian City Bank bankua...

Kristoren tipoa. Pelikula ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan bere bizitza. Bere garaje txikian muntatu zuen dena, zarata asko atera zuen bere ideia txikiekin. Jerome desberdina da. Berak diru asko galdu du lana txarto egiteagatik. Batzuek ikusiko dute bien arteko antza, baina Lucio erromantikoagoa zen.
Sagardantza


Documento sin título

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.

KAOTIKO kaosaren ordena, ordenaren kaosa

Hamar urte pasatu dira Kaotiko sortu zenetik –Kaos Etiliko desegin zeneko bera–. Baina talde ezagunaren oinordekoa ez da geldirik egon eta, azken seigarren disko honek, Reacciona! (Baga Biga, 2010), hala erakusten du. Agurainekoek aurreko diskoaren arrakastatik (Adrenalina, Oihuka 2008) datoz eta gogor eta gogoz ekiten diote punka eta rock and rollari: abesti azkarrak bezain intentsuak, hitz landuak ahots garbietan eta gitarra riff eraginkorrak, bateria erritmo arin ia ezinetan amilduta... Baina Kaotikoren kaosaren barruan, bada armonia eta errima onei zabaldutako lubakia. Xabi (gora Etxarri!), bateria-jolearekin mintzatu gara azken lan honen inguruan.
 
     
footer