harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


INSERTA denbora existitzen ez denean

Inserta Bilboko hardcore eszena anitzaren emaitzetako bat da. Talde askotan aritzen den jendea bildu eta ahalik eta kontzertu gehien ematearen filosofiapean sortu da egitasmo hau. Gauza asko eta interesgarriak dituzte esateko Deustuko mutilek aurrera begira. Ivan eta Garirekin aritu gara Bizkaiko hiriburuan.

Inserta
Orain arte Elfo Negro bezalako proiektuetan aritu zarete. Nahiz eta Inserta jaio berri den taldea izan, asko lan egin duzue…

Ivan (I): Elfo Negron aritzen naiz. Orain taldea kontzertuak ez da ematen ari eta lokalean dago abestiak sortzen rockin’harcorearen ildotik. Gari Inserta baino lehen bi taldetan aritua da: Istripu eta Lumpen. Bi talde horiek jada deseginda daude eta hardcorea eta metala jorratzen zuten hurrenez hurren. Oscarrek NFV-n eta Hekatomben jo du: bi taldeek metala eta grindcorea lantzen zuten.

Escenarios de no tiempo deitzen da zuen estreinako lana… Nondik dator izen berezi hau?

I: Izenburua diskoan agertzen den abesti baten zati bat da (Quimica). Esaldi horrek sorkuntza prozesuak deskribatzen ditu, gure eremura eramaten badugu, musika sortzen gauden momentu errepika ezin horiek, guk deritzogun “estado yonki” horretan sartuta gauden momentuak. Askotan denbora luzez gaude egoera horretan gu konturatu gabe, denbora ez da existitzen, eta horregatik “escenarios de no tiempo”.

Abesti hauek entzunda Mars Volta edota hardcore edo emo estiloen Estatu Batuetatik datozen influentziak etortzen zaizkit burura. Euskal panoraman ba al duzue non begiratu? Ematen du zaila dela horrelako taldeak entzutea euskaraz…

Gari (G): Egia da lantzen dugun musika Euskal Herrian ez dela asko lantzen, baina badaude talde asko nolabait post-hardcorearen ildotik doazenak (asko maite ditugun taldeak). Estilo hau oso zabala dela kontuan izanda noski. Adibidez hemengo taldeetatik aipa ditzakegu Dut, Lisabö, Zea Mays, Cordura, Mirage, Münsterland, Ainke, Borrokan edo Anari. Gero gure influentziak hemendik kanpo Fugazi, Kurt, Helmet, At The Drive-In, Monochrome eta Shellac izan daitezke.

Baduzue abesti bat euskaraz, diskoaren bigarrena hain zuzen ere. Kontaiguzu zeri buruz hitz egiten duen eta zergatik aukeratu duzuen hizkuntza hori eta ez gaztelania edo ingelesa…

I: Letra hori filma batetik ateratako ideia batetik abiatzen da: bere buruaz beste egiten duen pertsona bati buruz hitz egiten du. Kontua da pertsona hori oso pozik bizi dela bere buruaz beste egiten duen momentuan, orain dagoen bezain ondo inoiz egongo ez delako, eta gauzak txarrera jo baino lehen bere buruaz beste egiten du. Bere bizitzaren gailurrean hartzen du erabaki hori, oro har gertatzen denaren kontrakoa.

Bilbo inguruan badirudi hardcorearen maitale asko dagoela. Jendea joaten al da kontzertuetara? Inguru horretako zein talde duzue gustuko?

G: Badaude jarraitzaile sutsu asko baina ausartzen naiz esatera azkenean jende bera garela kontzertuetara joaten garenak, nahiz eta noizean behin ezusteak izan eta jende asko eta ezberdina ikusi. Egia da talde onak daudela, baina musika honek oihartzun handiagoa beharko luke hedabideetan, azken finean jendeak ez badu aukera gauza berriak edo, behintzat, bide komertzialetik at egiten den musika entzuteko ez du estilo hau inoiz ezagutuko. Batez ere hemen talde oso onak daudelako: Mirage, Meido, Capsula, Eten, Fallen, Nun, Del horror...

Grabazio prozesuaz hitz egin dezagun. Norberaren lokala estudiorik onena izan daiteke, ezta?

I: Gu horretaz ohartu gara. Oso pozik gaude egin dugun lanarekin eta nahiz eta kristoren produkzioa ez izan, oso soinu ona atera diogu musikari. Munduko denbora osoa duzu grabatzeko eta horrek lasaitasun handia ematen dizu. Ia guztia ikasi behar izan dugu, mila proba eginez. Ziur hurrengo diskoak soinu hobea izango duela. Gure ustez sentimendu hori ikaragarria da, prozesu osoaren kontrola izatearena. Bestalde, ez dugu ahaztu behar Martinek (Capsula) emandako laguntza ezinbestekoa izan dela.

Musikalki, atmosfera eta giro ezberdinak sortzea da zuen nahietako bat, dirudienez… Diskoan hori nahi adina nabaritzen da?

I: Nik uste dut baietz. Badaude mota ezberdinetako abestiak eta zatiak. Kontua da asko gustatzen zaigula giro emozionalak sortzea eta horiekin jolastea, normalean aldatzen dena erritmoa da, zati batzuek bizitasun handiagoa daukate eta beste batzuk astuntasunean oinarritzen dira. Oso gustura gaude grabatu izan ditugun abestiekin eta orain sortzen ari garen abestiak bide beretik doaz.

Zaragozako Vision Tunel taldearekin aritu zarete jotzen azkenaldian, Bilbo eta Zaragoza hiri hardcorezaleak dira, ezta?

I: Bai, Zaragozan beti egon da eszena handi bat hardcorearen inguruan, talde asko sortu dira han: El Corazon del Sapo, Nevergood, Monaguillos Sin Fronteras, Criatura, Chicharrica, Vision Tunel... Kontua da hiri horretan musika ulertzeko era beste modu batera landu izan dela. Mala Raza zigiluagatik eta beste kolektibo batzuengatik, musika gauzak esateko eta emozioak kaleratzeko balio duela eta ez poltsikoak betetzeko azaleratu da. Euskal Herrian aldiz, Rock Erradikalarekin talde askok sistemaren kontra oihukatzea eta poltsikoak betetzea guztiz bateragarriak izatea lortu zuten. Bestalde, azken bolada honetan Bilbon eta Euskal Herrian oro har musika ulertzeko modua aldatu da. Aldaketa horren errua, neurri handi batean, musikaren euskarri eza eta horren ondorioz ezagutu berri diren (jende askok behintzat) jabego intelektuala ulertzeko Copileft eta Anticopyright lizentziek izan dute. Orain jende piloa dago lizentzia hauen barruan bere musika hardcorea bihurtuz, nahiz eta beste estilo musikalak landu, hardcorea musika estilo bat baino gehiago musika ulertzeko beste era bat delako.



2007, Otsaila – Martxoa
Xabier Doncel

Documento sin título

JOSEBA IRAZOKI / ON BENITO folk eta blues estiloak gaurkotzen

Joseba Irazoki Berako gitarra jotzaileak Euria ari du lan berria plazaratu du Moonpalace zigiluaren eskutik. Bertan, orain arte idatzi dituen kantu onenak bildu ditu, folk eta post-rock kutsuz bustiriko lan iradokitzailea gauzatuz. Era berean, On Benitok, –Mikel Lertxundi bateria jotzailearekin eta Ibai Gogortza gitarra jotzailearekin osaturiko blues egitasmoa–, bere bigarren lana argitaratu du. Oraingoan hirukote gisa eta aurreko laneko blues elektrikotik nabarmen aldenduz proposamen esperimentalago eta garaikideagoa bat gauzatzeko. Irazokirekin eta Lertxundirekin solastu gara bi lan interesgarri hauen nondik norakoen berri izateko.

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.
 
     
footer