harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


INOREN ERO NI “Gure historia errepasatuz konturatzen gara gauza ezberdinak bilatzen saiatu izan garela”

Aparta bezain laburra eta bortitza da Inoren Ero Niren bigarren lana. Bost abesti, bost danbateko. Ez dauzka aurrenekoak (Inoren ero Ni, Metak, 2004) bezainbeste erritmo aldaketa, baina konposizio landuak, melodia dotoreak, ñabardurak, euren soinu propio horren indarra eta Okeneren ahotsa nahikoa dira abestiak egoki janzteko. Zuzenekoetan amorruz eta indarrez defendatzen ari dira, ohi duten modu bortitzean.

Okene

Borja

Mikel

Mariano

Inoren Ero Ni


Zergatik jarri diozue Gronholm izena zuen bigarren lanari?
Beno, Gronholm aukeratu genuen, hitzak berak duen sonoritateagatik. Izenekin beti izan gara, nire izenekin kasu, nahiko aldrebesak. Ez dakit, zerbait ezberdina bilatzen dugu izenekin, eta txantxa asko egiten ditugu gure artean; izenak ere aldatzen dizkiogu elkarri. Egun batean ni naiz Oskar, bestea Tomas… Hainbesterainoko grazia egiten zigun Gronholmenak, bada… Ez du esanahirik, edukitzekotan, bere sonoritatea. Grabatzen ari ginela aditu genuen, eta horren inguruan txantxa pila egin genituen, barre mordoa. Ezagutzen ditugu metodoa, filma, liburua, antzerki obra, baina ez du horrekin loturarik.

Bost abestirekin ondu duzue Gronholm. Nahita bost?
Bai, nahita, eta gainera, oso pozik gaude. Momentuan egiten duguna kaleratzeko aukera dugu, eta horrela freskotasunari eusten zaio. Ez dakit, ez genuen abesti mordoa eginda, eta ez dugu itxaron 10-12 eduki arte diskoa ateratzeko. Bost abestiena, aukera hau, ez dakit, libreagoa edo iruditzen zait. Egin ahala grabatzeko aukera genuen, eta… Gero, oso argi ikusi genuen kaleratu behar zirela. Gainera, biniloan egin nahi genuenez, maxi baterako perfektua zen bost edukitzea. Oso pozik gaude.

Abesti gehiago ba al zenituzten?
Ez… Beno, ideiak eta bagenituen, baina bost zeuden erabat osatuta.

Halere, zeuen lehen kontzertutik abesti bat jotzen duzue, eta hori ez dago ez lehen diskoan ez bigarrengoan ere. Zergatik?
Bai, bai…Abesti hori ateratzear dago… Bidehutsen lehen erreferentzia gisa bezala, Lisabören eta Inoren ero Niren artean egindako lan bat atera nahi genuen. Abesti hori horretarako dago aspalditik grabatuta. Hainbat arrazoi medio abesti hori hor dago, eta ez dugu diskoan sartu, beste funtzio bat duelako; Lisabö eta Inoren ero Niren arteko disko bateratuan sartzea, alegia.

Bost abesti… Pertsona batek esan dit laburra iruditu zaiola…
Laburra iruditu zaiola? Hobeto!! Asko gustatzen zait hori entzutea. Hobe laburra izatea, dena ez entzutea baino. Izan ere, batzuetan, ez da osoa entzuten… Bost abestirekin, entzuleari ematen dio aukera gogoarekin geratzeko; eta hori seinale ona da.

Zergatik aukeratu duzue biniloa?
Beno, Borjaren (gitarra) ustez, biniloa sekula ez da desagertu. Saiatu direla kentzen, merkatutik ateratzen… Baina biniloa hor egon da beti; jendeak, aukera baldin bazegoen, biniloak erosten jarraitu du. Borjak biniloaren aldeko kanpaina egin zuen, eta denak erabat konbentzitu gintuen. Eta, egia esan, nire ibilbidean asko egin ditudan arren, askoz ere ilusio handiagorekin osatu dut disko hau. Ez dakit, biniloan soilik… Gaur egun, diskoetxe batera joan eta biniloan soilik nahi duzula esaten baldin baduzu, kasurik ere ez dizute egiten. Baina beno, guk geure kabuz atera dugu, eta horretarako aukera genuen. Gainera, beste formatu bat da, askoz ere naturalagoa, diseinua ere politagoa, ikusgarriagoa… Eta CDa, gainera, galtzen ari dela uste dut. Internet dagoenetik, gauzak jaisten direnetik… Askotan, formatuak ez du zentzurik ere, disko gogorrekin-eta… CDak ez dauka zerikusirik biniloarekin. Biniloak dohain askoz ere erakargarriagoak ditu: soinua, orratza… Beste gorputz bat du. Plater bat erosi dut orain gutxi, eta, egia esan, azkenaldian Hotel, Lisabö eta gurea entzuten ditut platerean ilusioarekin, gauza berri bat izango balitz bezala.



----– – – – – – – – – – – – – – – – OKENEK DIXIT – – – – – – – – – – – – – – – – – –

“BELDURTU? LUR JOTA GELDITU NINTZEN ERABAT DRAKEK TALDEA UTZI ZUENEAN!”

– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –



BAP!!en garaietatik, lan batetik bestera aurrerapauso bat eman izan duzue. Honekin ere iguala bilatu duzue, ezta?
Ez dakit, lan honekin ez dugu esan: “Beno, orain aldatuko dugu hau, beste hau egiteko…” Ez-ez. Bilakaera naturala izan da; ez dakit ba, soinu eta konposaketa aldetik fintzen ari gara.

Zein soinu bilatzen duzue entseatzen hasten zaretenean?
Musikarekin gozatzea da gure helburua. Ez dugu esaten: “Egingo dugu funkya, gero post-rock ukitu bat eta bukatuko dugu ez dakit zerekin”. Ez. Gehien-gehienetan, lokalean inprobisatzen hasten gara laurok batera, inongo mugarik gabe. Gero, sesio horiek grabatzen ditugu entzuteko, inprobisazio horien gainean konposaketak egiteko. Halere, gure historia errepasatuz konturatzen gara gauza ezberdinak bilatzen saiatu izan garela.

Zein da zuen musikaren ezaugarri nagusia? Oinarri erritmikoa, adibidez?
Ezaugarri bat? Ez dakit… Bai, oinarri erritmikoak garrantzia handia dauka, baina melodiek, konponketek adina. Erdia eta erdia. Ezingo nuke bata bestearen aurretik jarri. Oinarri erritmikorako kristoren bateria-jolea dugu —ez dut esaten nire anaia delako—… Baina gitarretan-eta, Borja, adibidez, beti dabil ikertzen… Gitarra jotzeko modu ezberdina du. Partaide bakoitzaren lanarekin biribiltzen da gure soinua, baina aurretik ez dago planteamendu jakin bat, ez dakit nola esan…

Drakek baxua jo zuen grabaketan, baina taldea utzi du berriki. Beldurtu egin al zineten hasiera batean? Zer sentitu zenuen?
Joder… Beldurtu? Lur jota gelditu nintzen erabat! Urtebete generaman zuzenean jo gabe, eta bagenekien zer edo zer. Drake abisatzen ari zen, kosta egiten zitzaiola, Anarirekin zegoela, zer edo zer suabeagoa nahi zuela, talde bakarrarekin… Bagenekin zerbait, baina esan zuenean ezin zuela gehiago, nekatuta zegoela, lur jota gelditu nintzen. 20 urte egin ditugu batera, eta gure arteko elkar ulertzea primerakoa da. Baina beno, kristoren zortea eduki dugu Marianorekin, baxujole berriarekin. Aurrena, Drakeren kontuarekin, lur jota eta minduta ere, Drakek eman duenagatik, baina, bi hilabeteren buruan gora egin dugu berriro. Geroz eta hobeto gaude.
Zer eman dio Marianok taldeari?
Ez dakit nola esan… Hasteko, jotzeko era ezberdin bat. Gauza berriak konposatzen hasi gara, eta beste puntu bat ematen dio. Era berean, Drakek egindakoa jotzen ari da zuzenekoetan, eta abesti batzuekin erabat identifikatzea eta horiek sentitzea kostatzen zaio, soilik errepedroduzitzen ari baita. Baina hori ulertzen, barneratzen, ari da. Disko honekin aurrerapauso bat eman baldin badugu, hurrengoan beste bat egingo dugu aurrera, oso argi dago; batetik, Marianoren ekarpenagatik, eta bestetik, guk ere aurrera egingo dugulako gure ibilbidearen barruan. Indarra eman dio Marianok. Ez da Drake, baina disfrutatzen ari gara berarekin ere. Hiru hilabetetan ikasi du errepertorioa. Bere jotzeko moduarekin ere, abestiak beste gorputz bat hartzen ari dira.

Nola bizi duzu musika?
Nik musika bizi dut, musikatik bizi ez naizen arren. Ez dakit nola esan… Nire bizitzaren zati inportanteenetariko bat da. Bizi izan dudan guztia, eman didana, eta oraindik ere emateko duena! Hor gaude oraindik, zuzenekoak lotzen, atzerrira joateko gogoarekin. Musikak ematen dizun hori guztia bizi dut. Ez soilik egitearen satisfakzioa, bizitzearena baizik: toki ezberdinak ezagutzea, jende ezberdina, gauzak egiteko modu ezberdinak… Taldekideon bizitzetan oso inportantea da musika, eta uste dut nabaritzen dela. Egiten dugun hori bizi eta sentitzen dugu.

Taldeak kristoren energia du zuzenekoetan. Zuk zeuk zer eskatzen diozu zuzeneko bati?
Bada, justu emandako azken kontzertuan, Eibarko Tallarra gaztetxean, gertatu zena (elkarrizketa martxoaren 17an egin zen). Gehienetan, beti edo gertatu izan da, ba hiru metro uzten direla zoritxarrez, agertokiaren eta aurreneko ilararen artean. Kontzertu horretan gerturatzeko eskatu nien, jendeak bi pausu eman zituen aurrera, eta kontzertua erabat aldatu zen, baina onerako. Bai, guk jotzen-eta ondo pasatzen dugu, baina ikuslegoarekin bat egiten duzunean eta agertokiaren eta jendearen arteko muga desagertzen denean, ba hori gauza handia da. Izan ere, komunikazioa sortzen da. Zu dena ematen ari zara, eta badago erantzun bat. Taldeak hori eskatzen du. Lokal txikitan sortzen eta lortzen den gertutasuna eskertzen dugu.

Geroz eta hobeto abesten duzula esango nuke.
Jejeje!! Beno, bai, jendeak hori esan izan dit azkenaldian, baina nik ez dakit zer pentsatu. Hobeto interpretatu, agian? Ez dakit, orain gauzak garbiago ditut; gustatzen ez zaidana ekiditen dut eta gauza berriak bilatzen saiatzen naiz. Nire aldetik badago hobeto abesteko nahi hori; etxean ere bakarrik abesten dut, kostata bada ere. Halere, taldekideek egiten dituzten melodiak eta konposizioak kantatzea ez da erreza!

Euskal Herrian azkenaldian atera diren taldeetatik zer gustatzen zaizu?
Arreta gehiegi ere ez dut jartzen, baina ez dakit... Kontzertu askotara ere ez naiz joaten, asko ibilitakoa bainaiz. Orain, gainera, aukeraketa zorrotza egiten dut. Ez dakit, Fernaliak beste formatu bat du, baina interesgarria da. Okerman ere hor dago, betiko soinuarekin... Yakuzi, Layo Raser... eta Borrokan, Berakoak.


2008KO MAIATZA
Igor Susaeta

Documento sin título

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.

KAOTIKO kaosaren ordena, ordenaren kaosa

Hamar urte pasatu dira Kaotiko sortu zenetik –Kaos Etiliko desegin zeneko bera–. Baina talde ezagunaren oinordekoa ez da geldirik egon eta, azken seigarren disko honek, Reacciona! (Baga Biga, 2010), hala erakusten du. Agurainekoek aurreko diskoaren arrakastatik (Adrenalina, Oihuka 2008) datoz eta gogor eta gogoz ekiten diote punka eta rock and rollari: abesti azkarrak bezain intentsuak, hitz landuak ahots garbietan eta gitarra riff eraginkorrak, bateria erritmo arin ia ezinetan amilduta... Baina Kaotikoren kaosaren barruan, bada armonia eta errima onei zabaldutako lubakia. Xabi (gora Etxarri!), bateria-jolearekin mintzatu gara azken lan honen inguruan.
 
     
footer