harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


DJ DUSTY jazz musika eta esnea

Jazz&milk diskoetxea katalogo interesgarria egiten ari da. Dusty da arduradun nagusi. Alemaniako Munich hiriari indarra ematen dio eta bertako eszenak momentu ona bizi du. Chris Dusty-rekin hitz egin dugu, gaur egungo funk, soul eta jazz doinuek bete dituzte elkarrizketa.

DJ Dusty.

Noiztik ari zara dj bezala jardunean?
1997a izango zen nire lehen Hip Hop diskoa erosi nuenean. Hamairu urte nituen eta nire kabuz hasi nintzen plater bat eta irrati kasete batekin.


Jazz&Milk diskoetxea sortu zenuen beranduago.
Inoiz ez nuen horrelakorik pentsatu. Diseinatzailea den nire lagun Tim-ekin batera, "Jazz&Milk Ep" lana argitaratu nahi genuen 2005an. Edizio mugatuko lana zen, biniloan eta asko zaindutako diseinua erakusten zuena. Diskoetxe ezberdinetan aurkeztu genuen. Banaketa enpresa bat aurkeztu zidatenean zigilua sortzea ideia ona izan zitekeela konturatu nintzen. Diskoetxeari "Jazz&Milk" izena jarrita, edizio mugatu guztia Japonian banatu eta saldu zen.


"Jazz&Milk Breaks" bildumetan nazioarteko dj, ekoizle eta musikariak aurki ditzakegu.
Jazz & Milk Breaks, Jazz & Milk-en musika estilo ezberdinak bateratzen dituen bildumen proiektua da. Jazz, funk, latin eta afro eraginak dituzten abesti organikoak erakusten ditu; batzuetan jatorriko bertsioan eta besteetan nahasketa bereziekin.


Nola egiten duzu aukeraketa lana?
Maite ditudan abesti eta estiloen bilduma da. Abesti batzuen egileak lagun onak ditut. Beste batzuk nire bidai eta emanaldietan ezagutzen ditut. Gainera, jendeak bidaltzen dizkidan maketa ugari ere kontuan hartzen ditut. Interneti esker myspace edo beste plataforma batzuen bitartez jasotako abestiak ere ezagutu ditzaket.


Zein lanetan zaude erosoen, ekoizle, musika sortzaile, nahasketa egile...?
Musikarekin lotuta egin beharreko asko dago nire bizitzan: sormen lana, dj lana, ekoizpenak, promozio emanaldiak, diskoetxea koordinatu, etab. Guztiak oso garrantzitsuak dira niretzat, eta bata bestearekin lotuta doaz. Dj bezala ibiltzeak adibidez, estudioan erabili ditzakedan kantuak ezagutzen laguntzen dit. Egiteko guztien arteko harremana gustoko dut.


Estudioan, nola egiten du lan Dustyk?
Estudioa ordenagailuak, Fender Rhodes teklatuak eta perkusio intrumentu ezberdinek osatzen dute. Sampler batekin edo buruan dudan idei batekin hasten naiz. Konponketak egiten ditut gero, askotan musikariak gonbidatzen ditudalarik horretarako. Guzti horri azkenengo konponketak gaineratzen dizkiot, baita beharrezko oinarri edo elementu elektronikoak ere. 60 eta 70. hamarkadako diskoen vintage puntua gustuko dudanez, soinu hori lortzen lagunduko duten tresna analogikoak erabiltzen saiatzen naiz.


Zer moduzko eszena dago Munich aldean?
Tramp diskoetxeko Tobias Kirmayer edo Florian Keller bezalako dj oso onak daude. Gainera, Poets Of Rhythm, César’s Salad, The Boogoos, The Hi-Fly Orchestra eta beste hainbat talde ere badira. Hiria ez da oso handia, eta elkar ezagutzen dugu musikan sartuta gauden denok. Oso pozik bizi naiz bertan.
J.L.

Documento sin título

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.

KAOTIKO kaosaren ordena, ordenaren kaosa

Hamar urte pasatu dira Kaotiko sortu zenetik –Kaos Etiliko desegin zeneko bera–. Baina talde ezagunaren oinordekoa ez da geldirik egon eta, azken seigarren disko honek, Reacciona! (Baga Biga, 2010), hala erakusten du. Agurainekoek aurreko diskoaren arrakastatik (Adrenalina, Oihuka 2008) datoz eta gogor eta gogoz ekiten diote punka eta rock and rollari: abesti azkarrak bezain intentsuak, hitz landuak ahots garbietan eta gitarra riff eraginkorrak, bateria erritmo arin ia ezinetan amilduta... Baina Kaotikoren kaosaren barruan, bada armonia eta errima onei zabaldutako lubakia. Xabi (gora Etxarri!), bateria-jolearekin mintzatu gara azken lan honen inguruan.
 
     
footer