harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


KAOTIKO kaosaren ordena, ordenaren kaosa

Hamar urte pasatu dira Kaotiko sortu zenetik –Kaos Etiliko desegin zeneko bera–. Baina talde ezagunaren oinordekoa ez da geldirik egon eta, azken seigarren disko honek, Reacciona! (Baga Biga, 2010), hala erakusten du. Agurainekoek aurreko diskoaren arrakastatik (Adrenalina, Oihuka 2008) datoz eta gogor eta gogoz ekiten diote punka eta rock and rollari: abesti azkarrak bezain intentsuak, hitz landuak ahots garbietan eta gitarra riff eraginkorrak, bateria erritmo arin ia ezinetan amilduta... Baina Kaotikoren kaosaren barruan, bada armonia eta errima onei zabaldutako lubakia. Xabi (gora Etxarri!), bateria-jolearekin mintzatu gara azken lan honen inguruan.

Kaotiko.

Kaotikok "erreakzionatzera" deitzen du.

Badirudi, kaosaren erdian ere, Kaotikon badagoela tarte bat armoniari zabaldua, koroetan, gitarretan... Nola osatu dituzue Reacciona! honen abestiak?
Beno, gure “anabasaren” erdian, baina beti saiatzen gara lan ona egiten, hori baita gustuko duguna, ezta? Egia da gure abestiak kaotikoak direla, baina gure indarra ahots eta gitarren tonu eta melodiekin jolastea da. Bestetik, abestiak konposatzeko erari buruz ez ditugu gauza arraroak edo erritualik egiten. Beti lan egiten dugu era berdinean, oinarri musikalak asmatu “tarareoekin” eta hortik aurrera forma hartzen doa eta azkenean abesti bat bilakatzen da. Beti ere gure barrutik dugu onena ematen! kar kar.


Oso azkar jotzen duzue! Benetako punka?
Benetan? Ez ditugu gustuko etiketak, berdin zaizkigu jendeak zer garen edo zer ez garen esateak... Unean ateratzen zaiguna konposatzen dugu. Gero batek edo besteak esan dezala nahi duena, denetarik dago denontzat eta! Baina etiketen kontu hori baztertuta, gustuko duguna zera da, ondo pasatzea eta ondo pasaraztea, inflexio puntu bat ematen kontuari...


Hamar urte bete dituzue talde bezala. Nola dakusazu punk rockaren panorama Euskal Herrian eta Estatuan?
Joder, hamar urte dagoeneko! Diskoetxeen mobida guztia pikutara doa salmentei dagokienez. Gero eta zailagoa da jotzeko tokiak aurkitzea eta zure alde inork ez badu egiten zaila da grabatzea eta taldea ezaguna bilakaraztea, eta orduan ez duzu non jo... gauza latza da! Egia da Euskal Herrian estatuarekin konparatuz, errazagoa dela oraindik ere, hainbat gaztetxe eta elkarte daude non euskal musika taldeak laguntzen dituzten, beste leku batean ezinezkoa izango zena. Jendea kontzertuetara mugitzen da eta horrek esan nahi du giroa badela.


Hitzak ere landuak dira, errima onak abesteko. Nork egiten ditu?
Aguayiko eta Jony dira une oro talde bezala esan nahi duguna hobekien islatzen dutenak. Errima on bat eta mezu argi bat nahikoa dira askotan sentitu eta espresatu nahi duguna esateko, baina egia da oinarri musikal on bat gabe ez zela gauza bera izango.


Nor da erreakzionatu behar duena?
Latza da kontua, batak edo besteak konpontzearen alde egiten duenean, ez dute oztopatzen baizik! Denok dugu aktibatu beharra, bakoitzak nahi, sinistu eta sentitzen duen gauzetan. Akomodatu gara eta aprobetxatzen dira oroboteretsuak! Ez dute nahi inolako afera konpondu, horrek desbideratzen baititu begiradak euren esku-hartzeekin jarraitzeko, etekina ateratzeko.


Azken disko honek zuen kontsolidazioa ekarri duela uste duzu? Ez gara horretan pentsatzen ipini, ez dakigu konsagratu gaituen ala ez. Badakiguna zera da, jotzen eta konposatzen jarraitzen duzun heinean gauza aurrera doala eta diskoz disko talde bezala indarra hartzen dugula. Gazte jendearen artean hainbat jarraitzaile dituzue… Zer da nahi dutena, rockandroll on apur bat?
Ba, dirudienez, bai! Ni asko islatzen naiz gure kontzertuetara hurbiltzen den gazteriarengan. Gazte hasten zara gertuko eta etxeko musika taldeak entzuten... urteak pasatu ahala, musikalki ere zabaltzen zara eta aukera gehiago dituzu, estilo eta talde desberdinak ezagutzen dituzu, behintzat nire kasuan.


Zeintzuk dira zuen proiektuak epe-laburrera?
Reacciona tour! bira beste batzuen antzekoa izango da, disko berria aurkeztuko dugu Euskal Herriko eta Kataluniar Herrialdeetako hiriburuetan. Adrenalina (Oihuka, 2008) bezain urte ona izatea espero dugu, nahiz eta lehen esan bezala gauzak ez dauden ondo.
Myriam Garzia

Documento sin título

JOSEBA IRAZOKI / ON BENITO folk eta blues estiloak gaurkotzen

Joseba Irazoki Berako gitarra jotzaileak Euria ari du lan berria plazaratu du Moonpalace zigiluaren eskutik. Bertan, orain arte idatzi dituen kantu onenak bildu ditu, folk eta post-rock kutsuz bustiriko lan iradokitzailea gauzatuz. Era berean, On Benitok, –Mikel Lertxundi bateria jotzailearekin eta Ibai Gogortza gitarra jotzailearekin osaturiko blues egitasmoa–, bere bigarren lana argitaratu du. Oraingoan hirukote gisa eta aurreko laneko blues elektrikotik nabarmen aldenduz proposamen esperimentalago eta garaikideagoa bat gauzatzeko. Irazokirekin eta Lertxundirekin solastu gara bi lan interesgarri hauen nondik norakoen berri izateko.

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.
 
     
footer