harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.




Ez duzue distortsiorik erabili diskoa grabatzeko, zer dela eta?
Ez dugu gaur egun erabiltzen den distortsio mailarik erabili, gitarren soinua 60 eta 70etako soinuetara hurbildu nahi izan dugu. Gitarra gordinagoak eta naturalagoak bilatu ditugu. Distortsioa erabili badugu ere, amplifikadoreak ondo berotuta eta pedalak gehiegi sartu gabe egin dugu.


Badirudi hirugarren disko honekin medioen arreta lortu duzuela…
Egia esan, lehenengo lana hiru abestiz osatutako demo bat izan zen. Gero lagunen bitartez (Hibai Muniozguren, Hibai Agorria eta Nerea Andres) zuzeneko dvd bat grabatu genuen, eta azkenik gure lehenengo lan luzea atera dugu. Oso pozik gelditu gara emaitzarekin eta jendearen erantzunarekin ere. Medioei dagokionez, asko harritu gara sortu dugun arretaz, ez genuen horrenbeste elkarrizketa egitea espero.


60 eta 70. hamarkadetako eragina erakusten dute zuen kantuek, nondik datorkizue eragin hau?
Etxean eta inguruan beti aurkitu ditugu garai hartako diskoak. Johnny Cash, Creedence Clearwater, AC/DC, Leonard Cohen, etab. Zortea izan genuen bostok elkartzerako orduan, denok entzuten eta sentitzen genuelako rock’n’rolla. Hori izan da gure erreferentzia musika sortzerako orduan: blues-a, country-a eta rock’n’rolla.


Whiskiak presentzia berezia du zuen emanaldietan, batez ere Johnny Wishkey abestian.
Bai, whiskia gustuko dugu. Gure bizitzan beti izan du presentzia eta entsegu politak eta pozgarriak izan ditugu lokalean. Horrelako egun batean sortu zen Johnny Whisky abestia; Whiskiarekin noraezean dabilen pertsonai hori beti agertzen da kontzertuetan eta bertan dagoen jendearekin topa egiten du.
Arkaitz Villar


Documento sin título

JOSEBA IRAZOKI / ON BENITO folk eta blues estiloak gaurkotzen

Joseba Irazoki Berako gitarra jotzaileak Euria ari du lan berria plazaratu du Moonpalace zigiluaren eskutik. Bertan, orain arte idatzi dituen kantu onenak bildu ditu, folk eta post-rock kutsuz bustiriko lan iradokitzailea gauzatuz. Era berean, On Benitok, –Mikel Lertxundi bateria jotzailearekin eta Ibai Gogortza gitarra jotzailearekin osaturiko blues egitasmoa–, bere bigarren lana argitaratu du. Oraingoan hirukote gisa eta aurreko laneko blues elektrikotik nabarmen aldenduz proposamen esperimentalago eta garaikideagoa bat gauzatzeko. Irazokirekin eta Lertxundirekin solastu gara bi lan interesgarri hauen nondik norakoen berri izateko.

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.
 
     
footer