harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

Desiraren bilatzaileak.

Francis Diez, oparo.

"BATZUETAN, DESIRA HORREK, PLAZERA EMATEN DU ZORIONTASUNETIK EGINA BAITA, BAINA BESTE BATZUETAN, ERREALITATEAK ETA DESIRAK TOPO EGITEN DUTEN EREMUETAN, MINA SORTZEN DU, MIN INTENTSUA. AZKEN HONEK GAUZA ASKO ERAKUTSI AHAL DIGU, IRAKASLE ONA IZAN DAITEKE"
Francis Diez


Dagoeneko zuzenekoetan murgilduta zabiltzate, leku askotan “sarrerak agortuta” kartelarekin.
Bai, berriro ere gurpil eroari beste buelta bat emateko prest gaude. Zuzenekoak emateko gogotsu gabiltza, horretarako gara eta horretarako lan egiten dugu eta. Zango zabalik gaude larrua jotzeko prest, buru-belarri arituko gara eta benetan ez dakigu zer gertatuko den.


Desira, abiapuntu eta helmuga. Zeintzuk dira azken disko honen osagaiak?
Doctor Deseo izena dugu eta bazen garaia desiraz, bere horretan, hitz egiteko. Horregatik disko kontzeptuala da, 10 abestiz osatuta dago eta desiraren eremuetan eta desiraz eginak daude. Egin dugun kartografia, txikitasunaren kartografia da, gure gorputza abiapuntu hartzen duena, gure larru eta azalaren barrutik, desiraren alde argienak eta ilunenak abiapuntu izanik, bere amildegien bila. Batzuetan, desira horrek, plazera ematen du zoriontasunetik egina baita, baina beste batzuetan, errealitateak eta desirak topo egiten duten eremuetan, mina sortzen du, min intentsua. Azken honek gauza asko erakutsi ahal digu, irakasle ona izan daiteke.
Desiraren inguruan asko idatzi izan da. Aristoteles berak zioenaren arabera, desira energia higierazle bakarra da. Bestetik, ideologia eta erlijio gehienak hau abolitzen eta ukatzen saiatu dira.
Musikalki, lau puntu kardinalak aukeratu ditugu. Torok (Aitor Agiriano, gitarra jolea), Fender gitarrekin oso lan ona egin du eta rock and roll keinuak sartu izan ditugu, horra mendebaldea. Gitarra aflamenkatuak ere sartu ditugu eta horra hegoaldea. Iparretik ere egin dugu, galduta eta beti bila. Ekialdea, mila eta bat gauak gogorarazten duten soinu arabiarrak, Sherezadek bere istorioetan kontatzen zuena burua ez galtzeko.


Azalaren diseinua ere bat dator desiraren kontzeptuarekin.
Lur Merinok egin du diseinua eta argazkiak, zoragarriak, sentsualak, Txema Francorenak dira, erabat islatzen dute diskoan agertzen dena. Gorputzaren zatiak aukeratu ditugu, gure gorputza delako joko-eremua. Desiraren kulturaren alde egiten dugu iraultzailea delakoan, desiratzen duten gizarteek, osasuntsuagoak baitira. Desiratzen ere ikasi beharra dago, ez da erreza, baina benetan nahi izanez gero, hoberena da desira horren atzetik jotzea, nahiz eta bidean galdu eta mina eragin, hori baita bizitzaren benetako irakaspena.


Berriro ere, rock and rollaren familia handia babestua egin duzue disko berria, hainbat kolaborazio izan dituzue eta.
Benetan plazer handia da Anari edota Aiora Renteria bezalako ahotsen laguntza izatea. Aiora ia-ia taldeko kide da dagoeneko, bera gabe taldea apur bat galduta dabil. Azken diskoaren Sodomako Sagarra abestian bere laguntza izan dugu, abestia Edorta Jimenezek idatzitakoa da eta rolen aldaketa proposatzen digu. Leire Maturanaren ahotsa ere izan dugu lagun, Agus Perezen biola edo Mikel Pirisek, bere saxo eta txirularekin benetako giro arabiarrak sortu dituena... Soinu aldetik, uste dugu disko honek orain arte egin ditugun diskoetatik soinurik onena duela. Iñigo Etxebarrietak eta Iñaki Anton “Uoho”k lan bikaina egin dute. Laugarren diskoa da dagoeneko Uohorekin eta egia esan, ikaragarria da, etxean bezala sentiarazten gaitu. Beti eskertzen dira liga mikroan lotuta izatea ala zure txokoan brandy kopa batez lagunduta lan egitea, horrela norbere inplikazioa handiagoa da eta ez duzu zertan egin behar funtzionario lana.


Diskoetxeen datzan, berriro ere Ritxi Aizpururengana jo duzue, Baga Bigaren eskutik datorkigu disko berri hau.
Hala da, denok dakigu diskoetxeen dantza nolakoa den azkenotan eta Muxik, beste diskoetxe independente batzuekin batera, pikutara joan da aurten. Bestetik, gu ohituta gaude nomadismo honetara. Berriro ere Ritxirengana jo dugu eta plazer handia da berarekin lan egitea. Beti izan gara harian eta zalantza maila altuak jasaten ohituta gaude. Baina dibertigarria da, gure ofizioa horrelakoa da, gustuko dugu zalantzatan beti ibiltze hori ere.
Myriam Gartzia

Documento sin título

JOSEBA IRAZOKI / ON BENITO folk eta blues estiloak gaurkotzen

Joseba Irazoki Berako gitarra jotzaileak Euria ari du lan berria plazaratu du Moonpalace zigiluaren eskutik. Bertan, orain arte idatzi dituen kantu onenak bildu ditu, folk eta post-rock kutsuz bustiriko lan iradokitzailea gauzatuz. Era berean, On Benitok, –Mikel Lertxundi bateria jotzailearekin eta Ibai Gogortza gitarra jotzailearekin osaturiko blues egitasmoa–, bere bigarren lana argitaratu du. Oraingoan hirukote gisa eta aurreko laneko blues elektrikotik nabarmen aldenduz proposamen esperimentalago eta garaikideagoa bat gauzatzeko. Irazokirekin eta Lertxundirekin solastu gara bi lan interesgarri hauen nondik norakoen berri izateko.

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.
 
     
footer