harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

Bunpada Sound-en diskoaren azala.

“EUSKAL RAPAREN OSASUN EGOERA EZ DA ONA. RAP ASKO DAGO BAINA EUSKAL RAP GUTXI. HALA ERE, GERO ETA EUSKAL RAP GEHIAGO DAGO”


“NI BARAKALDOKOA NAIZ ETA BERTAN BIZI DUGUN ERREALITATEA DESBERDINA DA, NAHIZ ETA BERTAN ERE EUSKALDUN PILO EGON, GERO ETA GEHIAGO. HIZKUNTZAK, MUSIKA, KULTURAK EDOTA JARRERA ASKO DAUDE GURE EUSKAL HERRI HONETAN”

------------------------ Endika Lahaine ------------------------


Zer da Anitzak kolektiboa?
Anitzak Kolektiboa Euskal Herriaren aniztasunaren gainean lan egiten duen kolektiboa da. Hortik abiatuta, David Nanclares, Asier Ercilla eta hirurok kolektibo honen irizpideak jarraituz, Euskal Herria Anitzak kolektiboa sortu eta ahalik eta lagun gehienak proiektu honen inguruan lan egiteko biltzea izan dugu helburu, bai diskoaren grabazioan zein zenbait kontzertu berezietan parte hartzeko. Bunpada Sounden proiektua izan da, baina baita ere lagunen arteko proiektua.

Diskoa esku artean duzuela, pozik emaitzarekin?
Gure ustez nahiko disko polita da, kolore, musika eta hizkuntza anitzez osatuta dago. Ez genuen oso argi zer lortu nahi genuen, baina bai zer nolako ibilbidea egin nahi genuen. Azken finean, lagunen artean zerbait egitea eta horrek emaitza ona izatea. Gure ustez, lortu ditugu bi helburu horiek. Gure artean, gustura gelditu gara, ez da iritzi ezkorrik izan, oso disko naturala baita. Gure arteko harremana ona da, bai kolektibo moduan zein kalean eta espero dugu laster beste bigarren disko bat egitea.

Hainbat kolaborazio izan dituzue diskoa grabatzeko orduan, tartean Fran Lasuen bera.
Batzuk diskoan parte hartu dute, baina zaila da zuzeneko batean denak biltzea, 20tik gora lagun parte hartu dute eta, diskoan. Zuzenekoetarako, talde itxi bat osatu dugu: gu hirurok (David Nanclares gitarretan, Asier Ercilla trikian eta teklatuetan eta ni, ahotsa) eta Rufoh Beatbox, ahotsak eta ahots bidezko erritmoak egiten. Bestetik, bi break dantzari parte hartzen dute ikuskizunean, Txino eta Maraka, eta Zigor Aiartzak egindako irudiak ikusgai daude. Korrika kulturalerako hiru kontzertu berezi eman genituen denok bilduta, baina oso zaila da zuzeneko guztietan hori egitea, beti egon behar dira pertsona bat edo bi dena koordinatzen eta oso lan nekeza da.

Orduan, Euskal Herria anitzak daude?
Gure ustez bai, ni Barakaldokoa naiz eta bertan bizi dugun errealitatea desberdina da, nahiz eta bertan ere euskaldun pilo egon, gero eta gehiago. Hizkuntzak, musika, kulturak edota jarrera asko daude gure Euskal Herri honetan.

Badago, zuek bezala, hip hopa egiten duten talde gehiago Euskal Herrian?
Rap asko dago baina batez ere gazteleraz. Lortu behar dugu euskal erreferente gehiago egotea eta horrela gazte gehiago egingo dute euskal rapa. Badira batzuk: Aritz Sound System, Norte Apache, Selektah Kolektiboa... Baina euskal raparen osasun egoera ez da ona. Rap asko dago baina euskal rap gutxi. Hala ere, gero eta euskal rap gehiago dago. Egon zen boom bat Selektah kolektiboarekin, Iparraldeko MAK taldeak lan handia egin du, Raperos de Maus, 121 Crew... Hala ere, Bunpada Sound ez da berez rap talde bat, baina badauka kutsu bat, kanpoko eta bertako musika tradizionalarekin nahasten dugu eta.

Hitz zakarrak erabiltzea eta biolentzia raparen ezaugarrietako bat da, baina badira ere beste bide batzuk jorratzen dituztenak, hala da?
Biolentziak ia rap guztia harrapatzen du, baina talde hauen arteko desberdintasuna mezuan datza. Batzuk gizartea aldatzeko mezua zabaltzen dute eta besteek gizarteak berak euren arima hartu eta hitz zakarrak erabiltzen dituzte, emakumeari begirune gutxiz, arrazistak dira eta nahi duten gauza bakarra dirua eta boterea da. Baina bada beste lerro bat, mezudun rapa deitu ahal duguna, gure hurbileko inguruan gertatzen den berri ematen duena, eta horrekin lan egin. Bunpada Soundek hori egiten du, alboan dugunarekin musika egin eta jendeari helaraztea gure mezua.

Hitza elementu garrantzitsua da rapean, beti ere, oinarri musikal batekin.
Egia esan, nik hitzak baino ez ditut egiten, musikalki hutsaren hurrengoa naiz (kar kar). Baina egia da, gero eta gehiago dj-aren lana goraipatu behar dela, are gehiago, rapa dj-aren figurarekin hasi zelako, dj-a kalean bere erara musika egiten edota nahasten. Hori ezin da galdu, nahiz eta hitza gero eta garrantzi handiagoa izan.
Myriam Garzia

Documento sin título

JOSEBA IRAZOKI / ON BENITO folk eta blues estiloak gaurkotzen

Joseba Irazoki Berako gitarra jotzaileak Euria ari du lan berria plazaratu du Moonpalace zigiluaren eskutik. Bertan, orain arte idatzi dituen kantu onenak bildu ditu, folk eta post-rock kutsuz bustiriko lan iradokitzailea gauzatuz. Era berean, On Benitok, –Mikel Lertxundi bateria jotzailearekin eta Ibai Gogortza gitarra jotzailearekin osaturiko blues egitasmoa–, bere bigarren lana argitaratu du. Oraingoan hirukote gisa eta aurreko laneko blues elektrikotik nabarmen aldenduz proposamen esperimentalago eta garaikideagoa bat gauzatzeko. Irazokirekin eta Lertxundirekin solastu gara bi lan interesgarri hauen nondik norakoen berri izateko.

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.
 
     
footer