harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 


LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

Juanmi (gitarra eta ahotsa), Unax (baxua eta ahotsak), Aitor (bateria) eta Unai (gitarra eta ahotsak).

Ibilbidea nahikoa sendo hasi zenuten. Lehen diskoa ateratzeko puntuan BBK Live jaialdian izan zineten. Ondoren aurreneko lana atera eta hainbat kontzertu eskaini zenituzten. Oraindik orain gogoan duzue izandako hasiera ikaragarria?
Bada, anekdota bezala gogoratzen dugu. Beti pentsatu dugu zorte ikaragarria izan genuela hasiera hartan, baina lan izugarria ere bazegoen horren atzean. Orain, Metallica edo Incubus taldeekin jotzea oroitzapen on bat bezala bakarrik daukagu gordeta.


Estreinako lanarekin alderatuta, denbora hartu duzue bigarren diskoa prestatzeko. Beharrezko denbora?
Hori da. Taldeak aldaketa batzuk izan ditu eta aldaketa horiei esker, gure gaitasunak probatu ahal izan ditugu. Sei hilabete pasa ziren azken kontzertutik disko berria plazaratu arte. Denbora horretan taldekideak aldatu eta abestiak bukatzeko eta grabatzeko arnasa hartu genuen. Gainera, beste zailtasun batean sartu ginen, diskoa guk geuk gure lokalean grabatzea nahi genuen inolako produktore edo laguntzarik gabe eta horrek bere denbora behar du.


Zenbait aldaketa izan ditu taldeak? Musikariei dagokionez laukotea mantendu baina eraldatu duzue, ezta?
Aurreko diskoa aurkezten ari ginela Bernatek taldea utzi behar izan zuen eta bere ordez beste baterijole on bat sartu zen: Aitor. Agian berarekin hasierako energia pixkat galdu genuen baina profesionalagoak bihurtu ginen. Bestalde, Igorrek azken kontzertua jo, eta taldea utzi zuen. Orduan planteatu genuen laukote edo hirukote bezala jarraitzea, baina ni gusturago sentitzen naiz bigarren gitarra jotzaile batekin eta gainera Unai gure buruan zegoen bere gaitasunak guretzako oso, oso aberasgarriak zirelako.


Proposamen musikala ere hobeto finkatu duzuela dirudi. Argiago duzue orain Laiaren soinua?
Beti eduki dugu oso argi Laia zer den eta nolako soinua izan behar duen, baina oraingoan garratzagoak eta naturalagoak izan behar dugula pentsatu genuen, inolako tranparik gabe, inolako aurreiritzirik gabe. Laia rocka da, batzuetan baditu bere parte metaleroak, hardcorezaleak edo poperoak baina beti bilatzen duguna da gure nortasuna abestietan islatzea eta Laia izatea abesti bakoitza nahiz eta ezberdinak izan.


Egia esan, azken urteetan ugaritu den formularen bultzatzaile zaretela esan daiteke. Kauta edo Lor aipa daitezke, eta noski, Berri Txarrak ere. Euskaraz hardcorea, metala eta oro har rock alternatiboa jorratzen duzuen taldeak geroz eta gehiago zarete, eta zuek ere formula berekoa zaretela esan daiteke. Ados?
Baliteke. Berri Txarrak guretzako erreferentzia dela argi dago. Baina uste dut guk gure musika egiten dugula eta ez bakarrik euren eraginarekin. Thrice, Nothink eta hainbat atzerriko taldeek ere asko markatu gaituzte.


Abesti nahiko gogorrak, melodikoak eta oso melodikoak topatuko ditugu lan honetan. Doinu sendo eta melodia gozoen kontraesana bilatzen duzue?
Hau gaitasunekin lotuta joan beharko litzateke. Gure musika, gu gara, eta melodiko abesten dugu ez dakigulako edo hori delako hobeto irteten zaiguna. Nire bizitzako taldea Machine Head da baina ezin dezakedanez abestu bera bezala (jo ere ez) ba nire estiloa ahalik eta hoberen egiten saiatzen naiz.


Diskoaren azalak ondo definitzen du eduki aldetik diskoan dagoena?
Azala oso-oso ondo pentsatuta dago, disko honi zentzua ematen baitio. Bere barruan badago esaldi bat “Norabiderik zehaztu gabe gure bidea eraikitzen jarraituko dugu” eta iparrorratz bat agertzen da. Horrekin esan nahi duguna hau da, gure bidea egin nahi dugula inolako aurreiritzirik gabe.


Euskaraz abestu arren, abesti batek badu berezitasuna, katalanez kantatzen duzuelako.
Kataluniarekin oso harreman ona daukagu eta gure lagunei zeozer berezia oparitu nahi genien. Eurek ez dute euskara ulertzen baina behintzat diskoko zatitxo bat ulertzea nahi genuen, horregatik gure oparitxo hau.


Alde nabarmena dago soinuan. Santos Recordsen lortutako emaitza profesionalagoa da.
Bateriak han grabatu genituen Aitor oso eroso sentitzen delako bertan, horregatik pausu hori hor ematea erabaki genuen. Gainera Mikelekin oso ondo konpontzen gara eta berak badaki Aitor gustura uzteko zer egin behar duen, euren arteko harremana horrelakoa da.
Inaxio Esnaola


Documento sin título

JOSEBA IRAZOKI / ON BENITO folk eta blues estiloak gaurkotzen

Joseba Irazoki Berako gitarra jotzaileak Euria ari du lan berria plazaratu du Moonpalace zigiluaren eskutik. Bertan, orain arte idatzi dituen kantu onenak bildu ditu, folk eta post-rock kutsuz bustiriko lan iradokitzailea gauzatuz. Era berean, On Benitok, –Mikel Lertxundi bateria jotzailearekin eta Ibai Gogortza gitarra jotzailearekin osaturiko blues egitasmoa–, bere bigarren lana argitaratu du. Oraingoan hirukote gisa eta aurreko laneko blues elektrikotik nabarmen aldenduz proposamen esperimentalago eta garaikideagoa bat gauzatzeko. Irazokirekin eta Lertxundirekin solastu gara bi lan interesgarri hauen nondik norakoen berri izateko.

LAIA sentipenen orratza

Normalean zaila dena erraz egitea lortu du Laia taldeak. Lehen diskoa kaleratu berritan BBK Live jaialdian izan ziren. Jauzi horri esker Bizkaia eta Araba bitarteko laukoak kontzertu ugari eskaini eta euren doinuak hedatzeko aukera ondo probestu zuen. Gaur egun, pasa den urtean plazaratu zuten II (Baga Biga) bigarren lana taula gainean defendatzen ari dira. Ez dute “aurreiritzirik” eta doinu zein sentimendu kolpez aurrera egin dute. Hona hemen, Juanmi taldeko gidariarekin izandako solasaldia.

BUNPADA SOUND, bizitza anitzak

Frantsesa, gaztelera, portugaldarra, arabiera, euskara... Euskal Herria anitzak daude Bunpada Sound proiektuaren ustez, horregatik, hip hop talde honek, hitza eta musika bitarteko, proiektu irekia du helburu. Ballenatoa, reggaea, rai musika, flamenkoa edota euskal musika tradizionaleko tresnak, dj-aren programazioekin eta hip hop erritmo errepikagarriekin nahasten dira. Proiektu honen irekitasunaren beste isla bat bertan parte hartu duten musikariak dira, 20tik gora kolaboratzaile zenbatzen dira “Hitzak Anitzak” (Babel Msk, Balea, Radiation, 2009) izeneko disko honetan –tartean, Fran Lasuenen biolina edota Rufoh Beatbox–. Endika Lahainerekin (ahotsa eta hitzen sortzailea) hitz egin dugu, proiektu bizi honen inguruan.

DOCTOR DESEO, izan ginenaren isla

Probokatzailea, zirikatzailea, zuzenetako benetako gurua, giro barrokoen maitale, bilbotar petoa... Gauza asko esan daitezke Francis Diezi buruz, eta segur aski denak ez dira egia izango, baina egia dena zera da, 20tik gora urte daramatzala eszenatokietan bere ikusleriaren gozamenerako, eta esperientziak beti ematen duela gradu bat. Doctor Deseok bere hamabigarren diskoa atera berri du, Deseo: Cartografia Imposible (Baga Biga, 2010) eta, dagoeneko zuzenekoetan murgilduta dabil, leku askotan sarrerak agortu dituztela. Arrakastaren giltzarriari ondo helduta, talde bilbotarrak desira du abiapuntu eta helmuga. Nor erresisti daiteke?

DESORDUTAN, esker onekoak

Euskarazko pop rockaren belaunaldi berria elikatzen duten taldeak geroz eta gehiago dira. Irrati formuletan puztu dituzten taldeez gain, badira beste zenbait pixkanaka aurrera egin dutenak. Tolosako Desordutan taldeak bost urteko ibilbidean bi disko plazaratu ditu. “Eromena Zor Dizut…” (Bonberenea Ekintzak) bigarrena pasa den urtean aurkeztu zuten. Lan zaindua, rock zalea eta estetika ederrekoa. Horia, baina zinez esker onekoa. Izan ere, orain arte alboan izan dituzten horien omenezko diskoa da eta. Gipuzkoarrekin mozorrorik gabeko solasaldia izan dugu.

THE RIFF TRUCKERS, errepidea sutan

Askotan entzun dugu rock’n’rollari nortasuna falta zaiola. Taldeek ez dakitela diskoan erakusten duten indarra taula gainean erakusten. Riff Truckers gernikarrek bi gauza horiek lortu dituzte, nortasun handiko zuzenekoak eskainiz.
 
     
footer