harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



Alos Quartet

bio :
Alos Quartet 1999an sortu zen, Et Incarnatus ganbara orkestraren baitan. Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariez osatua dago. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra etab.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi). Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa nahiz kontzertu ugari burutu ditu. Lankidetzen artean nabarmentzekoa da 1999. eta 2004. urteen bitartean Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin batera egindako birak, Estatuko eta Portugalgo areto entzutetsuenetan kontzertuak eskainiz: Madrilgo Kongresu Jauregia, Bartzelonako “Palau de la Musica”, Lisboako Coliseo Tetroa etab... 2001 urtetik hona Alos Quartetek Kepa Junkera musikari bilbotarrarekin erregularki lanean dihardu “Maren” izeneko diskaren aurkezpenetan. 2003. urteko udaberrian, “K” zuzeneko disko berriaren grabaketan ere parte hartu zuen. Egindako grabaketen artean, azpimarratzekoak dira: Oskorri, Los Piratas, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Kepa Junkera, Tejedor, Ken 7, Angel Unzu, El Hombre Burbuja eta Joserra Senperena musikarien diskoetan egindako kolaborazioak.
partaideak:
Xabier Zeberio
Francisco Herrero
Inazio Alkain
Pello Ramirez
diskografia:
Alos Quartet (no-cd rekords ) 10 tanta (no-cd rekords )
diskoetxea: management/
harremanetarako:
no-cd rekords
Syntorama

 

Documento sin título

<< Iraila 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

ATOM RHUMBA, BERRIRO ESZENATOKIETAN: TOURRAREN LEHEN DATAK

Disko berriari azken ukituak eman bitartean, Atom Rhumba taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

The Glorious Gongs Of Hainuwele

Aspaldian entzun dudan disko misteriotsu eta liluragarrienetako bat da hau zalantzarik gabe. Eta liluragarriena diodanean ez naiz ohiko pop doinu erakargarri edo hunkigarri batek sortzen duen liluraz ari, ez.

Bits & pieces

San Leon • askotarikoa
"Musikak aske egingo zaitu" entzun daiteke diskoa irekitzen duen "Hysterical eyes" abestian. Bartzelonan bizi eta ingelesez abesten duen boskotea da San Leon. Erritmo tropikalak egiten dituzte, popetik rumba edo folkera doazenak.

Cañón

Munlet • punk
2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.
 
     
footer