entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Hasiera
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Hasiera

Berriak

Napoka Iriraren agurra

2017-05-18

Kaixo guztioi,

Etenaldi luze honen ondoren Napoka Iria isiltzeko tenorea iritsi dela esatera gatoz. Ez da erraza izan erabakia hartzea. Argi ikusi dugu izan zenari ez diogula bortxaz tira egin nahi, halabeharrez jarraitu baino hobe baita aro batzuk amaitzea beste batzuei gogotsu ekiteko. Eta hori izango da datorren uztailaren 7an egingo duguna Eibarko Coliseo antzokian, gure azken kontzertua. Taldearen ibilbidean egon diren hainbat lagunekin batera agur beroa emango diogu Napoka Iriari. Gustatuko litzaiguke moduren batean edo bestean gurekin izan bazara etor zaitezela elkarrekin azken aldi batez gozatzera.

Backstage

MagmadamSOINUA, GORPUTZA ETA MUGIMENDUA

2017-08-02

Deustuko Gazte Lokala kobazuloetan ilunena bilakatu da. Nesken Gaua ospatzen ari dira (emakume musikariak ikusarazteko ekimena), eta gaueko proposamenik muturrekoena ari da taula gainean. 2014 urtetik Magmadam proiektua eskuartean duten Myriam eta Itziar atmosfera itogarria sortzen dihardute eszenatokitik. Bat maskara jantzita eta makinekin gora eta behera deiadar eta erritmo bastaiak sortzen. Aurpegia erakutsiz, oihuka eta bateria jotzen bestea. Giroa ilunduz doa, eta bolumena gora, dantzalekua ia suntsitu arte. Ikusleak aho zabalik gozatzen ari dira. Gu ere bai. Gehiago jakin nahi dugunez, galdera batzuk bota dizkiegu eta honakoa kontatu digute.

Berriak

ESTRICALLA

2017-05-17

"Dramatik-Thlon"

Bartzelona, Tolosa, Santander, Egia, Karlsruhe, Berlin, Leipzig, Arrasate eta Zaragozatik pasa ostean, A Coruñan izango du azken geldialdia Estricalla taldearen "Dramatik-Thlon" birak. Galiziako La Nave 1839 aretoan emango dute kontzertua bertako Morgen taldearekin batera.

Berriak

Entzun!66 jada kalean!

2016-12-02

Entzun! liburu berria, 66. zenbakia, beti bezala fuerte fuerte dator, elkarrizketa, erreportaje, txosten eta artikulu bereziez gainezka: Joseba B. Lenoir, Kokein, Zea Mays, Willis Drummond, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Bide Ertzean, Begiz Begi, Gari, John Lee Hooker, Grises, Vulk, Alex Lopez Dabadaba, Arrotzak, Aho Bete Doinu 2, Txuma Murugarren, Ekoizleak nahasketa mahaiaren atzean, Entzun: 20 urte bete dituen ametsa, Eta orain zer? Zuzendari ohien iritzia, Pop atomikoa, La Basu, Eskean Kristo, The Beatles, George Martin, Montauk, Siroka, Señores, Punk literatura, Hesian, Magmadam, zuzeneko argazkiak, diskoak, komikia, kartelak... eta askoz gehiago!

Aurtengo CD bilduma ere ez da gauerdiko eztula izango: Begiz Begi, Willis Drummond, Kokein, Eskean Kristo, Zea Mays, Liher, Joseba B. Lenoir, Petti, Bide Ertzean, Montauk, Etxe, Belarminak, Xabi Solano Maiza, Hesian eta Etsaiakeroak.

Diskoak

Jabier Muguruza eta Bernardo AtxagaHarriaren hiztegia

2017-08-02

Seme-alaben ardura berengain hartzen duten gurasoei zuzendu zaie Jabier Muguruza haurrentzako atondu duen Harriaren hiztegia diskoaren aurkezpenean. Muguruzak berak konposatu du musika eta Bernardo Atxagak idatzi ditu poemak disko txiki baina esangur...
Diskoak

HumusAdorez

2017-08-02

Humus taldea bere jatorrira itzuli da. Hiruko gisa hasi ziren, laukote gisa ere aritu izan dira, eta hiruko moduan osatu dute lan berria. Kanta oso indartsuak dakartzate. Melodiak arretaz landu dituzte, eta doinu trinkoa, gordina, zuzena, zehatza eta...
Erreportajeak

The Beatles

2017-04-19

POPA, PSIKODELIA, ABANGOARDIA

Liverpooleko laukotea banandu zenetik 46 urte pasatu dira, baina beren abestiek eta berrikuntzek ez dute gaurkotasun izpirik galdu. Ez da sekula, ez orduan ezta pop-rockaren historia osoan ere, halako besterik existitu: Beatlesak berdingabeak dira. Zortzi urtetan (zortzi besterik ez!) herri musika garaikidearen eskemak apurtu eta birsortu zituzten, oraindik jabetu nahi ez duenik egon badago ere.

Kronika Zuzenak
Mursego eta Cano. Argazkia: Loraldia. Mursego eta Cano. Argazkia: Loraldia.

Harkaitz Cano + Mursego / Maddi Oihenart + Anari (Loraldia 2016)Bilboko Alondegia / Campos antzokia (Bilbo)

2016/04/18

Bilbon apirilaren 9tik 24ra egin den Loraldia jaialdiaren 2. edizioak, berriro erakutsi du euskal kulturak, kalitatezkoa izateaz gain, berdin betetzen dituela aretoak. Bilboko ikusleria masiboki gerturatu da areto, ibilaldi eta ikuskizunetara, eta jaialdiak askotan "sarrerak agortuta” kartela eskegi du leihatilan (adibidez, Joxemiel Bidador pastorala, Bilbronx, Gibelurdinek-en Shane Mcgowanen gibela...). Ugariak izan dira, era berean, 400dik gora ikusle bildu dituzten ikuskizunak, hala nola, Laboa Jazz, Enkore taldearen kontzertua, Maite.K....

Liburuak

Punk literatura

2017-03-30

KONTRAKULTURA MUGIMENDU BATI BURUZKO LIBURUAK
Ba al dago punk literaturarik? Wikipediaren arabera, bai: “Punk subkulturarekin erlazionaturiko literatura”, dio. Baina gauza jakina da ez dagoela Sareko entziklopediarekin fidatzerik. Dena den, genero gisa existitzen den ala ez gutxienekoa da; hona hemen punkarekin zerikusia duten zenbait literatur lan.

Elkarrizketak

ALTZÜRÜKUKO MAISUA

2017-06-13

Iritsi da eguna. Luze itxaron ondoren, azkenik lortu dut nire helburua: Altzürüküko maisua elkarrizketatzea. Atharratzeko Piellene ostatuan nago, Niko eta emaztearekin terrazan eserita. Jendea agurtzera geratzen da Muskaria aldizkariko azaleko bere argazkia erakusten diodan bitartean. Elkarrizketa bere Altzaiko estudioan izango da; eta, noski, bertan lo egitera gonbidatuta nago. Azkenean, goizeko 7:00etan sartu naiz ohera, ia-ia espero nuen bezala.

Berriak

Bizirik gaude. Eta indartsu gainera

2016-12-02

20. urteurrena ospatuko dugu Entzun!66 diskoliburuarekin eta Aho Bete Doinu 2 liburuarekin

Berriak

Aho Bete doinu 2 liburuak argia ikusi du

2016-12-01

15 urte bete dira lehen liburua argitaratu zenetik

Iritzia

Antton IturbeDeerhunter-en kontzertu baten inguruan…

2011-07-07

Betidanik izan dut gustuko Velvet Underground-en hirugarren diskoa. Izenbururik gabekoa. Azalean, burua beste planeta batean izango balu bezala, erdi lo edo erdi “intoxikatutako” Lou Reed-en irudi bat duen hori. Bere doinu leun eta sakonak barne barnean grabaturik eraman ditut beti. Sterling Morrison eta Lou-ren arteko gitarra harremanaren edertasunaren parekorik ez dut inoiz aurkitu.