entzun.com


Hemen zaude -> Hasiera
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Hasiera

Berriak
The Clubaren bigarren diskoaren azala. The Clubaren bigarren diskoaren azala.

“Amor, Odio y Ruido”, The Kluba taldearen bigarren diskoa

2012-02-03

Skalariak taldearen (1994-2007) sortzaile eta buru izan zen Juantxo iruindarrak bigarren diskoa argitaratu du bere egungo bandarekin, The Klubarekin alegia

Egun, Reusen (Katalunia) bizi bada ere, Juantxo bere jaioterrira bueltatu zen otsailaren 2an, osteguna, bere disko berria aurkeztera: Amor, Odio y Ruido (Maldito Records), hamabi kantuz osatutako diskoa, non erro jamaikarrak rock and rollarekin nahasten dituen.

Elkarrizketak
Hunted by snake diskoaren azala. Hunted by snake diskoaren azala.

Jaime Gonzalo“Hunted by snake”, naturaren misterioak

2012-02-01

Ruta 66 aldizkariko zuzendariak Cancer Moon-en estreinako diskoa ekoitzi zuen duela 20 urte

Cancer Moon euskal taldearen estreinako lana, Hunted by Snake, 1990. urtean plazaratu zuen Bartzelonako Polar diskoetxeak. Dantzarako maxiak kaleratzen zituen Max Music enpresa ilunaren rock zigilua zen Polar. Hirukoteak sasoiko lan borobilena argitaratu zuen. Hala, diskoak kritika ikaragarri onak jaso zituen, baina Los Bichosen Color Hits-ekin gertatu bezala, ez zen askorik saldu. Horretaz gain, Hunted by Snake-n inguruan disko industriaren mafiarekin loturiko hamaika kondaira zabaldu ziren. Horregatik guztiagatik, kultuzko diskoa bilakatu zen.

Berriak
ARF 2012 ARF 2012

Azkena Rockeko kartela 13 talderekin gizendu dute

2012-02-02

Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd kartelburuekin batera arituko dira ekainaren 14tik 16ra

Badator kamiseta beltzen festibala, ohiko moduan, askotariko estiloak besarkatuz. Besteak beste, My Morning Jacket, Blue Öyster Cult, Pentagram, North Mississippi Allstars, Dropkick Murphys, Ben Kweller, Frank Turner And The Sleeping Souls, Sallie Ford & The Sound Outside... arituko dira.

Berriak
Basque of Brixton Basque of Brixton-en azala.

Itziarren Semeak taldeak “Basque of Brixton” EPa argitaratu berri du

2012-01-31

Musikherria herri diskoetxearekin izandako harreman oparoari amaiera eman eta Asier Markez (Bilbomatiks) gehitu dute taldera

Nobedade andanarekin ekin dio urte berriari Bizkaiko ska punk taldeak. EPari izena ematen dion kantua, The Clashen Guns of Brixton doinuaren moldaketa bat da, argi dagoenez. Disko labur honek beste hiru abesi dakartza. 

Diskoak
Castlemania (In The Red) Castlemania (In The Red).

Thee Oh SeesCastlemania

2011

Urtebete daramat amerikar txoro hauen disko berriak plazaratzeko erritmo etengabeari jarraituz eta aldi berean, aurretik argitaratu dituztenak entzunaz eta oraindik ez dut den denak dastatzeko astirik izan, ez baita batere erraza, bai kopuru hand...
Diskoak
Esan Ozenki bildumaren azala. Esan Ozenki bildumaren azala.

Askoren arteanEsan Ozenki Records 1991-2011

2012ko urtarrila

Esan Ozenki Records jaio zela 20 urte bete berri diren honetan, sortzaileek diskoetxearen katalogo amaiezina potolatzen lagundu zuten 24 talderen kanta bana duen bilduma kaleratu dute. Jakina, ez ditu Esan Ozenki familia osatu zuten talde guztien abestiak biltzen, ezinezkoa litzateke eta disko bakarrean guztiak jasotzea. Alta, lagin edarra da 90 hamarkadan zein XXI. mende hasieran gurean zer sukaldatu zen jakiteko.
Erreportajeak
The Cramps, ezinbestekoak. The Cramps, ezinbestekoak.

The Cramps – Songs The Lord Taught Us / Psychedelic Jungle

2012-01-19

Gaixotu zaitezte!

Kronika Zuzenak
Gramones Atarrabiako Totem aretoan. Argazkia: Sagardantza. Gramones Atarrabiako Totem aretoan. Argazkia: Sagardantza.

GramonesTotem aretoa (Atarrabia)

2012-01-13

Gasteizko taldearen ospe onak eta kuriositateak bultzaturik, baina baita ere klasiko ezagunak entzuteko gogoak erakarrita, jaitsi ginen Totem aretora.

Komikiak
Azken garaipena komikiaren azala. Azken garaipena komikiaren azala.

Iban Zaldua + Julen RibasAzken garaipena

2011

2052ko Germanian kokatzen gaituzte Iban Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas marrazkilariak Azken garaipena izenburuko komikian.

Elkarrizketak
Antton taldea. Antton taldea.

Bost lagun eta patu bat: gorantz erori

2011-12-28

“Gora, gora erori”, diosku Antton taldeak, ba al dago proposamen hoberik? Elorriotik datoz eta gogoz ekiten diote proposamenari.  Taldeak Antton abeslariaren izena hartu badu ere, talde proiektua dugu disko hau, “ez gara Ruper Ordorika bat”, azaldu dute taldekideek. Argi dago. Antton taldeko abeslariak argitzen dizkigu disko honen nondik norakoak.

Berriak
Txapelpunk 2012an. Hiru Txapelpunk 2012an. Hiru "etsai" eta Nani.

Txapelpunk-ek 80etako talde mitikoak bertsionatu ditu bere disko berrian

2012-01-31

"Krem de la Krem" du izenburua eta berau egiteko Etsaiak taldeko hiru kide batu dira

Eskorbuto, Kortatu, M.C.D, Cicatriz, Zer Bizio?, La Orquesta Mondragón edota Delirium Tremens taldeen bertsioak bildu ditu Txapelpunk-ek bere bosgarren diskora (autoekoizpena). Hamalau kantu guztira.

Berriak
XII. edizioko oinarriak. XII. edizioko oinarriak.

Abian da Leioako XII. Pop Rock lehiaketa

2012-01-30

Lanak entregatzeko epea martxoaren 30ean amaituko da

Urteroko hitzorduari fidel, martxan da jada lehiaketa ezagun hau. Izan ere, 12. ediziora heldu baita dagoeneko. Pop- Rock eta Metal kategoriatan lehiatuko dira bertara aurkeztutako taldeak.

Iritzia

Antton IturbeDeerhunter-en kontzertu baten inguruan…

2011-07-07

Betidanik izan dut gustuko Velvet Underground-en hirugarren diskoa. Izenbururik gabekoa. Azalean, burua beste planeta batean izango balu bezala, erdi lo edo erdi “intoxikatutako” Lou Reed-en irudi bat duen hori. Bere doinu leun eta sakonak barne barnean grabaturik eraman ditut beti. Sterling Morrison eta Lou-ren arteko gitarra harremanaren edertasunaren parekorik ez dut inoiz aurkitu.

Berri Laburrak

  • Madonnak Lady Gagari erantzun dio Give me all your Luvin' bideoarekin.
  • Basakiren Maiatzean meatzean Ibilaldiko abestia izango da.
  • Geldiune luze beten ondoren, Planet X uhin-fantzinea Hala Bedi irrati librera bueltatu da.
  • Ander Izeta (Eraso) izanen da Barricada taldearen baxu jole berria.
  • Sorkuntza musikala sintetizadoreen bidez. Ikastaroan izena emateko epea zabalik. Informazio guztia: Balea Musika Ideiak.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak