entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Entzun

Urtekaria - Harpidetza

Entzun! liburua etxean jaso gainkosterik gabe. Egin zaitez harpidedun eta ahaztu zaitez bidalketa gastuetaz! Labetik atera berria, bero bero, jasoko duzu Entzun! liburua puntual.

Entzun! aldizkaria 144 orriko liburu mardula da. Gainera, CD bilduma bat gehitu diogu 18 kanturekin. Urtean zenbaki bakarra argitaratzen dugu, luxuzko edizioa, edozein gauzarekin konformatzen ez diren musikazaleentzako pentsatua. Sakoneko artikuluak, analisia eta iritzia dakartza, koloretan, Euskal Herriko eta kanpoko musika onenak testu eta argazki bilduma ikaragarrietan bilduta.

Harpidetu eta eskuratu

Entzun! liburua + CDa: 15 euroko prezio irrigarria
Zure etxera bidaliko dizugu gainkosterik gabe! Ez galdu aukera!
Bete beheko formularioa eta igorriguzu. Ez zara damutuko!



Disko-liburua barrutik

  • Liburua
Liburuaren ezaugarriak ondoko hauek dira: 144 orri, koloretan, luxuzko aurkezpenarekin. Diseinu garbia eta irakurtzeko erreza testuei dagokienez, ikusgarria irudi eta argazkigintzari dagokienez. Tapaki erdi gogorreko azala solapadunekin.
Edukien atalean musikarekin zerikusia duten askotariko gaiak jorratzen ditugu, kalitatea ardatz, bide eta helmuga hartuta. Entzun! liburua www.entzun.eus atariaren osagarria da. Paperezko formatuak sakoneko artikuluak, erreportaje luzeak, gogoeta, analisia eta iritzia hobeto biltzen ditu. Hala ere, urtekaria izanagatik, ez diogu ohiko urtekarien tratamendua eman nahi izan. Hortaz, Entzun! liburuak ez dio urteari errepasoa egiten modu sistematiko batean, aitzitik, denboraz kanpoko eduki ugari (sakoneko erreportajeak, atzera begirakoak eta txostenak) eta nobedadeen gaineko elkarrizketa eta artikulu mordoa biltzen ditu. Eta beti bezala, Euskal Herriko nahiz kanpoko musikak nahasten ditu, oreka polita eta interesgarria lortuz.


  • Diskoa
Liburuari, Euskal Herriko 18 talderen beste horrenbeste kantu biltzen dituen CD bilduma gehitu behar diogu. Urtez urteko gure musika eszenaren lagin interesgarria eta gustagarria da CDa: besteak beste, Berri Txarrak, Bizardunak, Audience, Piztiak, Willis Drummond, Mantisa, Zea Mays, Atom Rhumba, Anari, Fermin Muguruza, El Columpio Asesino, Audience, Lobo el
Egin zaitez Entzun!en harpide









kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.

Arazorik bazenu idatziguzu entzun@entzun.com helbidera.

Eremu guztiak bere behar dira